sábado, 27 de abril de 2013

LE DEC DE LHURS ANAPIATIK




Neguan ez dugu mendi egiteko aukerarik izan, baina udaberriak lehenengo ibilbide bikaina oparitu digu. Lescun-etik igo genuen Le Dec de Lhurs eta hurrengo egunean, Cabane Claveranne artzain-aterpean lo egin eta gero, igo genituen Hiru Erregeen Mahia eta La Tabla. Pirinioak elurrez beteta zeuden, eguraldia ezin hobea goi-mendi egiteko, eta gu mendi igotzeko gogoz hiru hilabete ezer egin gabe eta gero.


Le Dec de Lhurs Anapiatik.
Anapiatik (1000 m) Lhurs lakura zuzentzen den pista hartu genuen, seinal-tantaiak jarraituz. Gaingiroki bideak Bilareren hegoaldeko hegalak zeharkkatzen du lakuara heldu arte. Ibiltzen hasi ginenean jo genuen ipar mendebalderantz, berehala norabideaz aldatu ginen hegoekialderantz kurba itxia marraztuz. Gero mendebalderako norabidea jaso genuen laku eta bordeetara arte. Ibilbidean Bresme eta larrangus basoa zeharkatu genuen, bertatik Le Pic Lariste-tik Le Pic Poure de Lamari-ra doan kordala ikus genezaken, eta Le Dec de Lhurs-ek bere ekialdeko aurpegia erakutsi digu, argazki hoberena merezitakoa. Aurrerago, Landrosque deritzoten pasabide piko eta estu batera heldu ginen, Billare eta Le Dec de Lhurs-en artean kokatuta. Gora igo ahala inguruko mendirik altuenak agertzen zihoazen, Hiru Erregeen Mahia eta Pene Blanque. Pasabidea behin gaindituta, minutu gutxien buruan, lakura eta Lhurs-ko bordeetara ailegatu ginen (1700m).
Bordeetako bat elurren azpian zegoen eta bestea, Cabane Claveranne, hamar pertson lo egiteko moldatuta zegoena, sarrera irekita jasotzen zuen. Geldialdi txiki bat egin genuen, motxilaetatik lo egiteko sakua, zerria eta astebururako janaria ateratzeko.
Ibiltzen jarraitu genuen Le Dec de Lhurs-en gailurrera igotzeko. Le Dec mendilepoan amaitzen  den malda zabala igo genuen, hegoalderantz. Gero ekialderantz jo genuen gailurrera gidatzen gintuen harrizko gandorra gainditzeko. Le Dec de Lhurs 2175 m. Tontorratik, hegoaldera begira, Collarada, Axpe, Castillo de Acher, Bisaurin, Peña Forca eta Lenito ikus genitzaken, eta mendebaldera begira  Acherito, Petrechema, Tabla, Mesa de los Tres Reyes eta Pene Blanque.





sábado, 6 de abril de 2013

ELURJAUZIAK PANTIKOSAREN BAINUETXERAKO "EL ESCALAR" ERREPIDEAN.



Orain dela egun batzuek, 300 turista harrapatua utzi zituzten  elurjauziak izan ziren Panticosaren Bainuetxerako "El Escalar" errepidean.
Geroan halako egoerak aurre egiteko Aragoiko administrazioak egin nahi duena "Pirineo Digital"-ek kontatzen digu. "Pirineo Digital"ekin esteka.
Beste aldetik, menditan eta hain zuzen ere Pantikosaren Bainuetxearen aldean gizonaren gehiegizko esku-hartzeaz Eduardo Martinez Pisónek idatzi du bere ikuspuntu kritikoa. "Aludes en la carretera de Escalar"

jueves, 4 de abril de 2013

BOVEDA ETA CORNON ALTO CAMPOON




Berriro Alto Campoon. Joan den egunean bezala, Braña Viejako zirku osoa osatzeko asmoz, eta, joan den egunean bezala, haize bortitz eta zakarrak galarazi zigun. Etsipena da hitza, nahiz eta bi gailur txiki, Boveda eta Cornon, igo genituen eta ongi pasatu.


Eski pistaetako parking-etik (1640 m) igo genituen (IMI) gure aurrean zeuden maldak, Boveda gailurrera eramaten dutenak. Tarteko 400 metro dira, elurraz igotzeko, oinatza egiten, nahiko lan daukatenak. Dagoeneko behetik igo genuen haizez, baina goiko aldean hain haize bortitza egiten zuen non gelditzera eta babesa bilatzera behartu gintuen.
Bovedatik zuzendu ginen El Cornon-era (2125m) (M) bereizten dituen mendilepotik. Mendilepoan izotza aurkitu genuen eta azken aldapan maizago agertu zen horregatik cranpoiak jarri ginen. Bakarrik esan gailur honetan haizeak lurrera bota gintuela. Jaitsi ginen (HE) Calgosa eraikinerantz eta parking-erantz alpina eta neguko estanpa eskaini zuen malda erabat elurtu batetik zeharkatzen. Ibilbide osoa amaitzeko bi ordu eta 50 m behar izan genuen.