jueves, 29 de noviembre de 2012

UDALATX BETSAIDE BIDETIK.




Autoa utzi genuen Elorrioko hegoaldeko industrialdean, Betsaide bidetik hurbil (240 m) . Ailegatzeko errepidea zeharkatu behar genuen. Pista, hasieran porlanezkoa (argazkia), hegoalderantz zuzentzen da. Norabideari eutsi eta 520 metroko kotara heldu ginen non Durangoko mendiak ikusteko parada izan genuen. Ikuspegi bikain: Anboto, Ailuitx, Untzilaitx, Mugarra (argazkia). Hegoalderantz begira Betsaide gailurra ikusten da, baita mendiko istripuetan mendizale hildakoen oroigarria ere.




Hego ekialderantz jarraitu genuen pinudi batetik (argazkia) betsaide mendilepora (528 m) heldu arte. Bertan aurkitu genuen urmael bat (argazkia). Hemendik Udalatx bidea hartu genuen, lehenik ekialderantz (argazkia), gero zati bat iparralderantz (argazkia) eta azkenean berriro ekialderantz (argazkia). Azken zati honek  kordalaren oinarria zeharkatzen du eta gogortzen da, gainditzen den altitudeagatik eta kareazko harriek ibiltzea zailtzen dutelako. Kordalara ailegatu ginen Azpoiti mendilepoan (argazkia). Jarraitu genuen Erdikoatxaren oinarrian zehar  Uztepe Osta mendilepora iritsi arte (988m) (argazkia). Metro batzuk gorago tontorraren azpian dagoen kobara zuzendu ginen (argazkia), bertan aberea zaintzen da. Minutu batzuk beranduago gailurran geunden (1111 m) (argazkia). Buzoia, Gurutze eta harrizko mapa  gailurraren biztanle bakarrak dira.




miércoles, 21 de noviembre de 2012

IZARRAITZ MENDILERROA: URNOBITZA, AZKARATE, ATXURIGAIN, OTARRE, GAINTXIPIA, GARAILUTZ ETA SOSOTE. MENDAROKO MENDIAK.




Ibilbide zirkularra egin genuen. Izarraitz mendilerroaren garrantsitzuenetariko gailur batzuk igo genituen. 23 kilometrotik gora ibili ginen, 7 gailur igo genuen eta 1490 metroko aldea gainditu.


