domingo, 29 de junio de 2014

PICO MURCIA CARDAÑO DE ARRIBATIK




Alto Carrion-en asteburua osatzeko, igandean Pico Murcia igo genuen. Ibilbideak 12,5 km-ko distantzia eta 960 metroko desnibela ditu.
 
 
Cardaño de Arribaren aparkamendutik ibiltzen hasi ginen (1440 m). Las Lomas errekarekiko paralelo doan pista (I) hartu genuen. Metro batzuk aurrerago seinal-tantai bat aurkitu genuen, norabide desberdinak adierazten dituena. Pico Murciarako norabidea adierazten du ere, baina bideak Valcabe errekan amaitzen du eta udaberrian, ur handiekin, ezin da pasatu, udan edo neguan ez dago arazorik. Hasierako pistatik jarraitu genuen seinal-tantaiari jaramonik egin gabe. Valcabe errekaren gainetiko zubira heldu ginen, zeharkatu genuen eta bere ezkerreko ertzetik jarraitu genuen (I). Pixka bat geroago, gure eskuinetik jaisten den beste errekatxoaren gainean  egurrezko eta ezegonkor zubi bat zeharkatu genuen. Valcabe errekaren bailaran sartu ginen mendebaldeko norabidearekin, Pico Murciak, Las Zamurdias-ek eta Peñas Malas-ek osatzen duten zirkoa gure aurrean geneukala.


Behin bailararen hondoan harri-pilek eta bidezidorrak  bidea adierazten dute (IM) aurrean dagoen harresia gainditzeko, Pico Murcia-ren ekialdeko isurialdearen azpian. Eskuinera jo genuen bihurgun handi bat egiteko, gero sigisaga eginez, eta HM norabidearekin, mendiaren hegoaldeko isurialdean kokatu ginen. Tontorrera ailegatzeko aldapa luze eta pikoa falta zitzaigun, goiko aldean oso pikoa. Asken metroetan zati bat trepatu behar dugu harrizko irtengune bat gainditzeko, baina arazorik gabe, erraza. Aldapa igo genuen bitartean gure atzean geneuzkan La Cerezuelaren-kordala eta Espiguete.
 
 
Tontorrak buzoi bereizgarri bat dauka (2351 m). Erlojuaren horratzak jarraituz Alto Carrion-en tontor nagusi guztiak ikus ahal genituen Espiguete, Peñas Malas, Pico Cuartas, Pico Lomas, Mojón de las tres provincias, Monte Infierno, Peña Prieta, Curavacas, eta iparralderantz, hondoan, Picos de Europa.
 

 


miércoles, 18 de junio de 2014

PEÑA PRIETA CARDAÑO DE ARRIBA-TIK




Ibilbide gogorra, 1475 metroko desnibela igotzen da eta 21 kilometroko distantzia ibiltzen da. Nahiz eta meteorologiak esan asteburuan eguraldi ona egingo zuela, larunbatearen goizean zirimiri egin zuen eta eguerdiraino ostarteak ez ziren agertu. Haizeak gogor jo zuen eta hotz- sentzazioa handitu zuen. Halaere, goi-mendiko egun zoragarria pasatu ginen.


Cardeño de Arriba-ko aparkamentutik (1420 m) pista hartu genuen (I). Pistak Las Lomas errekarekiko paralelo aurrera egiten du, eskuineko ertzetik. Valcabe erreka (Valcabe zirkutik, Pico Murciaren azpian, etortzen dena) eta Las Lomas erreka (Las Lomas urmaeletik etortzen dena) batzen diren lekutik pasatu ginen. Las Lomas errekak ur behera errekari izena ematen dio emari gehiago edukitzen duelako. Tarte honetan errekek ur-jauzi txiki batzuk egiten dituzte baina udaberrian ur asko daramatenez paisaiari indarra ematen diote. Hasi ginenetik kilometro batera, gutxi gora behera, Valcabe errekaren gaineko zubira heldu gara, zeharkatu genuen eta norabideaz aldatu ginen, lehenik E eta gutxira IE, Las Lomas errekaren bidea jarraitzeko.


Bidea ondo markaturik dago. Seinal-tantaiek eta egurrezko hesolek “La senda de Las Lomas” bidea adierazten dute. Gure aurrean zeuden maldetatik ur jauzi batek atenzioa eman zigun, Ves-eko ur jauzia. Segidan pistak bihurgune zabala egiten du, IM-rantz zuzenduz, bigarren zubira heldu arte (1640 m), aldi honetan Las Lomas errekaren gainean. Zeharkatu ere eta Hormaz delako lekuan igotzen hasi ginen (I). Landen, txilardien eta ote zurien artean aurrera egin genuen. 2060 metroko kotara heldu ginen, Agujas de Cardaño-tik gertu, orduan iparmendebalderantz biratu ginen Las Lomas urmaelera, metro gutxitan, ailegatzeko. Las Lomas urmaela jatorriz glaziarra da, inguratzen duen zirkoa bezala. Urmaelaren aurrean dauden mendiek, Agujas de Cardaño, El Pico Las Lomas y El Pico Cuartas, oraindik elurtegi zabalak zeuzkaten.


