lunes, 31 de diciembre de 2018

CASTRO VALNERA SAN ROQUE DE RIO MIERATIK





San Roque de Río Miera-ko La Concha auzoan  txangoa hasi genuen (580 m). Ibai Miera-ko zubiaren ganetik pasatu ginen eta hegoekialderantz zuzendu ginen bide asfaltatu batetik. Ibilbideak ibaiaren eskuineko marjinatik* igarotzen da. Aurrerago Del Toral basoeliza aurkitu genuen ubidearen beste aldean. Bi kilometro ta erditara bide asfaltatua desagertzen da. Lehenengo metroetan norabidea mantentzen duen xendra bat hartu genuen baina berehala hegoalderantz jo genuen. Ibaia hainbat aldiz zeharkatu ondoren El Resbaladero deitutako zona batera heldu ginen. Hemendik (H) aldapa pikoa igo genuen CA-643 errepidera iristeko.


Ibilbidearen lehenengo zati honek Miera ibaiak ureztatutako oso ibar berdea zeharkatzen du. Inguruko mendiek Ibarra ixten dute: ezkerrera, martxaren arabera, El Cueto Cabrones, Los Picones de Calleja Albira, El Pizarras, El Veinte eta eskuinera El Picon de la Boyarga Honda, La Zamina eta los Picones de Sopeña. Bereziki Pizarras-ko malda belartsuak oso ikaragarriak ikusten dira ibarratik.


Errepidearen (CA-643) bestealdera putzu txiki batek Mieraren jaiotzatik etortzen diren urak hartzen ditu.  Eskuinetik, martxaren arabera, xendra batek ibar glaziarrera eraman gintuen (H), Pico de la Miel-en eta Torcaverosa-ren arteko Alto de la Piluca mendixkaren azpian. Tarte honetan desnibel handia igotzen da, horrela mendixkara (1420 ) heldu ginenean  atsedenaldi bat hartu behar izan genuen. Jarraitu genuen (MHM) Castro Valnera-ko iparekialdeko ertzetik igotzeko (HM) tontorrera ailegatu arte (1717 m). Ertzetik igo ginenean neguburuaren omenaldian “cuévanos pasiegos” zeramaten bi mendizale aurkitu genituen. Horiek tipo jatorrak¡
Itzuli ginen leku beretik.

*Ibai baten eskuineko edo ezkerreko marjina describitzen da beti jaiotzatik ikusita.

 
DATUAK
DISTANTZIA: 19,33 KM
DESNIVEL: 1187 M




viernes, 30 de noviembre de 2018

MAMPODREKO MENDIAK: PICO LA CRUZ ETA LA POLINOSA MARAÑATIK.




Maraña-ko ostatutik atera ginen Maraña herrira heltzeko. Herrian erreka berehala pasatzeko pasabide bat bilatu genuen.  Belardien artean, hegoalderako norabidearekin La reguera de Mampodre-ra hurbildu  ginen. Behin aranean, baina hondoraino heldu gabe, Monte Biesga-ren maldetatik jarraitu genuen (HM) bidea laburtzeko.


La Reguera eta La Laguna de Mampodre gure azpian izanik, mendi gailurretatik erortzen diren harritzetarantz zuzendu ginen (HM). Harri-piloek bidea seinalatzen dute marraztuz zigzag handi bat. Tarte honen azken zatia (M) oso harritsua da eta Pico Cervucal-ren eta Pico Convento-ren arteko lepoan bukatzen da. Iparralderantz jarraitu genuen eta berehala beste lepo txiki batera heldu ginen (Pico Convento-ren eta Pico La Cruz-en artekora). Azkenean Pico La Cruz edo Mampodre-ko tontorrera iritsi ginen (2189 m).


Pico Cervucal-en azpiko lepora itzuli ginen (H). Hemendik Pico Valcarcero-ko maldetara zuzendu ginen (H) baina gailurretik pasatu gabe, eta Cervucal mendi lepora jaitsi ginen (M) (2027 m). Mendebaldeko norabidearekin jarraitu genuen Pico de La Polinosa (2152 m) igotzeko. Jaitsi ginen (M) Valverde haranarantz. Valverde errekari jarraituz harana ibili genuen, lehen iparralderantz eta gero ekialderantz berriro herrira heldu baino lehen.