Mendaroko hospitalean utzi genuen autoa. Hospitalaren eskuinatik igotzen den errepidean ibili ginen 300m. (HM). Orduan, Larrakoetxea (argazkia) eta Iturgoin baserrietara zuzentzen den (HHE) pista bat ezkerretik hartu genuen. Iturgoin baserritik igaro eta gero eskuinera (E) biratu ginen 100m. gutxi gorabehera. Hesi bat gainditu genuen eta igotzen hasi ginen  pinudi batetik (HE) (argazkia). Zig-zag eta bihurguneak egiten duen  eta bi edo hiru bidegurutze zeharkatzen duen pista berri bat jarraitu genuen, oso erreza okertzea izaten. Guk GPS erabili genuen, baina galdu ez gaitezen norabideari eutsi eta mendiaren kordala segitu, hortxe dago ibilbide honen gakoa. Hasierako zati honetan agertu ziren ere P.R.-ren marra zuriak eta horiak (argazkia) Madariaga auzora heldu arte.
Momentu batean pistak bira itxia egiten du, lehenik iparralderantz baina norabideaz aldatzen doa, hegoalderantz, eta ezkerrerantz, bira osoa bete arte. Gero hegoaldeko norabidea galdu gabe heldu ginen Errezabal deitzen den lekura, zabalgune eta borda. Pinuen artean kordala segitu genuen (HE),  mugarri geodesiko batetik igaro ginen (argazkia) eta pixka bat beherago bidegurutze batera iritsi ginen. Bertan seniale tantai batek erakuzten du Mendaro, Azkarate eta Altzolarako norabidea (argazkia). Porlanezko bide bat (HE) hartu genuen, Madarizurietatik oso hurbil, eta hamabost minututan lehenengo gailurrera heldu ginen, Urnobitza 640 m. (argazkia). Ez dago harririk, ez dago zuhaitzik ezta buzoirik ere,  belarra eta txarrantxazko hesia besterik ez. Hegoalderantz begira mendilepo luzea eta urrengo gailurra, Azkarate 663 m, pinuez estalita, ikusten dira. Gailur honetan badago buzoia baina Urnobitza izenarekin, hau da kokatzerakoan okertu ziren (argazkia). Hemendik jaitsi ginen (HEE) Madariaga auzora (argazkia). Auzoaren irteran, errepidetik ezkerrera, pista batek sartu gintuen mendian baina berehala itzuli ginen errepidera (GI 3210) berriro.  300 metrotara bidegurutze batera heldu (argazkia) eta ezkerrera jo genuen. Porlanezko bide batek (argazkia) bihurgune batzuk marrazten ditu eta iparraldeko norabideari eusten dio Atxurigainen oinarrira ailegatzeko. Belarrezko malda aldapatsua (argazkia) igo genuen gailurraren buzoia (738 m) aurkitu arte (argazkia). Jaitsi ginen (IE) bidezidor batetik mendian zehar (argazkia). Aurkitu genuen beste porlanezko bide bat eta iparralderantz begira Lizartxo eta Larrazkondogoikoa baserrietatik (argazkia) igaro ginen. Pixka bat beranduago Otarre gailurrean (663 m) geunden. Tontor honetan gurutze, buzoia eta errepikagailu-dorrea badaude eta ikusten diren ikuspegiak ¡zoragarriak!, Gipuzkoako kosta ia ia osoa. (argazkia), (argazkia), (argazkia).
Jaitsi ginen larreetan, M eta I norabidearekin, Z handi bat marrazten. Pagolaza izena duen lekura ailegatu ginen eta bertan egitura bat, sasiez erabat estalita, aurkitu genuen. Uste dut kalero bat dela ¿?. Harri itsatsiez eginda dago; planta zirkularra dauka; maldaren gainean altzatzen da; bere alderik altuena badauka 3 metro edo eta beheko partean bi sarrera oso nabariak dira. (argazkia), (argazkia).
Jarraitu genuen (HM) Erentza baserriaren hondamenetara iritsi arte (argazkia). Gero iparralderantz jo genuen eta Gaintxipiaren hegoaldeko aurpegiarekin topo egin genuen (argazkia). Igo genuen mendian zehar, bide eta markarik gabe, deserosoa, baina lortu genuen gailurra 628m (argazkia). Berriro jaitsi (IMM) Garailutz mendiaren hegoaldeko aurpegiaren oinarrian kokatu arte. Garailutzen gailurrera ailegatzea oso neketsua izan zen. Landarea oso zerratua zen eta tarterik altuena kareazko harriez osatuta dago. Kontu handiz ibili behar ez erortzeko. Oinarritik, bidezidor ia ikusezin batetik, (E) eskuinerantz 200m ibili ginen. Gero igo genuen (I) kareazko harrietaraino non aurkitu genuen gailurrera eraman gintuen bidezidor bat. Garailutz (575 m) (argazkia).
Jarraitu genuen iparralderantz Sosotearen gailurra (519 m) igo arte (argazkia), baina heldu baino lehen, bi gailurren arteko mendilepoan harrizko pasabide batetik igaro  behar izan genuen (argazkia) eta destrepe txiki bat egin behar izan genuen derrigorrean.
Sosotearen gailurratik Mendarora iristeko, lehenik (HM) jaitsi ginen Olooza izena duen lekura, bertan pago zaharrez osatuta dagoen pagadia (argazkia) dago. Gero pista batek Gausitxa baserrira gidatu ginduen eta pixka bat beherago Mendarorako errepidea zegoen (argazkia).


Ordutegia:
Mendaro: 0o.
 Larrakoetxerako pista: 5´
Urnobitza: 1o 35´
Azkarate: 1o 50´
Madariaga: 2o 15´
Atxurigain: 2o 55´
Otarre: 3o 30´
Gaintxipia: 4o 30´
Garailutz: 5o 30´
Sosote: 5o 55´
Mendaro: 7o 5´