viernes, 23 de diciembre de 2011

PEÑA KARRIA EDO GOBEA



CASTELLANO


Peña Karria Arroyo de San Zadornil gainean daukagun harri handia eta zorrotza da. Gandorrera tximinia batetik igotzen da eta gero gandorra ibiltzen da gailurraraino.


Arroyo de San Zadornil-tik abian jarri ginen. IE norabidearekin Paules errekaraino jaitsi ginen, zeharkatu genuen. Egurrezko ate batetik hesi bat pasatu eta gero, bideak norabideaz aldatzen da IM eta hariztian sartu ginen. Bidesidorra oso nabaria da. Hasieran igotzen da lasaigo, baina azken zatia aldapatsu bihurtzen da eta azken zati honetan zorua irristatsua. Atera ginen harrietatara eta norabidea galdu gabe hormara hurbildu ginen igotzeko tximinia aurkitu arte. Minutu gutxietan  gezi gorria eta katearen lehengo zatia agertu ziren. Kateak lagundu zigun hasierako trepadetan eta jarri ginduen tximiniaren azpitik.



 Erraz igotzen da katearen laguntzarekin, baina katea albo batera utzen erabakiz gero orduan igoera sailagoa da (P.D. III). Behin gandorrean jarraitu genuen  bidesidorra HE gailurra heldu arte. Bertan txistu eta dambolinaren  antza duen buzoia eta hilerria ba daude.



Gandorretik jaitsi ginen rapel batez igo ginenetik.


domingo, 4 de diciembre de 2011

EL PICU ZORRU EDO COLLAU ZORRU






Asturias-ko Concejo de Ponga-n gure asteburu honetako herrixkak, Sobrefoz eta Beleño, daude, Maciedome, Tiatordos, Picu Zorru, Recuenco mendiek inguraturik.
Ostatu hartu genuen Casa de Aldea Coviella-n non Umbertok zaindu ginduen eta non oso gustora egon ginen.
Gure asteburuko helmuga zen Picu Zorru igotzea eta Sobrefoz-era itzultzea, lortu genuen. Autoz Sobrefoz-tik Riega Ameu-ko zubira joan ginen, Beleñotik oso hurbil. Bertan autoa utzi genuen eta igotzen hasi ginen hegoekialde norabidearekin. Erraz hartu genuen altuera. Bidean ,bai ezkerrera bai eskuinera, ikus ahal genituen aritzak, pagoak , gorostiak, larreak baita bordatxoren bat ere. Goizeko argiaz Beleño-k eta El Pierzu-k eskaini zizkiguten irudiak gozatu ahal genituen ere.
Tarte batean, gure eskuinetik, agertu zen El Picu Recuenco. Igoera nagusitu zuen “Las LLampes” larretara heldu ginen arte. Larrean ikus daiteke borda-hondarrak sakabatuak .
Orain medebalderantz jo genuen, Pico Recuenco-ren azpian dagoen  Caldes mendilepora. Gelditu gabe jarraitu genuen ekialderantz, muino batzuen gainetik pasatu  eta pixka bat aurrerago jo genuen hegoalderantz. Bidesidor batetik sartu ginen Los Cepos basoan eta berehala geunden Pumarin mendilepoan (1512m), Picu Luengo-ren iparraldeko aurpegiaren  azpian. Norabidea (H) jasan genuen  Picu Luengo-ren hegoekialdeko ezproia gainditu arte. Horrela kokatu ginen Valle Antiguo-ko oinarrian, bakarrik falta zitzaigun aurrean geneukan aldapa pikoa igotzea tontorra lortzeko.
Bide normalak eskuinetik jarraitzen du Picu Luengo eta Picu Zorru bereizten dituen Barboli mendilepora (1730m). Gero hegoalderantz jotzen asken aldapa igotzen da tontorrera heldu arte (1841m). Zuzenean igo daiteke ere, Gpsrako track bezala. Baina igoerarik atseginena ezkerratik doa. Gailurretik ikusten diren panoramak izugarriak dira. Gure aurrean dauden mendi batzuek adieraztetik esango nuke: Maciedome, Tiatordos, Recuenco , El Pierzu, Picos de Europa-ko mendebaldeko mendilerroa non Peña Santa de Castilla nagusia den, Peña ten, Peleñes, Manpodre.
Itzuli ginen beste bidetik. Hegoalderantz begiratuz jeitsi ginen La saeta mendilepora eta hemendik, medebalderantz, landarez beteta dagoen tarte bat zeharkatuz, Charcu mendilepora ailegatu ginen. Eskuinera  Picu Zorru-ren mendebaldeko ezproia geneukan. Lekuan gorostiak dira nagusiak. Jeisten jarraitu genuen Fana deitzen den leku batera arte. Bertan aurkitu genuen bordatxo bat eta aberentzako aska bat.  Ya asken zatian, beti mendibalderantz,  bidesidor batek  zuzendu ginduen kareazko hormatzar batera. Esan behar dugu bidesidorra  nabaria ez dela eta  hormatzarra gaindituezina dirudi arren bideak arazorik gabe zeharkatzen du. Gero, errepidetik bereizten gintuzten larreak alderik alde igaro genituen. Behin errepidean, jarraitu genuen Sofrefoz-araino.





