miércoles, 21 de junio de 2017

MADEJUNO-TIRO LLAGO ZEHARKALDIA



El Cable-tik atera ginen Vueltona-rantz (IM). Jarraitu genuen (lehen H eta gero M) Fuente Escondidaren mendileporantz (2060 m), Torre de Altaiz-en azpian. Pista utzi genuen eta bide batetik (M) eta harri piloei jarraituz Hoyo Sin Tierra-n sartu ginen. Bidea Pico San Carlos-en eta La Torre del Hoyo Oscuro-ren azpitik pasatzen da. La Torre del Hoyo Oscuro-ren eta Madejuno-ren artean dagoen Tiro Casares-era heldu ginen (2340 m). Madejunoren ekialdeko ertzatik metro batzuk trepatu genituen mendiaren ekialdeko aurpegira pasatzeko. Bertan diedro-kanal bat (II-III) igo genuen llambria batzuetaraino eta berehala tontorrera (2513 m).

Metro batzuk gandorratik jarraitu genuen bretxa bateraino. Guk bretxa rapelatu genuen baina destrepatu daiteke. Ondoren lautadatxo batean amaitzen den oso tarte zorrotza ibili ginen eta rapel berri bat jaitsi behar izan genuen, 20 metrokoa baina bigarren erdia airean.
Gandorraren beste tarte bat ibili ginen eta gerdarme horira iritsi ginen. Gerdarmeak bi arrakalak ditu. Eskuinakoa igo behar da (III+ edo –IV). Goiko erdian arrakala iltze batek babestuta dago. Segituan gendarmea rapelatu genuen eta “vira” batera atera ginen.
 
Gainontzeko gendarmeak hegoaldetik trepatu ahal dira edo ekiditu ahal dira eta jarraitu daiteke Tiro Llago-rantz. Tontor honetara heltzeko, ertzatik jarraituz, kanal hori batetik igo ginen (III-) eta gero  horma txiki bat trepatu genuen (III) ekialdeko gailurrera atera arte. Gandorratik mendi honen bi gailurrak bereizten dituen bretxara  heldu ginen. Hamar metroko beste rapel bat egin genuen eta gandor osoa amaitzeko ertzaren ezkerretik (III) gailur nagusira igo ginen (2567 m).

Mendebaldeko ertzatik metro batzuk jaitsi genituen bi rapel jarraitu aurkitzeko, 20 eta 15 metrokoak. Jaitsi ginen bretxa batera baina hegoaldetik  beste bigarren bretxa batera pasatu ginen harri piloei jarraituz. Hemendik Hoyos Sengros-en isurialdera jaitsi ginen. Jaitsiera harri piloez markatuta dago eta zuzendu gintuen (lehen I eta gero IE) Cabaña verónica-ra arte.


jueves, 15 de junio de 2017

GORBEIA BARAZARTIK ETA ITZULIA IONDEGORTIK




Saldropoko jolas-zonan autoa utzi genuen (620 m). Atxuriko hormetara zuzendu ginen. Lehen pista batetik (H) ibili ginen.  Gero, izeien eta altzifreen artean, Atxuriko hormetara zuzentzen diren maldak igo genituen bidesidor batetik. Behin hormaren azpian, bidea harresiari erantsita doa, harrian lantze bezala. Hemendik Peña Lekandako ikuspegia ikusgarria da. Bat-batean bidea ezkerrera doa eta horma trepatzen du Atxuriko mendatean ateratzeko (940 m).

Kareazko lautadatxo batean gaude. Mendebalderantz Aldamin, oso irtena, ikusten da eta bere atzean Gorbeia.

Altaminaspeko bordetara zuzendu ginen (M). Segituan (H) Aldaminen azpiko belarrezko aldapa luzea igo genuen. Artzainarentzako monumentutik hurbil pasatu ginen (1050 m) eta igotzen jarraitu genuen Dulauen eta Miruen Haitzaren arteko pasabideraino (1160 m). Bideak mendebalderantz biratzen  du Aldaminazpeko lepora heltzeko, Gorbeiaren eta Aldamingo hegoaldeko aurpegiaren azpian (1320 m). Benetan Aldamin inguratu genuen bere ezkerreko aldeagatik, iparraldetik ikusita. Gurutzera ailegatzeko (1481 m), jada  belarrezko malda luzea igo behar genuen soilik.


Itzuli ginen ibilbide zirkularra eginez. Jaitsi ginen Aldaminazperantz berriro (I) eta hemendik joan ginen Egiriñaora (IM). Gatzarrietak pasabidetik jarraitu genuen Arrabako landaraino. 

Gatzarrieta pasatu bezain pronto bidezidor bat jaisten da (E) Arrabatik Iondegortaraino eta Mendizabaleko urtegiraino. Bidea oso txarra da, ematen du abereen bidesidor bat.. Zuhaitzik gabeko malda batera ailegatzean bidezidorra desagertzen da iratzeen artean. Malda Jaitsi genuen (IE), arazorik gabe. Lehen urtegiaren kanalizazioak aurkitu genituen eta gero Mendizabaleko utegira heldu ginen. Iondegorta gaude. Hemendik, orokorrean ekialderantz doazen pistaetatik, Saldropora iritsi ginen.


 Nire iritzian, Arrabatik Saldroporako bidea GPS-ari jarraituz ibili behar da. Lehenengo zatian, Urtegirainokoan, bidezidorra ez da argia, eta bigarren zatian, Saldroporainokoan, pistek nahaspila bat eratzen dute non galtzea oso erreza den.


 
DATUAK
DISTANTZIA: 18,66KM
DESNIVEL: 1129 M