DATUAK
DISTANTZIA: 12,16 KM
DESNIBEL:1110 M




domingo, 28 de octubre de 2018

PEÑA CASTIL VEGA DE TORO-TIK



Bideak ez dauka sailtasun tekniko edo segimendukorik.
Vegas de Toro-tik abiatzen gara, Sotres-en, (1050 m). Riega de Cambureiro-an sartzen gara MIM norabidearekin (Kontuz ez okertzeko ezkerreko Riega de Las Moñetas-ekin). La Majada del Fresnedal-ko bordetara heltzen gara (1380 m) iparralderantz zuzentzen den bidea hartzen dugu. Metro batzuk ibili eta gero, bideak MIM norabidea berreskuratzen du eta gogor igotzeari jarraitzen dio Fresnedal-ko kanalera arte (1990 m). Metro batzuk gorago Horcada de Camburero-ra ailegatzen gara (2060m).


Peña Castil-en eta Cabeza de Tortorrios arteko lepoan gaude. Bertatik ezkerretara (H) zuzentzen gara 400 metroko desnibelako aldapa igotzeko eta Peña Castil-en gailurrera ailegatzeko (2443 m).




Oharra: track ez da nirea, baina nik egindako bideari ondo jarraitzen dio.
DATUAK
DISTANTZIA: 9,22 KM
DESNIBEL_ 1462 M

lunes, 15 de octubre de 2018

PICO TEBARRAY ETA INFIERNOS IBONES DE BACHIMAÑA-KO ATERPETIK.




Aurreko arratsaldean Balneario de Panticosa-tik Ibones de Machimaña-ko aterpera igo ginen GR11ri jarraituz. Aterpean lo egin genuen eta goizeko 8etan Tebarray-ko eta Infiernos-ko gailurretarako bidea hasi genuen.

GR11ri jarraituz, Ibones Alto y Bajo de Bachimaña-ko ezker aldetatik, martxaren arabera, pasatu ginen. Mendebaldeko norabidearekin Ibones Azules-ra igo ginen (2420 m). Horretarako ibonetatik jaisten den erreka zeharkatu genuen hainbat aldiz. Lehengo pasabidea metalezkoa da, baina kontuz pasatu behar da apurtuta dagoelako. Pirinioetako paisaia berezienetariko bat dugu. Ibonetako uretan inguruko mendiak islatzen dira, Pico Bachimaña, Los Infiernos, Pico Piedrafita, La Marmolera. Mendebalderantz jarraitu genuen, beti GR 11-en gainean. Ibones Azules-etik Cuello del Infierno-ra (2720 m) elurtegi handia eta izotza aurkitu genuen (kranpoiez eta pioletez). Cuello del Infierno-ra behin iritsita, aurrean Ibon de Tebarray  geneukan, ezkerrean Los Picos de Los Infiernos eta eskuinean Pico Tebarray.

Eskuinera (IM) zuzendu ginen, Ibona inguratuz, Tebarray lepora arte (2780 m) eta hemendik Pico Tebarray-ko tontorrera (2880 m) apurtutako lurratik baina igarotzeko modukoa.

Cuello del Infierno-ra itzuli ginen. Orain hegoalderantz jo genuen Los Infiernos-tik jaisten den aldapa ikaragarria igotzeko. Bideak eskuinera eraman gintuen, Garmo Blanco-ren iparraldelko ertzearantz (Garmo Blanco pixka bat txikiagoa da eta gailurririk altuenen sarreran kokatuta dago). Ertzeari jarraituz Garmo-ko tontorraren hurbil heldu ginen. Orain, norabidea galdu gabe, Garmoko ekialdeko aurpegira pasatu ginen. Hemen amildegia gure alboan dago eta eskuak erabili behar izan genituen ez erortzeko, baina bidea erreza da. Horrela, asken lepora ailegatu ginen (3010 m), hain zuzen ere, Mendebaldeko Infiernos-en azpian. Hemendik pixka bat gehiago igo genuen, baina ezin izan ginen tontorretara heldu uda-ekaitza hasteko zorian zegoelako. Zorionez Ibones Azules pasatu ondoren arrapatu gintuen.