miércoles, 23 de noviembre de 2011

LA PÁRDIDA ETA NEVERÓN DE URRIELLO PANDEBANOTIK




Hasi ginen ibiltzen Pandebano mendilepoan (1200 m). Zuzendu ginen hegoalderantz La Majada de la Tenerosako bordeetara. Haietako bat mendi aterpe erabiltzen da. Vega de Urriello mendi aterpera joaten den bide luzea hatu genuen (HM). Bidean ikusi genituen Naranjo ezkerrera y Neverón de Urriello, igo nahi genituen gailurretako bat, eskuinera.
Vega de Urriello-tik (1930 m) zuzendu ginen (IM) El Raso igarobiodera (2200 m), La Corona del Raso-k  y el diente de Urriello-k osatzen duten mendilepoan kokatuta dagoena. Igarobidea gainditzeko trepada bat egin behar da, baina erraza. Guk erabaki genuen ezkerratik igotzea, ezkerran dagoen horma batetik, pixka bat zaiagoa. Hemendik jo genuen mendebalderantz, bidea galgu gabe Horcada Arenera-ra  heldu arte (2280 m), La Torre Areneraren azpian. Aurrean daukagu Cabrones eta Torre Cerredo, eskuinera Torre Arenera eta Los Albos eta ezkerrera Neverón de Urriello.
Ezkerratik, Neverón inguratu genuen hegoalderantz. La Párdida-ko iparraldeko aldearen azpian dagoen jou txiki batean sartu ginen. La párdida eta Neverón arteko mendilepoa igo, Horcada del Neverón deritzona,  eta gero jo genuen eskuinera (HM) La Párdidaren tontorrea lortu arte, arazorik gabe (2560 m). Itzuli ginen Horcada del Neverón-era berriro, Neverón de Urriello igotzeko.
Neverón bi zatiek osatuta dago. Alde batetik daukagu gandorra eta gero gailurra bera. Mendizale batzuek bi gailur daudela, bata gandorrean eta bestea gailurrean, aintzakotzat hartu dute.
 Orain jo genuen (IE) Neverón de Urriello-ren gandorrera. La Párdidatik ikusita, gandorraren eskuineko muturratik igo genuen, bertan dagoen bretxa batetik.  Erreza, baina azken zatian kontuz ibili behar harriak deseginak daude eta. Gandorratik begira Naranjo-ren irudi zoragarria daukagu. Amildegi arriskutsua gure azpian, baina gandorra arazorik gabe zeharkatzen da. Beste muturrean dago berezko gailurra. Gandorra amaitzen da mendilepo txiki batean. Hemendik hitoek eraman gintuzten hormaren ezkerretik tximinia nabari bat aurkitu arte, rapel egiteko kordela daukana. Mendizale batzuek tximinia honi ematen diote 2+ graduko arriskua. Behin gora jarraitu genuen gailurraren lerrotik  tontorra arte (2555 m).
Jaisteko gailurretik tximiniara jaisten den bidezidor bat hartu genuen. Tximinia destrepatu genuen. Jarraitu genuen aldapa pikoetatik, lehenik ekialderantz eta gero iparralderantz Horacada Arenera heldu arte. Vega de Urriello-ra ailegatzeko goizeko bidea berriro.




lunes, 24 de octubre de 2011

SAMELAR, SAGRADO CORAZÓN, JUNCIANA Y MACONDIÚ JITO DE ESCARANDITIK.





