jueves, 15 de octubre de 2015

GRAN FACHA RESPOMUSOTIK





Aurreko arratsaldean La Sarra urtegira heldu ginen, Sallent de Gallegon, eta Respomuso aterpera igo ginen. Esteka honetan tarte hau deskribatzen da.

Respomuso aterpean hasi ginen (2140 m). Aterpearen atzetik Respomusoko sakanaren metro batzuk igo genituen Hrp (Haute Randoneé Pyrenéenne), Respomuso-ko aterpearen eta Wallon aterpearen arteko tartea, aurkitu arte. Ekialderantz doan ondo seinalatutako ibilbidea da.


Berehala Respomuso urtegia atzean utzi genuen. Ibilbidetik, aranarantz begiratuz, Alfonso XIII aterpea, harrizko etxola bat besterik ez dena, eta “el ibon de las ranas” ikusten dira. Aurrerago Campolano-ko urtegira heldu ginen (2160 m), Respomuso urtegia baino txikiagoa, baina hiru mendiek inguratutako lautada zabal batean kokatua: aurrean (Ekialdera) Pico de la Peyre; Eskuinera (Hegoalde) Pico de Campoplano eta Ezkerrera (Iparralde) Pico Gabizo edo Cristal. Urtegitik Pico de la Peyre-ren eskuinera el Gran Facha dagoeneko ikusi ahal genuen.


Erreka bat La Fachako Lakuetatik jaisten da eta urtegian amaitzen du. Pico Peyrek, Pico Campoplanok eta Gran Facha-ren mendi-adarrek osatutako sakanetatik doan bere bideari jarraitu behar izan genuen.

Urtegiaren eskuineko aldea, ibilaldiaren norabidearen arabera, ibiltzen duen bidezidorra hartu genuen. Argibidea: Bi bidezidorrak dira, bat urtegiaren hormaren kampotik doa, eta bestea hormaren barruan ura hormara heltzen ez dela aprobetxatuz. Guk asken hau aukeratu genuen. Urtegia pasa eta gero zutoi adierazle bat aurkitu genuen eta La Facha–ren norabidea adierazten duena. Erreka zeharkatu behar izan genuen. Campoplano-ko sakanatik errekaren bideari jarraitzea falta zitzaigun soilik.


Bidezidorra eta harri-piloak bilatuz La Fachako lakuetara (2520 m) igo ginen, eta norabidea galdu gabe igotzen jarraitu genuen La Facha-ko lepora (2664 m) iritsi arte. Lepoaren hegoaldera La Facha mendi-puska altxatzen da, gure helmuga, iparralderantz Pico Aragón-ek eta Petit Fachak bidea ixten dute eta hegoalderantz Hrp Wallon aterpera jaisten da.


Respomusotik La Facha leporaino norabide bera, gutxi gorabehera, EHE mantentzan da.
Hegoalderantz zuzendu ginen Gran Facha-ko iparraldeko ertze pikoa igotzeko. Atseginik gabe igotzen den 300 metroko desnibela da. Lur malkartsuak eta dekonposatutako harriek kasko eramatera behartu gintuzten. Teknikoki ez dago arazorik. Pasabide arriskatsuaren bat badago baina adi egon ezgero saihest daiteke. Ez dago bide bakarra, harri-piloek aukera batzuk adierazten dituzte gehien gustatzen zaiguna aukeratzeko. Ia amaieran, 2960 metroko kotan, ertzea hegoekialderantz doa. Bertan azken harriak trepatu behar izan genituen baina arazorik gabe. Gran Facha-ko tontorra(3005 m).


Pirineo zentraleko beste begiratoki bikain: hegoalderantz Vignemale eta los Infiernos; iparralderantz Frondellas eta Balaitus; mendebalderantz Midi d´Ossau, Arriel, Anayet eta gutxi gorabehera hegomendebalderantz Collarada, Pala de Ip, Aspe eta Llana de la Garganta.
Itzuli ginen bide beretik.



Oharra.- Ezagutzen ez ditudan arrazoiengatik nire GPS ez zen ibili, eta ezin izan nuen egin ibilaldiaren track. Baina Wikiloc-en aurkitu dudan antzeko beste track bat textuari eransten diot.




DATUAK
DISTANTZIA: 13,65 KM
DESNIBEL: 1157 M