martes, 19 de junio de 2012

MESOLA LIZARATIK



Lizara aterpetxeetik (1520m) atera ginen ekialderako norabidearekin, Llano de Lizara (1507m) zeharkatu genuen eta La Cueva aterpetxera (1580 m) heldu ginen. Gure eskuinean Articuso erreka zela, aurrera jarraitu genuen El Bozo mendilepoaraino (2000m). Honaino heldu ginen G.R.-ren marra zuri eta gorriez markatutako bidezidor batetik.

Mendilepoak eskuinera Bernera mendigune dauka eta ezkerrara La Estiva-ko Kordala. Aisa eta Aragues del Puerto-aren arteko isurialdeen banalerroa La Estiva kordala da. Mesola bere mendirik altuena da.

El Bozo mendilepotik hegoalderantz joan ginen, eta lehenengo zatia trepatu behar izan genuen belarrezko kordalera ailegatu arte. Kordalaren lehenengo mendia La Punta del Collado del Bozo (2088m) igo genuen eta norabide galdu gabe elkarren segidan  la Punta Napazal (2117m), Petrito (2118m) eta azkenean Mesola (2160 m). Kordaletik ikusten diren ikuspegiak zoragarria dira, La Llana del Bozo, La Llana de la garganta y Aspe,  haien ingurua gobernatzen duten hiru dorre erraldoi.

Itzuli ginen kordal beretik, baina la Punta del Collado del Bozo-ra heldu baino lehen ezkerrara jo genuen malda luzetik jaisteko Articuso erreka heldu arte eta igoeraren lehengo zatiarekin lotu.



lunes, 11 de junio de 2012

ASPE AISATIK




Aisatik Jasa mendatera zuzentzen den errepidea hartu genuen. Herritik kilometro ta erdi batera, gutxi gora behera, eskuinera jo genuen bailararen hondoraino, Riguelotik oso hurbil. Aurrerago joatea galarazten duen burdinezko hesi baten ondoan utzi genuen autoa. Boj usaina nagusia zen. Porlanezko pista batetik abian jarri ginen IE (1480m), berehala Saleras eta Napazalgo  lautadetan gure aurrean zeuden.  Estarrón eta Iger errekek lautadak zeharkatzen dituzte, eskuinean La Llana del Bozo, La Llana de la Garganta, Aspe eta Lecherines daude eta ezkerrean Mesolaren Kordala. Benetan paisaia zoragarria.


Metro gutxietan Saleras aterpetxera heldu ginen. Jarraitu genuen iparrralderantz, Saleras lautadan sartu eta bertan Iger erreka seharkatu genuen. Iparralde galdu gabe belarrezko maldetan igotzen hasi ginen bidegurutze batera heldu arte (1900 m). 


Ezkerreko bideak “La Llana del Bozo”-ra eramango gintuzkeen eta eskuinakoak “Aspe”-ra, gure bidea. Pixka bat aurrerago aurkitu genuen “El Embudo” (1920m), harrien arteko eskote modu bat. Igotzen segitu HE eta denbora gutxian norabideaz aldatu ginen IE Las Llanas igarobidera zuzentzeko. Norabide berberarekin mugarriez ondo markaturiko kars batean barrena ibili eta gero toki elurtu eta zabalera atera ginen. 

Dagoeneko gure aurrean “La brecha de Aspe” zegoen, “La llana de la Garganta” eta “Aspe” bereizten duen mendilepoa. “Aspe” eskuinako mendia da. Jarraitu IE malda elurtua eta aldapatsua igotzen tontoraurrea lortu arte, tontorretik oso urbil.  Tontorrera ailegatu baino lehen igaro behar izan genuen medilepo txiki bat non “El tubo de Aspe” kanala amaitzen den, gailurra lortzeko gurea baino bide zailagoa (P.D). 


Harrien artean gailurrera heldu ginen. Gure aurrean Midi, Vignemal, Balaitus, Frodiellas, Palax, Perdido.. ; eskuinera Collarada y Telera; bizkarrean mendebaldeko Pirineo; gailurran bertan ardo zurrutada edatera gonbidatu gintuen Hernaniko talde bat.
Bide beretik itzuli ginen.




martes, 5 de junio de 2012

LA PICA DEL JIERRU




Jito de Escarandi-tik atera  ginen hegoalderako norabidearekin, Caseton de Andara-raino heltzen den pista zabaletik.


Alde honetan, Andaran, XIX. mendearen erditik 1940ko hamarkada arte bauxita eta kalamitazko meatzak lan egin ziren. Lan haien aztarnak dira meatze pilo bat, Caseton de Andararen aurrean dagoen bagoneta eta mineral zamatzeko pistaz osaturiko sare trinkoa.


Casetón-etik igotzen hasi ginen, hegoekialderantz eta gero hegomendebalderantz, pista eta bidesidor nabarietatik Castillo del Grajal-aren azpian heldu arte. Maiatxan igo ginenez elurtegi izoztuak sarritan aurkitu genituen. Momentu batean kranpoiak jarri behar. Hegoalderantz jarraituz sartu ginen kordalean. Pixka bat aurrerago Grajal de Abajoren tontorrean geunden eta norabidea galdu gabe lortu genituen Grajal de Arriba eta Pica del Jierruren gailurrak. Bidean, mendebalderantz, ikus ahal genituen Picos de Europako erdiko mendilerroa , eta ekialderantz Andarako ekialdeko mendiak: Samelar, Macondiu, Sagrado Corazón, La Junciana. Pica del Jierruren tontorretik, hegoalderantz,  ikus genitzakegu La Silla del Caballo Cimero eta La Morra de Lechugales, alde honetan gure hurrengo helmuga.


Bide beretik itzuli ginen bi salbuepenekin. El Grajal de Abajo pasa eta gero hegoekialderantz zuzendu ginen La Rasa de La Inagotable-aren aldapa igotzeko. Gailurretik itzuli ginen berriro bidera. Behin Caseton de Andaran, Jito de Esacarandi-ra pistatik itzuli beharrean jaitsi ginen Valdediezma errekatik, pistaren eskuinera, Majada Jazuca arte. Bertan hartu genuen pista berriro azken metroak ibiltzeko autoa aurkitu arte.