“Jito de Escarandi”-n (1300m) autoa utzi genuen. Casetón de Andara (1720m) deritzon aterpera igotzen den pista hartu genuen. Tokia meatzaritza-hondarrez beteta dago, baita mineralak zamatzeko bagoneta bat ere, bere burdinbidearekin eta guztiz. Jarraitu genuen  (HE)  gure ezkerretik  Pico Macondiú inguratzen. Norabidea galdu gabe, pixka bat aurrerago, “Vegas de Andara”-ra heldu ginen non pista zabalak ugariak diren. Pistek  “La Escala” iturrira (1900m) eraman gintuzten eta gero , zig-zag nabaria margotuz, San Carlos mendilepora (2050 m).
Ezkerrera jo genuen, bidezidor batetik,  ekialderantz Samelar gailurraraino (2229m). Itzuli ginen berriro San Carlos mendilepora eta segituan zuzendu ginen Sagrado Corazon-era (H). Tontorrean  Jesusen imagina badago. Jarraitu genuen ekialderantz eta berehala “La Junciana”- ren gailurra pisatu genuen, trepada txiki bat egin ondoren.
Hasi ginen jaisten EIE norabidearekin, “la Junciana” eta “ La Rasa de la Inagotable” bereizten dituen mendileporantz, baina heldu baino lehen norabideaz aldatu ginen (NO) eta jatsi ginen, amildegi batean ez sartzeko kontu handiz, “El Hoyo Oscuro” – an amaitzen den harrieta batetik. Gero iparraldera jo genuen, “Vega de Andara”-rantz,, “Macondiú”-ren azpian jarri arte. Macondiú igo genuen ere. Macondiú-ko iparraldeko aldetik jaitsi, (IMI), “La Majada de Jazuca”-tik pasatuz. “Caseton de Andara”-ra igotzen den pista berriro aurkitu genuen eta minutu batzuetan “Jito de Escarandi”-n geunden.




viernes, 14 de octubre de 2011

PICO ESCAÑO. PIDOTIK, SALVORÓN MEDATEETATIK IBILBIDEA.




Pidon (920 m) hasi ginen ibiltzen, Espinamaren ondoan. Pista bat zuzentzen da mendebalderantz, herriaren eskuinera, Barcenas aranerantz. Salvorón Ibaia aurkitzen duenean pistak ibaiaren ezkerretik, ibilbidearen arabera, igotzen du (H). Aritzaz eta pagoaz Beteta dagoen basoa zeharkatu genuen, ibaiarekiko paralelo geunden beti. Tarte bat pasa eta gero, pistak hegoekialderako norabidea hartu zuen, piska bat geroago hegoalderakoa. Horrela atera ginen Cabaña de Salvorón (1580 m) ondoan dauden belardietara. Jarraitu genuen eta Llao lakua (1760 m) aurkitu genuen. Aurrean daukagu glaziar-zirku, igotzen dugu La Bragatesa mendi leporaino. Mendilepo honek Coriscao eta Pico Escañoren aurrean dagoen menditzoa bereizten ditu.
Eskuinera (M) jo genuen. Lehenik menditzoa (2060m) igo genuen eta zerbait aurrerago Pico Escaño (2126m). Odeiek Picos de Europa-ko hormatzar izugarriak (I) ikusten utzi zizguten, hegoalderantz Alto Karrion-go mendiak, eta ekialderantz eta mendebalderantz Salvoron mendateetako tontorrak, Coriscao-etik Alto de la Triguera-raino, eta gainera Kantabriar mendikatea bere distira osoaz.
Jarraitu genuen mendebalderantz, kareazko gandorratik. Altos de Mostajal dira. Piska bat aurrerago (I) dorre nabarmenduagoa agertzen da, El Mostajal (1960 m). segitu eta La begerina mandilepora jaitsi ginen, hortik La begerina tontorrera, non guda garaiko lubakiek irauten duten. Norabideaz aldatu ginen (IM) eta Somo mendilepora jaitsi. Jaisten jarraitu genuen Somo errekatik (EIE) Alto de Somo-ren maldak zeharkatzen  dituen pista batetik igotzeko geroago. Ez genuen Alto de Somo-ren gailurra igo, muinoa inguratu genuen baizik. Iparraldeko aldera pasatu ginen, Pido begiratzen duenara, Pidora jaisteko bizidor bat aurkitu arte. Azken zatia maldetan zehar ibili behar izan genuen pista batekin topatu arte.




lunes, 3 de octubre de 2011

ANETO LA BESURTATIK






La Besurtan (1940 m) autoa utzi genuen. Hegoalderatz zuzendu ginen, La Renclusa aterperantz (2140 m). Izen berea daukan mediaren azpian kokatuta dago. Jarraitu genuen “portillones”-erantz, hegoalderantz. Lehenik aldapa belartsua igo genuen eta gero jarraitu harrien artean “portillon inferior”-era heldu arte. Baina hori baino lehen, ezkerrera jotzen duten mugarriak segitzeko arreta handiz ibili ginen. Eskuinara jotzen dutenek “Las Maladetas”-era eramango gintuzketen.