Atzera egin genuen urmaelaren kubetatik ateratzeko. Hemendik aurrera egurrezko seinaleak desagertzen dira, orduan bilatu behar genituen bidezidorrak eta harri pilak. Alto del Concejo-ra (2442 m) igotzen den harritza pikora zuzendu ginen (IEI). Bidezidorrak ahalegina leuntzen duen sigi saga marrazten du. Lehenik El Alto del Cornejo-ren eta El Alto de la Pandaren arteko mendi lepora heldu ginen nondik Peña Prieta eta Fuentes Carrionas-eko urmael izoztua ikusi ahal genituen.


Hemendik aurrera gailur lerroa besterik ez genuen jarraitu behar izan, arazorik gabe. Lehenik (I) El Alto del Concejo igo genuen, Campo de Gibraltar delako hurrengo lepora jaitsi ginen eta hemendik, gandorratik, Mojon de Tres Provincias-era (2498 m). Kordaletik atera gabe norabideaz aldatu ginen ekialderantz eta Monte Infierno-ren albotik igaroz, Peña Prieta igo genuen (2539 m). Gandorratik atzera egin genuen Monte Infierno edo hegoaldeko Peña Prieta-ren (2538 m) buzoira ailegatzeko, Palencia-ko gailurrik altuena. Peña Prieta Cantabria-ren eta Palencia-ren arteko mugan kokatuta dago, gailur nagusia Cantabrian eta bigarren gailurra edo Monte Infierno Palencian.



Tontor hauetatik ikusten diren paisaiak zoragarriak dira daukaten posizioarengatik: Alto Carrion-go tontor guztiak Curavacas, Espiguete, Pico Murcia etc, iparraldera Picos de Eurparen hiru mendiguneak. Beste opari bat ikusmenarentzat eta mendizale honen arimarentzat. Aldapak igoz ez naiz nekatzen naturaren ikuskari hauek begiratzeko. Neure buruaK harritzen nau, behin baino gehiagotan gailur hauetara igo naiz eta gutxi gorabehera, paisai berdinak ikusi ditut, baina ume baten bezala hunkitzen naiz Curavacas, odeien artean, aurkitzen dudanean edo urruntasunean Naranjo ezagutzen dudanean.
Bide beretik itzuli ginen.


Deskribapenean erabili dudan toponimia 1:25.000 Cordillera Cantábrica Fuentes Carrionas (Adrados argitalpena) mapatik hartu dut.






miércoles, 4 de junio de 2014

SAN DONATO /BERIAIN UNANUATIK





Beriain hegoaldeko isurialdetik igo genuen. Beriain (1493 m) Andia mendilerroako iparraldean goi-ordoki zintzilikatuaren gorengo puntua da. Vitoria-Gasteiztik Iruñera bidaitzen denean, Arbizuren parean, itsasontzi baten branka handia ikusten da, Sakana osoa menperatzen duena, hori Berian da. Geologikoki erliebe alderantzikatuaren eredu egokia da. Sinklinal zintzilikatu batek ( lurraren tolestura baten alde konkaboa) osatzen du. Higadurari esker antiklinal (alde konbexoa) baino altuagoa da. Kasu honetan antiklinal Ergoiena aranan kokatuta dago. Beriain Eoceno erdiko kareharriez eginda dago.


Unanuan (660 m) ibiltzen hasi ginen ekialderantz zuzentzen den pista batetik, hegoaldeko isurialdearen hormarantz. 900 metroko distantziara harri pila batek (740 m) (0,30h.) gure ezkerretik pista uzteko eta bidezidor bihurri batetik pagadira zuzentzeko adierazi zigun. Bidea aldapatsu bihurtzen doa. Zati honen norabidea, orokorrean, Ipar ekialdekoa da, baina etengabe ez ibilbideak bi bira egiten duelako.


Behin pagadia gaindituta, zuhaitz gabeko alde batera atera ginen (18800 m) (1h). Gure aurrean hegoaldeko horma geneukan, ikaragarria. Aldapa aldapatsua igo genuen (I) bidezidorraren malda leundu arte, orduan EIE hartu genuen goi-ordoki zintzilikatuan sartzeko (1380 m) (1,30h).


Iparekialderantz zuzendu ginen, ordokian zehar, tontorrera arte. Bertan San Donato eta San Cayetano baseliza dago (1496 m) (1,50h). Ordokia hegoekialderantz luzatzen da. Ibilbide batzuek zeharkatzen dute osorik, baina beste batean egingo ditugu. Iparraldeko horma, hegoaldekoaren berdintsua, fotografiatu genuen, baita Sakanara erortzen diren kareazko amildegiak ere. Aranaren hondoan ikusi genituen Huarte, Araquil e Irañeta eta hegoaldetik Ergoiena arana Unanua eta Torrano herriekin eta Andia mendilerroa.


Itzuli ginen bide beretik baina jaitsiera hasi baino lehen ipar mendebaldeko muturrera zuzendu ginen bigarren tontorrera ailegatzeko Ihurbain (1427 m). Hemendik jarraitu genuen (IM) pixka bat gehiago Ihurbainaren arrailduraren irtera ikusteko.




DATUAK
DISTANTZIA: 11,6 KM
DESNIBEL: 921 M