miércoles, 11 de octubre de 2017

AGUERRI GABARDITOTIK.



Autoa utzi genuen Gabardito-ren aparkalekuan (1375 m). ibiltzen hasi ginen ekialderantz, GR 11-tik eta Camille ibilbidetik, bideak banatzen diren bidegurutzera arte. Camille ibilbidea Foratón mendilepora zuzentzen da (HE) eta guk ekialderantz jarraitu genuen Aguerri sakanatik. Ibaia zeharkatu genuen hainbat aldiz Bisauringo maldek ixten duten sakanaren hondora zuzentzen ginen bitartean.
Lehen zatian Aguerriko hegoaldeko aurpegiaren oinarra ibili genuen. Hala ere, orain, Taxeras sakanean sartu ginen (IE). Aguerriko ekialdeko maldek eta Bisauringo mendebaldekoek osatzen dute Taxeras sakana. Secus-eko aterpera heldu ginen eta gutxi barru Secus-ko zirkora (1903 m), Aguerri, Bisaurin eta Secus mendiek osatua.


Igotzen jarraitu genuen (IM) Aguerri-ko hegalen ondoan mendilepo batera heldu arte (2260m) iparraldeko aurpegiaren oinarrian. Esan daiteke Costatiza-ko mendilepoaren lekurik Aguerri-ren hurbilekoena dela. Mendilepora igotzeko harri ezegonkorreko alde batetik pasatu ginen, Aguerri-ren azpian kokatuta, baina eskuinera apur bat gehiago igo daiteke, belarrezko aldapa batetik.
Mendixkatik, bidea eta harri piloak jarraituz, igo genuen (HM) Aguerri-ko iparraldeko aurpegia eta gandorrera iritsi ginen, pixka geroago, metro batzuetara (HE), tontorrera heldu ginen.

Jaistsi ginen bide beretik, baina Costatiza lepoan metro batzuk ekialdera joan ginen aldapa belartsuan behera jaisteko. Eguna estalita zegoen eta tontorrean sartu ginen hodei bat barruan. Altuerako ikuspena urri zen.



DATUAK
DISTANTZIA: 16,05 KM
DESNIBEL: 1162 M



jueves, 21 de septiembre de 2017

LA AGUJA DE LA CANALONA ETA LA AGUJA DE BUSTAMANTE.



Abustuaren bigarren hamabostaldian La Aguja de La Canalona eta La Aguja de Bustamante eskalatu nuen bi lagunekin. Bata bestearen hurbil daude eta egun berean biak eskalatu ahal dira.

Fuente Dé-ko goiko geltokitik heltzen da. La Aguja de la Canalona izen bereko kanalean dago eta La Aguja de Bustamente Picos de Santa Anaren azpian.


Ni ez naiz eskalatzailea. Hau dela eta nik ez dakit eskalatzeko bidea deskribatzen oso ondo. Eskalatzaile baten blogaren esteka gehitzen dut,  aurki dezakezuen deskribapen ona tokian.

P.D. Zoritxarrez ez daukat La Aguja de Bustamante-ren pasabide garrantsitzuenetako argazkirik. Azkar igo genuen eta tensioak eta deserotasunak ez zidaten argazkirik ateratzea utzi.


domingo, 17 de septiembre de 2017

PEÑA VIEJA CANAL DEL VIDRIO-TIK.



Fuente De-ko goiko geltokian ibilbidea hasi genuen (1850 m).  Horcadina de Covarrobres-ra (1890 m) zuzendu ginen, lehenengo IM eta gero IE, geltokian ateratzen den pistatitik. Horcadina-tik Txalet Errealera (1750 m) jaitsi ginen (IE). Peña Olvidada-ren ekialdeko aurpegiaren eta Frantziarren espoloiaren azpitik pasatu  ginen.  Txaletera heltzerakoan pista utzi genuen ezkerretik eta Canal del Vidrio-ra doan bide bat (I) hartu genuen, Peña Vieja-ren ekialdeko aurpegitik pasatuz.


Gure eskuinera Las Manforas meategiak daude. Bidea oso argia da. Berehala Canal del Vidrio-ren sarreran harri batean gorriz idatzitako seinalea aurkitu genuen. Lehenengo zatia oso alpatsua da eta harrobietatik eratuta, oso deserosoa. Ahuntz-etxola batera iritsi ginen. Pixka bat aurrerago canalatik atera ginen amildegiari apur bat erakutsitako bide batetik. Canalaren lehenengo  zati honetan bide-itxurak eta margotutako markak badaude.