“Portillón inferior” (2749 m) eta “portillón superior” (2908 m) bereizten dituen gandorra zeharkatu genuen. Gero HEH norabidearekin jaitsi ginen glaziarera. Cranpoiak eta pioleta hartu eta gero glaziarearen zeharkaldia hasi ginen kontu handiz. Izotza oso gogorra eta elurrik ez. “Coronas” mendilepoaren ondoan pasatu ginen eta izotzazko aldapa pikoa igo genuen, izotza gabeko alde bat lortu arte. Azken alhegina eta “Paso de Mahoma” ren aurrean geunden. Motxilak utzi eta “Mahomaren Urratsa” pasatu ginen eskuaz lagundurik. Bi minututan tontorraren gurutzera iritsi ginen. Bide beretik itzuli ginen baia "portillón superior" igo beharrean "portillón inferior"-tik pasatu ginen.







miércoles, 28 de septiembre de 2011

PEÑA VIEJA Y TESORERO EL CABLE-TIK





Fuente De-ko El Cabletik (1834 m)  ibiltzen hasi ginen. Horcados Rojos-era zuzentzen den bide zabala hartu genuen , iparmendebalderantz. Peña Vieja eta Peña Olvidadaren mendebaldeko aurpegiaren azpian pasatu ginen. La Vueltona-tik harantzago, bidegurutze batera (2200m) heldu ginen, Aguja de Bustamantearen azpian hain zuzen ere. Ekialdera jo genuen, eskuinera, La Canalona mendileporaino (2444 m) igotzeko. Igoeran La Aguja de la Canalonak itzal eman zigun. Gero, hegoekialdera zuzentzen den bidezidorra hartu eta asken arkaitzak eta harrieta aldapatsua gainditu eta gero Peña Viejako gailurra lortu genuen.

Jaitsi berriro bidegurutzera eta Horcados Rojos-era doan bidea hartu, iparmendebalderatz. Cabaña Verónicaren ondoan pasatu ginen baina aurrera jarraitu genuen. Mendilepora heldu baino lehen mugarriek ezkerrera jotzen duen sahiesbidea adierazten digute, mendebalderantz. Orain bideak harkaitzak zeharkatzen ditu non arretaz ibili behar dugun ez galtzeko. Behin baino gehiagoetan eskuak erabili behar ditugu urrats bat trepatzeko, baina arazorik gabe. Tesoreroren azpian dagoen mendilepora heldu eta azken zatiaren igoera hasi ginen. Tximinia batetik trepada erreza eta dibertigarria. Gailurra (2570 m).



miércoles, 21 de septiembre de 2011

ZERRALUNTZA, COCINAS ETA SAN LEON LA HERERA MENDATETIK




Errioxan, ondo jaten eta obeto edaten, gaua pasa eta gero, ajea kentzeko Herrera mendaterainoko ibilbidea egin genuen.

Lezara heltzear hartu ezkerra eta autoa utzi genuen mendatean. Hemendik ikusten diren panoramikak izugarriak dira. Iparraldera begira baso atlantikoa, pagadia, agertzen da (Arabako bailarak) eta hegoaldera begiratuz gero , errioxara, ezpela, artea eta artederrata dira nagusiak  ohianpe mediterraneoan. Benetan miragarria.

Pagadian dagoen bidezidorrera zuzendu ginduen tantai-sienale baten ondoan ibilbidea hasi ginen. Hasieran basoa igokari batek parasitatuta dago, beste landaren bizitza eragozten duena. Aurrerago pagadia zabaldu eta agertzen da garbiago eta anitzua. Bertan aurkitu genuen “Falus Impudicus” deritzon ziza.

Presarik gabe jarraitu genuen. Herrerako errepidetik etortzen den pista batera bidezidorra  heldu zen. Pistatik jarraitu baina kontu handiz, ehun metro aurrerago, pago batean kokatutako seinale eta mugarri batek Zerraluntzako gailurrera igoeraren hasiera adierazi ziguten.