DATUAK
DISTANTZIA: 14,15 KM
DESNIBEL: 1141 M

domingo, 7 de octubre de 2018

ARATZ MENDIA ARAIATIK



Autoa utzi genuen Ajuria lantegian (656 m), siderurgia zaharra orain hondamenetan. Lantegiaren goiko aldetik ondo seinaleztatutako bidea hasten da. Bideak San Migel menditik jaisten ziren bagoneten bide zaharrarekin bat egiten du eta IMI norabidea hartzen du. Metro batzuk aurrerago San Migel mendiaren ondoan pasatu ginen eta pixka bat aurrerago, gure ezkerrera, Marutegi mendia eta bere gaztelua ikus ahal izan genituen. Pagadi barruan sartu ginen ( batzutan IMI, bestetan IEI ). Azkosaroi majadara heldu ginen (1180 m). Hemendik, ezkerratik, jaitsi daiteke San Adrian tunelera.

Aratz-Zelai lepora arte igotzen jarraitu genuen (1280 m) (IEI). Gure ezkerrerako metro batzuk igo eta gero Argorriren gandorran kokatu ginen eta berehala bere tontorrean geunden (1301 m). Gero jaitsi ginen (HE) Elurzuloetako tontorrera (1420 m) eraman gintuen kordala hartzeko. Metro batzuk geroago (HE) Aratz mendiaren tontorrean geunden (1445 m).



DATUAK
DISTANTZIA: 11,12 KM
DESNIBEL: 813 M

martes, 10 de julio de 2018

QUISICEDO-TIK ESPINOSA DE LOS MONTEROS-ERA GUZMANTARA MENDIAK IBILIZ.




Ibilbidea Guzmantara-ko mendietako batzuk dabil. Quisicedon hasten da eta Neveron del Poyuelo eta La Churra-ko kordalari jarraitzen dio Espinosa de los Monteros-etan bukatzeko. Ikuspegi zoragarriak dauzkagu: Iparraldera Castro Valnera eta Peña Lusa eta hegoaldera Sotoscueva arana Dunia-ren, Cornejo-ren eta Citorca-ren goratzeek itxita. Pistek eta bideek ibilbidea zeharkatzen dute bidea erraztuz. Bustalama-ren eta Carrascosa-ren arteko tartea elurtuta zegoen eta ahalegin handi bat egin behar genuen. Horrela, askenean, bidezidor bat bilatuz, sartu ginen sahiestu behar izan genituen txilardietako zona batean. Kontuz! Track zona honetara zuzentzen da.

Iparra norabidearekin ibiltzen hasi ginen. Quisicedo-ko asken etxea pasatu eta gero (720 m) IM zuzentzen den pista bat hartu genuen 4km-etan zehar Neveron del Poyuelo-tik Sotoscueva-ra jaisten den kordalera ailegatu arte. Behin kordalan norabiedeaz aldatu ginen IE Neveron del poyuelo-ko tontorrera heldu arte (155 m). Pista 2 km-ri uztea eta mendia zeharkatuz iparrera joatea nire iritziz hobe da, gailurrera bizkor iristeko.

Orain ekialderantz jo genuen La Churra (1496 m) La Zurruzuela (1390 m) eta la Zurruzuela-ko harria pasatuz eta gure ezkerrera Los Castrios-ko haize errotak utziz. La Carrascosa-ra (1357m) eta Bustalama-ra (1275 m) heldu ginen. Lekua elurraz beteta zegoen. Peña Lusa-ra begietsi ahal izan genuen  Machorras-etako bordekin aurre-aurrean.


Pixka bat aurrerago pista Machorrerantz jaisten da (IMI). 120 metroko desnibel jaitsi ginen distantzia-metro gutxietan hurbileko lepo batera arte non eskuinera zuzendu ginen (HE) Domingo Pajaro aldera ailegatu arte.  Tarte honetan pistatik atera ginen bidezidorra hartzeko baina txilarra eta argoma oso itxita zeuden. Pistatik jarraitu bagenu bidea erosoago izango zen. Domingo Pajaro-ko ibarretik Barcenas-era jaisten den pista hartu genuen, Toba errekaren bidea jarraituz (IM). Borda batera heltzerakoan erreka oinuts zeharkatu behar izan genuen korronteak pasatzea ez zuelako uzten belaunak busti gabe. Barcenas-tik heldu ginen Espinosa-ra El Bardal deitzen duten zonatik.




