lunes, 13 de junio de 2016

PEÑA FORCA OZAKO OIHANATIK





GATB-en irteera bat. Peña Forca igo genuen, Selva de Ozan, Huescan.
Autobusak utzi gintuen Ramiro El Monje kanpalekuan (1140 m). Heldu bezain pronto aldeko mendi handiak ikusi genituen. Mendebalderantz, eskuinera, Sayestico eta Chipeta Alto-ren hormak eta gure aurrean Tortiellaren hormak.


Mendebalderantz ibiltzen hasi ginen, Estribiella sakanaren sarrera betetzen duen Pagadi-izeidierantz. Ibilbidearen lehen zatia, ondo markatuta, aurrera doa Estribiella errekaren ezkerratik eta “senda de Camile”-rekin bat dator. Aldapa pikoa da non ikusi ahal genuen ur-jauzi bat.

1500 metroko kotan goiko aran batean sartu ginen, ordoki gehiago, Rincón de Alanoren hormak itxita. Gure bizkarretan, ekialderantz, El Castillo de Acher itzela altzatzen da. Arana korritu genuen (M) errekaren beste aldera pasatzen utzi zigun leku bateraino. Bideak hego mendebalderantz zuzendu zen. Aldapa aldapatsu bat igo genuen alde lauago batera ailegatu arte. Bertan (1800 m) elur bigun pilo bat agertu zen.


Rincon de Alanoren ekialdeko maldak gure eskuinera zeuden eta Pico de Lenito, Peña Forca eta haien arteko mendilepoa gure aurrean. “El Tubo de Lenito” deritzon kanal aldapatsua igo genuen, gure eskuinera Peña Forcaren hormen azpitik, Lenito mendilepora heldu arte (2200 m). Zati hau oso gogorra izan zen elur biguna zegoelako. Nahiz eta oinatza eginda zegoen hondatzen ginen kupidarik gabe. Atsedenaldi txiki bat hartu eta gero Peña Forcaren tontorrera igo genuen (2391 m) Baina hori egin baino lehen Achar de Forcatik pasatu ginen (2390 m).


Itzuli ginen beste bide batetik. Tontorretik zuzendu ginen (HHM) Lenitoko mendilepo baxurantz. Lehen zatia elurtua zegoen eta jaitsi ginen arazorik gabe, baina gero kareazko harri apurtua agertu zen eta bidea deseroso bihurtu zen belarrezko zati batera heldu arte, mendilepora ailegatu baino lehen (1716 m). Asken zatiak Lenito zakanatik jaisten da baina leunagoa da (hasieran HE eta gero HHE). Belardiak zeharkatu genituen, Camile bidea jarraituz, eta HU-V-2132 errepidera heldu ginen, Borda Catareñaren ondoan, ibilbidea amaitzeko.




DATUAK
DISTANTZIA: 11,23 KM
DESNIBEL: 1243 M