Bidea ondo markaturik dago. Margoturik dauden enbor batzuek eraman gintuzten mendilepo bateraino, non aurkitu genituen ehiza-postu batzuk. Ezin izen egokiagorik: Txerriak.

Kareharritik trepatzen hasten den bidezidor batetik sartu gintuzten mugarriak jarraitu genituen. Bidezidorra, mehea eta dibertigarria, aldapatsu eta landarez itxita dago. Gailurrean baizik ez da irekitzen. Zerraluntza (1199m) 0,51`.

Iparralderanz ikuspegi zoragarriak (Gorbeia, Arabako mendiak, Montoriako herrizka, Urizaharra, Pipaon…). Hegoalderantz San Leon. Cocinas eta Atxabaltik jaisten den kordalak Errioxako Sonsierraren panoramikak kentzen dizkigu. Baina laino artean ikusten genituen, edo hórrela uste, Demanda eta San Lorenzo. Ekialderantz Toloñok ikuspegiak eragozten zizkigun, baina bost axola. Bere silueta laino artean ikustea nahiko.

Buzoiak porron itzura zeukan, ikusi ditudan originalenetariko bat. Manuk zurrupada bat ematen saiatu baina ezin.

Itzuli ginen, bide beretik, Herrera mendate eta Ribas de Tereso medate batzen dituen pistara. Bi minuto edo ibiliz eta zabalgune batera atera ginen. Eskuinera pista bat jaizten da Montoriarako norabidearekin. Beste aldean, ia ia ikusten ez den beste bidezidor bat Santuario de la Rosa eta Abalos-erantz erortzen da. Guk sartu berriro pagadian barruan non mugarri batek adierazi zigun igoera aldapatsua. Bidean zizahori edo saltsaperrtxiko (cantarellus cibarius) aukitzeko asmoz arreta handiz ibili ginen, saskia betetzeko beste Robertoren arabera.

Aldapa gora kordala lortu eta ya leunago  Cocinas-eko tontorrera, buzoia eta guztiz, ailegatu ginen. 1h 20´ (1.188m).

Jaitsi ginen berriro pistara mugarriak jarraituz y hemendik autora, mendatera. 2h 05´ Herrerako mendatea (1.110).

Txangoa amaitzeko San Leon igotzea erabaki genuen. Mendatetik ateratzen den legarrezko pista bat hartu genuen. Telebista-instalazioraino igotzen da, baina gailurra lortu baino lehen, derigorrean, egurrezko eskailera baten 257 maila igo behar dira.

Ezin da onartu gailur batean hainbeste kable, antena, dorre-elektrikoa eta abar izatea. Eta gainera instalazio gehienak erabat abandonaturik. GANORABAKOAK.



domingo, 4 de septiembre de 2011

MAROMA CANILLAS DE ACEITUNOTIK.



Maromak 2.065 metroko altuera badauka eta Malagako gailurrarik garaiena da. Tejada mendilerroan kokatuta dago, “Sierra Tejada, Almijara y Alhama” natura-parkean sartuta.  Geologiaren ikuspuntutik, nagusiki, hareatxo berezkoan hondatzen diren mármol dolomitikoek osatuta dago.

Canillas de Aceitunotik mendiaren hegoaldeko alderdia igotzen da, “Camino de las nieves” deritzoten bidetik, 1500 metroko aldea gainditzen.

Canillasko goiko aldean, ahuntzetarako korta batetik, bidea hasten da. Marra zuri eta berdeez eta SL-A-142 signaturaz apaindurik dauden egurrezko seinale-tantaiek lugunduko didate bide osoan.

Ibilera hasten dut IE norabidearekin. Lehendik igotzen dut pinudi batetik, nondik Canillas eta La Viñuela urtegiaren panoramika ikusgarriak ikusten diren. Jarraitzen dut eta minutu batzuk aurrerago hegoaldera begiratzen dut, aurrean Mediterraneo mugagea daukat. Itsaso eta nire argazki kameraren artean mendilerroa baserri zuriaz margoturik. Itsasertzean altxatzen dira, paisaia apurtzen, hotelak eta gainontzeko turismo-eraikinak. Ordu erdiren buruan La Rabita deritzoten leku batera ailegatzen naiz. Iturri freskagarria eta lekuaren historia kontatzen duen kartel bat badira.

