domingo, 7 de octubre de 2012

PEÑA SANTA DE CASTILLA KANAL ESTUATIK





Peña Santa de Castilla igo genuen  Pan del Carmen Parking-etik. Vegarredonda-ko aterpetik pasatu ginen eta Peña Santa-ren hormetan sartu ginen “kanal estuatik”.



Enol lakuko eskuinera pista bat ateratzen da. Zuloz Beteta dago eta, 2 kilometro baino zerbait gehiagora, gidatu gintuen Pan del Carmen parking-era (1070 m). 


Hemendik Vegarredonda aterpera zuzentzen den pista bat hartu genuen (Hego-Ekialdera). Hasi bezain pronto Redemuñe errekaren gaineko egurrezko zubia pasatu ginen eta tarte batean mendebalderako norabideaz aldatu ginen, gero, berriro, hego-ekialderakoa berrezkuratzeko. Norabide hau jarraituz Piedra eta Canrasu ibarretatik eta La Rondella borda-multzotik pasatu ginen Vegarredonda aterpera ( 1460 m) heldu baino lehen. Jadanik, ibilbidearen zati honetan, La Torre Santa Maria de Enol-en eta Cebolleda-ren lehengo panoramikak gozatu ahal izan genituen.


Aterpetik, Hego-ekialderantz, aterpe zaharraren ondoan pasatu eta gero, zuzendu ginen ibarraren hondora. Bideak gora egiten du eta 1820 metrotako kotan, Porru Bolo-aren aurrean, bitan adarkatzen da. Ezkerreko adarra hartu genuen Pico La Altiquera-ren eta Pico Los Argaos-en artean dagoen La Fragua lepora ailegatzeko. 


Norabidea galdu gabe, Cebolleda-ren azpian, Las Barriostradas-etatik pasatzen den pistatik jarraitu genuen Jou de los asturianos-en ahora arte. Hemendik, lehen aldiz, ikus ahal izan genuen Peña Santa de Castilla. Jou ezkerretik, ibilbidearen arabera, zeharkatu genuen Jou Santu-aren ahora (2095 m) heltzeko.


Gure eskuinera geneuzkan La Torre de Santa Maria de Enol-en horma izugarriak eta mendebaldetik Jou izten duten erraldoiak: La Torre del Medio, La Torre de Las Tres Marias eta La Torre del Torco. Jou Santu-aren ezkerreko aldetik, ibilbidearen arabera, segitu Jou Santu-aren lepora arte. Jou Santu bi zulotan banatuta dago eta bi zuloen erdian lepoa. 


Bidea ekialderantz jarraitzen du, Boquete-rantz, baina guk baztertu genuen. Lepotik hurbil Las Balas Iturria dago, hego-mendebalderantz doazen mugarriak jarraitu behar ditugu. Aurkitzeko saila, iturburu batetik ura hartzen duen tutu bat besterik ez da. Gure helmuga Peña Santa de Castilla-ren oinarria zen eta lepotik hegoalderako norabidearekin doazen mugarriek gidatu ginduen, bi zuloen arteko banalerrotik. Zati honetan gora ta behera ibili behar, pixka bat trepatu eta harmailak gainditu, leize baten ondoan kokatu arte. Leku berean, ordeka batean, harrizko babes-leku bat dago eta bertan utzi genituen motxilak. 


Gure ezkerrean zeuden harmailak igo eta terraza batera heldu ginen. Hemendik eskuinera eta zeiharrean kanal estuan sartu ginen. Marra horiak jarraitu eta bigarren graduko urratzen bat pasatu genuen. Gero ezkerrera  atera ginen lehenengo irtengunera iristeko, kordino batez horniturik dago, igoera osoaren urratzik sailena dena. Sartu berriro kanalean estutzen doana II eta azkenean bigarren irtengunea III agertzen da. Malda harritsu batek gidatu ginduen Iparraldeko bretxara arte (2500 m). 


Vega Huertako isurialderi begiratuz, hegoaldeko isualdeari, pixka bat jaitsi ginen eta beste pixka bat horizontalean segitu hormara arte. Hormatzarra igo genuen III eta gandorrean sartu ginen gaiurra ikusten dagoeneko. Dorretzar batek itxi zigun gandorraren bidea eta jaistera behartu ginduen. Derrigorrean gaiurraren azpitik pasatu, Jou Santu-ra erortzen diren las Llambrias-etatik III. Azken igoera gandorrera berriro ailegatzeko eta hortik Peña Santa de Castilla-ren gailurrean dagoen erpinara.


Jaitsi ginen sei rapel-etan. Hiru rapel gandorratik Iparraldeko Bretxara jaisteko, Las LLambrias ekiditen, igoeratik hurrun: beste bi kanalean, haietako bat 50 metrokoa eta azkena, 50 metrokoa ere, III+ eta kanalaren sarbideko zatia sahiesteko.


Ordutegia :
Pan del Carmen 8 o.
Vegarredondaren aterpea 9,05 o.
La Fragua Lepoa 10,30 o.
Jou de la Asturianos 10,45 o.
Jou Santuren lepoa 11,10 o.
Motxilak utzi genituen lekua 12, 20 o.
III+ urratza 12,30 o.
Iparraldeko bretxa 13,25 o.
Gandorra 13,50 o.
Gailurra 14,09 o.
Refugio de Vegarredonda 19,30 o.






Bibliografia.- Luis Alejos-en "Alta Montaña Ibérica."

No hay comentarios:

Publicar un comentario