Bigarren zatia belarrezko alde batean hasten da. Bidea igotzen da, lehen M eta gero HM, Peña Vieja-ren iparraldeko aurpegiaren azpian kokatu arte. Bide osoan harri piloak daude, gainera bidea oso nabaria da. Behin iparraldeko aurpegira heldu ginen, Canalona-tik heltzen den bidera hurbildu ginen tontorrera ailgatzeko. Peña Vieja (2617 m).
 Canalona-ren ibilbidetik Itzuli ginen (IE). Canal aldapatsutik jaitsi ginen (E) eta aurkitu genuen Cabaña Veronica-tik teleferikoaren geltokira zuzentzen den bidea (HE).


 
 
 
DATUAK
DISTANTZIA: 10,54 KM

sábado, 22 de julio de 2017

PEÑA LUSA ALTOS DE ASON-ETIK



Altos de Ason-eko natura-parkearen apakalekuan autoa utzi genuen (680 m). Bertatik ateratzen den pista batetik (MIM) ibiltzen hasi ginen. Metro gutxietara, korta baten ondoan, ezkerratik bide bat ateratzen da eta txilardien artean igotzen da (M). Bidea P.R.-ren marra horiez eta zuriez ondo markaturik dago “La senda de Hondojon”. Zati honetan, gure eskuinera, “La Porra de Mortillano” Asón-eko harana menderatuz. Pagadi politean sartu ginen eta pixka bat aurrerago  borda batzuetara heldu ginen (1000 m). Orain hegoalderantz zuzendu ginen, tokian Peña Lusa eta Los Porrones ikusi ahal genituen.


Borden hormaren ondoan jarraitu genuen (HM) ateratzeko pista batera. kilometro bat baino gehiago ibili genuen (HM) eta gero ezkerrtik beste bide bat hartu genuen. Marra horiez eta zuriez markatutako zutoinei jarraitu genion. Lehen txilardien alde batetik doa baina gero pagadi batean sartzen da eta “Escaleruca” mendilepora heltzen da (1300 m). Igoeran gure eskuinera “Las Motas” y “Los Campanarios” altxatzen dira, “Altos de Ason”-eko mendi bereizgarriak izanez. 
La Escaleruca mendilepoak bereizten du “Las Motas”-eko blokea eta “Peña Lusa”-ko blokea eta Lunada-ko haranara pasatzeko pasabide naturala da. Bertatik “Cubada Grande”, “Castro Valnera” eta “Pico La Miel” ikus daitezke. Peña Lusa-ko blokea hiru kareharrizko goratzek eratuta dago bananduta artean ba mendixka banatatik. Lehenengo goratzeak, Becerril, Escaleruca mendi-lepoa ixten du mendebaldetik. Hura eta bere ahizpa, Bustarejo, “Los Porrones” bezalako ezagutzen dira. Hirugarren goratzea Peña Lusa bera da. 
“La Escaleruca”-tik “Los Porrones” inguratu genituen hegoaldeko aurpegitik Peña Lusaren azpian kokatzeko eta azken metroak igotzeko gailurreraino (1575 m).

Peña Lusaren iparraldeko aurpegitik jaitsi ginen gailurretik ateratzen den bide bati jarraituz, (I)  igotzeko bidea aurkitu arte.


DATUAK
DISTANTZIA: 15,54 KM
DESNIBEL: 872 M

miércoles, 21 de junio de 2017

MADEJUNO-TIRO LLAGO ZEHARKALDIA



El Cable-tik atera ginen Vueltona-rantz (IM). Jarraitu genuen (lehen H eta gero M) Fuente Escondidaren mendileporantz (2060 m), Torre de Altaiz-en azpian. Pista utzi genuen eta bide batetik (M) eta harri piloei jarraituz Hoyo Sin Tierra-n sartu ginen. Bidea Pico San Carlos-en eta La Torre del Hoyo Oscuro-ren azpitik pasatzen da. La Torre del Hoyo Oscuro-ren eta Madejuno-ren artean dagoen Tiro Casares-era heldu ginen (2340 m). Madejunoren ekialdeko ertzatik metro batzuk trepatu genituen mendiaren ekialdeko aurpegira pasatzeko. Bertan diedro-kanal bat (II-III) igo genuen llambria batzuetaraino eta berehala tontorrera (2513 m).