DATUAK
DISTANTZIA: 24,16 KM
DESNIBEL: 912 M

lunes, 12 de marzo de 2018

LAS MOTAS DEL PARDO, LA MARRUYA ETA COTERO.



Ibilbide honetan Montes del Somo-ren tarterik mendebaldekoena ibili genuen, Burgos-ko Mreindades-ean.

Gostelario-ko zubian ibiltzen hasi ginen (1070 m), Estacas de Trueba mendatearen gertu. Porlanezko pista bat hartu genuen (MHM) Castro de la Mosquia-ren eta Las Motas del Pardo-ren arteko lepora heldu ginen. Las Motas (1415 m) igo genuen (IM). Bertatik Castro Valnera-ren, La Capia-ren, Cubada Grande-ren eta Estacas de Trueba aranaren panorámica bikainak ikus ahal genituen. 
Las Motas-etik kordalari jarraitu genion (MHM). La Marruya-ra iritsi ginen (1393 m), etxola pasiegarreko honadarrak gailurreria berean geratzen dira. Orain kordala hegoalderantz zuzentzen da Cotero igotzeko aldapa aldapatsu batetik (1508 m).


Itxuli ginen bide beretik baina Las Motas-tik iparekialderantz jaitsi ginen eta gero hegoekialderantz Pardo-ren bordak eta igotzeko bidea aurkitzeko.


DATUAK
DISTANTZIA: 17,6 KM
DESNIBEL: 836 M


domingo, 25 de febrero de 2018

ESPIGUETE EKIALDEKO ERTZATIK ETA ITZULIA HEGOALDEKO AURPEGITIK MENDIA INGURATUZ



Ibilbide honen lehenengo zatia, Espiguete-ko ekialdeko ertza, Txokomendiko beste post batean describatuta dago. Hemen dago esteka (Espiguete por la arista este y descenso por la cara norte).
Post berri honek bakarrik describatzen du hegoaldeko aurpegia jaitsi eta hegoaldeko maldak abiapuntura iritsi arte inguratu zituen jaitsiera.


Gailurratik  (2440 m) metro batzuk itzuli genituen (E) ertzatik jaisteko bidea aurkitu arte. Hegoaldeko aurpegia jaitsi ginen harrieta aldapatsu batetik bidezidorra jarraituz.
Gutxiago makurtuta leku batera, Valdelaseñor deritzona, heldu ginen. Bertan lehen belarrak eta sastrakak agertzen dira, baita ekialderako zuzentzen den bidea ere. Bide honi jarraitu genion. 
1700 metroko kotara iritsi ginenean, gure eskuinera Peña Valdopila zegoen, iparralderantz jo genuen mendia iguratuz. Zati honetan ez dago biderik, abere-oinatzak soilik. Gure kabuz biderik errezena egin genuen.



 Harrieta batetik Cardaño de Arriba-rako errepidearen paralelo doan bide batera jaitsi ginen. Berehala Parking-ean geunden.


DATUAK
DISTANTZIA: 9,8 KM
DESNIBEL: 1.206 M




miércoles, 14 de febrero de 2018

IBON DE ESTANÉS SANSANET-ETIK



Somport-eko tunela pasa eta gero, gidatzen genuen metro batzuk Urdos-rako errepidetik. Laster, eskuinera desbideratu ginen N134 errepidetik. 3’5 km gidatu ondoren ibilbidearen abiapuntura heldu ginen, Sansanet-ko aparkalekura (1320 m). Jaisten hasi ginen, Sansanet-ko basoan zehar, pasagune batetik pasatu genuen La Gave d’Aspe-rantz. 
 Apur bat aurrerago beste erreka bat pasatu genuen eta norabideaz aldatu ginen (IM) igotzeko, basoan zehar, Cabane d’ Escouret izeneko lekura (1400 m). Jarraitu genuen (MSM) sigisagako bide batetik.

Neguak paisaia janzten zuen elurraz, eta zuhaitzek ( pagoek, izeiek eta serbalek) itxura berezia zeukaten. Basoa  irekiz zihoan desagertu arte Estanés mendatean, muga berean (1640 m). Norabide bera mantenduz GR11-ri eta Camilen bideari jarraitu genion Ibon de Estanes-era iritsi arte (1797 m).  Zelaigune zuria aurkitu genuen.


DATUAK
DISTANTZIA: 9.21 KM
DESNIVEL: 521 M