viernes, 11 de septiembre de 2020

ANETO: VALLIBIERNATIK LA BESURTARA CORONAS LEPOTIK

 


 CASTELLANO

Udan sa Benasque-ko udal-autobu sakkon aran batzuetara heltzen dira eta horrela Aneto-ren hegoaldeko aurpegia eta iparraldekoa ibili ahal izan genuen egun berean. Ibilbidea Vallibiernan hasten da eta La Besurtan amaitzen da, guztira 15 km eta 1500 m desnibel.


Benasquen autobusa hartu genuen eta ordu baten buruan Coronas-ko zubira, Vallibiernan, heldu ginen (1960 m). Ibones de Coronas-erako markei jarraituz Coronas errekaren sakanetik igotzen hasi ginen (lehen IE eta gero I). Blokeaz osatutako alde bat gainditu eta gero Ibonet de Coronas-era (2250 m) iritsi ginen Aragüells eta Pedres Albes mendien azpian.


Norabide berarekin, gutxi gorabehera, sakanetik goratzen jarraitu genuen “Ibon inferior de Coronas” aurkitzeko (2640 m). Hemedik harri piloei jarraituz, lehen mendebalderantz eta gero iparralderantz, Ibon Medio de Coronas-era ailegatu ginen, handienera (2720 m). Ibon Superior bidearen eskuinera kokatuta dago eta goitik ahal ikus izan genuen soilik.


Gure aurrean mendi-harresiak zirkuluerdia ixten du non La Maladeta, ezkerrera, eta Aneto, eskuinera, nabarmentzen diren. Anetoren azpian elurtegi batzuk geratzen dira, Coronas glaziar zaharreko ondarrak. Iparekialderantz aurrera egiten elurtegiak pasatu genituen, kranpoiekin, eta Coronas lepora igo ginen (3200 m). Ba geunden mendiaren iparraldeko aurpegian. Bakarrik geratzen zitzaigun asken tartea, glaziarren parterik altuena, tontorrera heltzeko. Horretarako hego ekialderantz zuzendu ginen baina Anetoren gurutzean argazki bat lortzeak eskatzen du zerbait gehiago, Mahomaren pasabidea. Harrizko blokeak osatutako gandorra da, pasatzeko erraz baina aereoa. Eta askenean gailurra (3404 m).

 

Glaziarretik jaitsi ginen erosoak (IM) oinatzei elurretan jarraituz, baina el Portillón superior-era iritsi baino lehen bloke-kaosa gainditzeko alheginak egin behar izan genituen. Hala ere, txarrena etortzeko zegoen. El Portillón-tik (2880 m) La Renclusa-rako (2150 m) jaitsiera oso gogorra izan zen. Indarrak falta zitzaizkigun eta blokeen eta harrobien artean harri piloei jarraituz jaisteak ahituta utzi gintuen. Badago jaisteko beste aukera bat. Glaziarretik Salterillo Ibonera jaisten da eta hemendik La Renclusa aterpera La Renclusa lepotik.

 


 TRACK PARA GPS

FOTOS DE LA MARCHA

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario