lunes, 27 de mayo de 2019

ANBOTO URKIOLATIK ZABANDIK




Urkiolako baselizatik hegoekialderantz zuzentzen den pista hartu genuen. Lehen Urkiolaguirre inguratu genuen eta gero, metro batzuk aurrerago, Asuntze edo PolPol zelaietara heldu ginen. Bertan ibilbideak norabideaz aldatzen da (HE) eta aterpe luze bat pasatu ondoren pista utzi genuen  Pagazelaiburuaren aldean banatzen den  senda batetik jarraitzeko. Ezkerretara joz gero Anbotoko gailurrera helduko ginen baina hortik itzuliko ginen beranduago. Eskuinera zuzendu ginen (HE) Zabalandi lepora iristeko (894 m).

Gure aurrean Anboto altzatzen da, kareharrizko pirámide desnivel 400 metrokoa. Horman sartu ginen (I) hegoekialdeko kontrafuerteren ezkerretatik igotzen den bide batetik. Lehen bideak sigi saga egiten du baina berehala zuzenean trepatzen du tontorrera ailegatu arte. Bidea markatuta dago marka gorriz.

Jaitsi ginen mendebalderantz lehenagoko gurutzea aurkitu arte. Tarte honen lehenengo zatia kareharrizkoa da eta irristatzen da oso, kontu handiz ibili behar izan genuen. Gero, pagadian, bidea erosoago egiten da.


DATUAK
DISTANTZIA: 12,7 KM
DESNIBEL: 764 M



viernes, 10 de mayo de 2019

Pico el Fraile edo Las Motas-en itzulia





Lunadako mendatetik (1320 m) zuzendu ginen ipar-mendebalderantz Pico El Veinte-ra heldu arte (1550m), Pico Las Motas-en mendebaldeko maldak zeharkatuz. Gure ezkerrera Pico La Miel eta Castro Valnera altzatzen dira. Ibilbideak kordalatik jarraitzen du (I), Concordia lepora jaisten da eta handik  gutxira Pico Pizarras (1478 m) igotzen du.

Kordala utzi gabe jaisten hasi ginen (I eta gero E) eta Pico Carrio igo beharrean mendebalderantz jaitsi ginen Sel de Cuende izenarekin ezagunak diren etxolak aurkitu arte. Bideak La Sierra de la Vaga-ren azpitik doa. Hego-ekialderako norabidearekin aurrean geneukan depresiora iritsi ginen, La Gandarilla izenekora (1180 m). Hemen galdu ginen eta itzuliren bat eman genuen marra zuri eta horiez markatutako P.R. bat hartu arte.

Ibilbideak hegoalderantz jotzen du. Lehen Llusias mendia igotzen du (1135 m) eta gero El Valle-ra jaisten da (1060 m). Aurrerago ekialderantz doa eta pagadi batean sartzen da Pico Las Motas-en iparraldeko aurpegiaren itzulpean. Bertan bideak “Hondojon P.R.”-ekin bat egiten du eta zigzag handi bat eginez putzu baten ondoko etxola batera heltzen da Pico Los Campanarios-en azpian.

Puntu honetan mendebalderantz jo genuen, Pico Las Motas-erantz. Bidexka batek eta harri piloek bidea markatzen dute. Las Motas-en gainean radarreko estazio militar bat dago. Guk errepide militarrera iritsi ginen baina tontorra ez genuen pisatu baimena ez geneukalako. Lunadako errepidera (BU-572) ailegatu baino lehen errepide militarra utzi genuen eta mendian zehar (M) abiapuntura iritsi ginen.



DATUAK
DISTANTZIA: 17,35
DESNIBEL: 997 M