domingo, 9 de febrero de 2020

PICO SAN VICENTE RAMALES-TIK





Ramales-ko parking-ean ibilbidea hasi genuen (84 m), El Regato kiroldegiaren ondoan. Kale nagusia zeharkatu genuen (HE), N629 errepideari jarraituz, gasolindegira heldu arte. Metro batzuk aurrerago, Salto del oso auzoan, eskuinera doan desbideratze bat hartu genuen Gándara ibaira jaisteko. Auzoan dagoen zubitik ibaiaren beste aldera pasatu ginen. Zementozko pista batetik aurrera egin genuen (HE), uraren ibilbidearekin paraleloan, baserri batzuk eta haien larreetatik pasatuz, ibaiaren ibilguan kokatutako arrain-haztegi baten ondoan ailegatu arte. Leku honetan pista utzi genuen eta eskerrera doan bidexka bat hartu genuen, erribera inguratuz. Kontuz¡ Puntu honetan oker egitea oso erraza da, zutoi adierazlea txarto kokatuta dagolako. Zutoia bidexkaren sarreran izan beharrean bi metro barrurago dago eta pistatik ez da ikusten.

Hurritz eta artez osatutako basoa batean barrena jarraitu genuen. Haran osoan zehar hedatzen den artadi kantauriarra da (Quercus Ilex subsp. Ilex). Ibaiak eta artadiak ikaragarri polita den inguru bat sortzen dute. Ibaiaren beste aldean, gure ezkerrera, La Mortera-ren hormak altxatzen dira.




Hegoalderantz jarraitu genuen, eta pixkanaka altitudea irabazten gindoazen. Bi kilometrora Manzanedarako bidea adierazten duen zutoia aurkitu genuen. Puntu honetan mendebalderantz, aldapa piko batetik, joan ginen Manzaneda auzora heldu arte (480 m). Aldapan koba batzuk bidexkaren ondoan ikus daiteke. Manzaneda Hornijo mendilerroaren ekialdeko muturrean dago, bere hiru ekialdeko tontor nagusiekin paisaia menderatzen: Pico San Vicente, El Piquete eta Ancillo. Hegoaldera begiratuz gero hurrengo mendiak ikusi ahal dira: Las Motas, Castro Valnera, Peña Lusa, El Picón Blanco, El Caballo, Zalama eta Ordunteko gandorra.



Igoeraren azken zatia, eta gogorrena, falta zitzaigun. Pico San Vicente nagusiena da eta Manzanedatik hurbilen dagoena. Gero ta aldapatsuago eremu batengatik bidea iparralderantz zuzentzen da. Behin magalera iritsitakoan, harri piloetan eta xendan arreta jarriz, ezkerrera joan ginen, baina berehala eskuinera zuzendu ginen. Azken metroak zuzenean igo genituen tontorrera iristeko (913 m). Mendi honen azken zatian trepada erraz baina deseroso batzuk daude. Hala ere, azpimarratu nahi dut bidezidorra jarraitu behar dela, harkaitza gainditzeko modurik errazena delako.



Tontorretik ondo ikusten da nola mendi honen iparraldeko aurpegia Ramales gainean amiltzen den. Iparraldera begiratuz gero Santoña eta Santander Ikusi ahal dira. Gure ezkerrera Hornijo mendilerroa zabaltzen da eta eskuinera La Mortera mendia daukagu.



DATUAK
DISTANTZIA: 13,1 KM
DESNIBEL: 896 M

miércoles, 5 de febrero de 2020

TXAMANTXOIA BELAGUATIK.




Ibilbide honetan galtzea ez da posible. Isabatik 10 kilometrora, NA1370 errepidetik, borda Marengo aurkitzen da (920 m). Borda oso nabaria da “Venta de quesos de Roncal” adierazten duen kartela daukalako. Sarreran dagoen gune txiki batean, errepidearen ondoan, autoa utzi ahal da. Agian, gainditu beharreko oztopo bakarra hasieran daukaguna da. Bordaren ondotik Belagua ibaia pasatzen da eta ez da erreza zeharkatzea, ur emariaren arabera. Harriz harri saltoka ibaia pasatzea lortu genuen. Hemendik aurrera, hegoekialderako norabidea jarraitu behar da tontorreraino.



Bordaren aurrean, ibairen beste aldean, bide bat pinuadian sartzen da erreka bati jarraituz. Lehengo zatian aldapa oso aldapatsua da. Aurrerago, pista bat agertzen da baina ibilbideak pista zeharkatzen du eta pinudian sartuta mantentzen da. Pixka bat gorago pinudia pagadi bihurtzen da soilune batera iritsi arte. Hemen okertu ginen. Jarraibideei eta harri piloei kasu egin beharrean, GPS track bati jarraitu genion eta oso deseroso den pagadi gazte bat zeharkatu behar izan genuen.


Zorionez, berehala, erabat elurtuta zegoen Pakos de Taburin-era atera ginen. Muino leunak dituzten larreak. Nahiz eta aldapa gogorrak deagertu, oraindik desnibela falta zitzaigun, baina ez genuen arazorik tontorrera ailegatzeko (1940 m). Pixkanaka pixkanaka aurrera joan ginen paisaiaz gozatzen.




Gailurretik Linzako bailararen eta inguratzen duten mendien ikuspegia nabaritzen da. Mendiak elurtuta zeunden erditik gora eta odeiek erdi estalita (Chinebral, Atxerito, Petretxema, Mesa de los tres reyes etc). Nire atzean (M) Kartxela eta Lakora ikusgarriago distiratu zuten arratsaldearen argiaz, zerua ireki zenean.
 
 
Itzuli ginen bide beretik, emaria hain sakona ez zen lekutik belagua ibaira sartu ginenean izan ezik.



DATUAK

DISTANTZIA: 12,36 KM