Metro batzuk gandorratik jarraitu genuen bretxa bateraino. Guk bretxa rapelatu genuen baina destrepatu daiteke. Ondoren lautadatxo batean amaitzen den oso tarte zorrotza ibili ginen eta rapel berri bat jaitsi behar izan genuen, 20 metrokoa baina bigarren erdia airean.
Gandorraren beste tarte bat ibili ginen eta gerdarme horira iritsi ginen. Gerdarmeak bi arrakalak ditu. Eskuinakoa igo behar da (III+ edo –IV). Goiko erdian arrakala iltze batek babestuta dago. Segituan gendarmea rapelatu genuen eta “vira” batera atera ginen.
 
Gainontzeko gendarmeak hegoaldetik trepatu ahal dira edo ekiditu ahal dira eta jarraitu daiteke Tiro Llago-rantz. Tontor honetara heltzeko, ertzatik jarraituz, kanal hori batetik igo ginen (III-) eta gero  horma txiki bat trepatu genuen (III) ekialdeko gailurrera atera arte. Gandorratik mendi honen bi gailurrak bereizten dituen bretxara  heldu ginen. Hamar metroko beste rapel bat egin genuen eta gandor osoa amaitzeko ertzaren ezkerretik (III) gailur nagusira igo ginen (2567 m).

Mendebaldeko ertzatik metro batzuk jaitsi genituen bi rapel jarraitu aurkitzeko, 20 eta 15 metrokoak. Jaitsi ginen bretxa batera baina hegoaldetik  beste bigarren bretxa batera pasatu ginen harri piloei jarraituz. Hemendik Hoyos Sengros-en isurialdera jaitsi ginen. Jaitsiera harri piloez markatuta dago eta zuzendu gintuen (lehen I eta gero IE) Cabaña verónica-ra arte.


jueves, 15 de junio de 2017

GORBEIA BARAZARTIK ETA ITZULIA IONDEGORTIK




Saldropoko jolas-zonan autoa utzi genuen (620 m). Atxuriko hormetara zuzendu ginen. Lehen pista batetik (H) ibili ginen.  Gero, izeien eta altzifreen artean, Atxuriko hormetara zuzentzen diren maldak igo genituen bidesidor batetik. Behin hormaren azpian, bidea harresiari erantsita doa, harrian lantze bezala. Hemendik Peña Lekandako ikuspegia ikusgarria da. Bat-batean bidea ezkerrera doa eta horma trepatzen du Atxuriko mendatean ateratzeko (940 m).

Kareazko lautadatxo batean gaude. Mendebalderantz Aldamin, oso irtena, ikusten da eta bere atzean Gorbeia.

Altaminaspeko bordetara zuzendu ginen (M). Segituan (H) Aldaminen azpiko belarrezko aldapa luzea igo genuen. Artzainarentzako monumentutik hurbil pasatu ginen (1050 m) eta igotzen jarraitu genuen Dulauen eta Miruen Haitzaren arteko pasabideraino (1160 m). Bideak mendebalderantz biratzen  du Aldaminazpeko lepora heltzeko, Gorbeiaren eta Aldamingo hegoaldeko aurpegiaren azpian (1320 m). Benetan Aldamin inguratu genuen bere ezkerreko aldeagatik, iparraldetik ikusita. Gurutzera ailegatzeko (1481 m), jada  belarrezko malda luzea igo behar genuen soilik.


Itzuli ginen ibilbide zirkularra eginez. Jaitsi ginen Aldaminazperantz berriro (I) eta hemendik joan ginen Egiriñaora (IM). Gatzarrietak pasabidetik jarraitu genuen Arrabako landaraino. 

Gatzarrieta pasatu bezain pronto bidezidor bat jaisten da (E) Arrabatik Iondegortaraino eta Mendizabaleko urtegiraino. Bidea oso txarra da, ematen du abereen bidesidor bat.. Zuhaitzik gabeko malda batera ailegatzean bidezidorra desagertzen da iratzeen artean. Malda Jaitsi genuen (IE), arazorik gabe. Lehen urtegiaren kanalizazioak aurkitu genituen eta gero Mendizabaleko utegira heldu ginen. Iondegorta gaude. Hemendik, orokorrean ekialderantz doazen pistaetatik, Saldropora iritsi ginen.


 Nire iritzian, Arrabatik Saldroporako bidea GPS-ari jarraituz ibili behar da. Lehenengo zatian, Urtegirainokoan, bidezidorra ez da argia, eta bigarren zatian, Saldroporainokoan, pistek nahaspila bat eratzen dute non galtzea oso erreza den.