Jarraitzen dut metro batzuk goiago. Iparralderantz jotzen dut eta berehala, lehen aldiz,  Maromaren hegoaldeko aurpegiaren hormak agertzen dira. Alde hau Almanchares ibaiaren sakanera begira dago. Orain bidea iparmendebalderantz zuzentzen da, ezkerrera, “Tejas lisas sakana zeharkatzeko. Bide zabala eta harrizkoa.  Izugarrizko edertasuna duten inguru basatietan zehar nabil. Lehenagoko harri zuriak  kolorez aldatzen dira ilun bilakaturik. Nahiz eta lehortasuna nagusi izan Izadia nonnahi nabaritzen da iparraldeko mendizale batek ezagutzen ez dituen loretan eta zuhaitzetan. Ibilbidea gogortzen da baina zig-zag zentzudun batek  igoera laguntzen dit.

Badaramat zenbat ordu ibiliz eta igoz, izadia desagertzen doa, harriaren erresumera heldu naiz. 1700 metroko kotan eskuinera jotzen dut EIE norabidea hartzeko. Azken zatian nago eta aldapa leuntzen da. Egurrezko seinal- tantaiak desagertu egin dira eta orain lurran margoturik dauden marra berdeei eta harrizko mugarriei jarraikitzen natzaie. Esandako norabidea galdu gabe aurrera noa gailurra lortu arte. Bidean bi ahuntzekin topo egiten dut, gustuko nuke basatiak izatea baina so egiten didaten moduarengatik esango nuke “El Corte Inglés” eko jagole batek baino pertsona ikusteko ohitura gehiago daukatela.

 Gailurran mugarri errraldoi bat, buzoia eta Axarquiako talde mendizalearen plaka bat baduade. Tontorretik inguruetan dauden beste mendilerroak ikustatzen ditut, beste urterako.
Etorri naizenetik itzultzen naiz.



viernes, 12 de agosto de 2011

PICO CORTÉS JIERRUKO KANALETIK.








Vega de Sotres edo Vega de Toron autoa utzi genuen. Zuzendu ginen hegoalderantz, Duje ibairen ondoan doan bidetik, Aliva mendaterantz.
Km batera bidesidor batek sartu gintuen ezkerrera Jierruko kanalerantz. Hegoekialderako norabidearekin aldapa belartsu eta makurrak igo genituen. Iparraldeko aldetik Pico Cortés igo nahi dugu.
Aldapa, "Cuetu Mostaxu" deritzona, hasieran leuna, makurtzen doa pizkanaka , inklinazioaren ehuneko 30 edo 40 heldu arte. Belarra desagertzen da eta harrietak nabariak dira, baita harri deseginak eta belartxoak ere. Orain hartzen dugu hegoaldeko narabidea, eskualdera, tontorreko beheko aldean jar gaitezen. Harriak erortzeko arrisku handia dago leku honetan. Bidearen zailtasuna (F+, PD-) zati honetan dago. Abilezia ez da beharrezkoa eta pasu arriskutsuak ez dira, baizik eta harriak erortzeko arriskua. Esan nahi dugu ere, Jierruko bideak sasoian izatea eskatzen duela, igoera gogorra dela eta.
Azken pausoak harri deseginazko aldapa makurra batetik egiten ditugu gandorrara ailegatzeko, gailurretik oso hurbil.
 Hegomendebalderantz jaizten gara, marra horiak eta mugarriak jarraituz. Norabidea galdu gabe, maldak zeharkatzen ditugu, igotzeko bidea baino errezagoko bide batetik, harrieta makurtuetan erorketa eta lur-jauzi arriskuak izan arren. Tximinia txiki batetik igo eta 2264 metroko harritxar baten azpian jartzen gara, baina ez da Prau Cortes (2288m) izeneko gailurra. Bide normalak hegomendebalderantz jarraitzen du, Cortés mendileporaino, Prau Cortés mendiaren azpian. Hemendik “Las Grajas” kanaletik jaizten da MHM eta gero M “Aliva”ko mendatearen bideraino.
Gu, Cortés mendilepoa heldu baino lehen, hasi ginen jaizten, "Covarones" kanaletik. 2264 metroko harritxartik beheratzen diren harrietatik bideratu ginen M, arazorik gabe baina kontu handiz. Azken momentuan, irtengune bat gainditzeko hormatxo bat destrepatu behar genuen. Zegoeneko falta zitzaigun azken zatia, Dujera begiratzen duten maldaetatik segitu genuen M “Aliva”ko mendatearen bideraino.