 
DATUAK
DISTANTZIA: 18,66KM
DESNIVEL: 1129 M


domingo, 5 de marzo de 2017

ANIE/AUÑAMENDI (2503 m) La Piedra de San Martinetik.




La Piedra de San Martinean (1760 m) ibilbidea hasi genuen. Zuzendu ginen EHE Arlas-erantz. Coll d´Arlas-era ailegatzerakoan kranpoiak jantzi genituen Arlas-eko hego-ekialdeko aldapatsu maldak zeharkatzeko, elur izoztuta zegoelako. Arlas pasatu eta gero Col d´Pescamou-ra iritzi ginen (1920 m).

HE norabidearekin jarraitu genuen Nafarroako birari (GR 264-ri) jarraituz eta Col d´Boticotch-era heldu ginen (1940 m). Murlong edo Latras mendiaren azpian izan ginenean “Nafarroako Bira” ezkerrera, ekialderantz joan zen. Guk hego-ekialderantz zuzendu ginen Anie-ren karstera sartzeko. Otsailean karsta ordoki elurtu bat da, erreza ibiltzeko. Kanoi bereizgarri batera heldu ginen nondik Anie-ko iparraldeko aurpegiaren ikuspegi izugarria ikus daitekeen. Norabidea galdu gabe, jarraitu genuen hegoaldeko aurpegiaren oinarrira ailegatu arte.

Asken aldapa geratzen zitzaigun soilik. 200 metroko desnibela da eta zatirik altuenetan inklinaziaren %30 egon daiteke. Oraingo honetan, goiko aldean elurra izoztuta zegoen. Honek kontu handiz jaistera behartu gintuen. Anie/Auñamendi (2504 m).

Itzuli ginen bide beretik, baina Coll d´Boticotch-era heldu ginenean Pescamou-erantz eta Arlas-ko goiko maldetarantz zuzendu beharrean hegoalderantz pixka bat gehiago joan ginen beheko maldak zeharkatzeko eta abiapuntuko lekura ersotasun gehiagoarekin irizteko.




DATUAK
DISTANTZIA: 12.84 KM
DESNIBEL: 910 M



domingo, 8 de enero de 2017

ANBOTO ARRAZOLATIK



Arrazolako aparkalekuan autoa utzi genuen. Hegoalderantz doan errepidetik ibiltzen hasi ginen, baina 600 metrotara ezkerrera biratu ginen errepidetik ateraz. “Atxekoa” baserritik pasatzen den pista bat hartu genuen. 
Baserritik 500 metrotara ezkerreko desbideratzea agertzen da. Bertan Frailiaren maldak igotzen dituen bidezidor bat hasten da, harri pilo batek seinalatuta. Bidea ez da nabaria, eta hezetasunak lokatzaz betetzen du.  
Bidezidorrari jarraitu genion “Anbotoko sakona” deritzon kanalaren oinarrira heldu arte (700m). Kanalaren ezkerrera Iparraldeko ertzea edo Frailiaren ertzea daukagu. Kanalaren 500 metroko desnibela igotzeko hegoalderantz jo genuen, gogorra, baina arazorik gabekoa irristatzen duten harriak izan ezik. Iparraldeko ertzearen goiko aldera heldu ginen (1200 m) tokian arriskurik ez dagoen, baina bai irristatzea. Metro gutxietara tontorrera iritsi ginen (1331 m). Gure inguruan Durangoko mendiak, Udalaitz, Gorbea eta abar… .


Zabalandi lepotik itzuli ginen. Gailurraren gandorra ibili ginen (E) jaisteko tokia aurkitu arte, gero Anbotoren  hegoaldeko harrizko aurpegia jaitsi ginen, harri piloei eta G.R.-ko marka gorriei eta zuriei jarraituz lepora arte (894 m). Lepo berean bidezidor bat bilatu genuen, lehen iparekialderantz eta gero iparralderantz zuzentzen dena. Bideak Anboto iguratzen du. Ez dago galtzerik oso nabaria delako. Referentzia bezala, hasieran, bidearen erdian, pago batzuk erorita daude. 
Aurrerago, ekialdera begiratzen duten Anbotoren hormen azpitik pasatzen da eta zuzenean Arrazolara jaisten da harriez eta sasiez beteta dagoen ibilbide batetik, deserosoa. Nahiz eta zati honetan bidea oso nabaria ez den, noizbehinka P.R.-ko marka zuriak eta horiak agertzen dira.




DATUAK
DISTANTZIA: 8,36 KM