domingo, 12 de abril de 2015

PEÑA TEN LA UÑATIK





Leongo La Uña herritik Peña Ten igo genuen. La Uña N 625 errepidean kokatuta dago, Riañotik Tarnako mendatera igotzen den tartean hain zuzen ere. Ibilbidea Martxoan egin genuen. Raketak, kranpoiak eta pioletak erabili genituen elurrez gainezka zegoelako.


Tarna medaterako norabidean, 1 km baino gutxiagora, “La ruta medieval de Valdosín” adierazten duen kartel bat aurkitu genuen. Bertan Esla ibaiaren gainean zubi bat dago, “Puente de las Vegas” deitzen diotena eta hemen ibilbidea hasi genuen (1200 m). Errepidearen beste aldean bazterbide zabala, autoa uzteko beste, badago. Leku honi “Fuente la Turriente” deitzen diote ere.
 

Zubia zeharkatu genuen eta (IM) norabideaz ibiltzen hasi ginen, gutxi gorabehera ibairako paraleloak,Ventaniellarako bidetik. Peña Castiello ezagutzen den haitza handi baten ondoan pasatu ginen. Pixka bat geroago Ventanierako bidea utzi genuen Las Corvas erreka zeharkatzeko (1280 m). Orduan iparraldeko norabideaz Cantil kortara zuzendu ginen “La majada de la Castellana” errekak osatzen duen haran estuan sartzeko (1420 m). Harana, pixkanaka, pixkanaka, altitudea irabazten ari da Pileñes eta Peña Ten bereizten dituen Les arriondes lepora ailegatu arte (1750 m). Tontorrera ailegatzeko hego mendebalderantz zuzendu ginen eta 300 metroko desnibela daukan malda aldapatsua igo genuen. Harritzekoa zen tarte honetan elurrik ez egotea, dirudienez haize bortitzak kenduta. Gailurreko ertzera ailegatu ginen, jadanik bakarrik metro batzuk falta zitzaizkigun (HM) tontorreko buzoira irizteko. Peña Ten (2120 m).


Ikuspegiak ziren, benetan, ederrak: Iparralderantz Picos de Europa (mendebaldekoa eta erdikoa), iparekialderantz Peña Prieta, Curavacas, Espiguete, hegoalderantz Riañoko mendiak eta oso gertu Mampodre eta edonon mendebaldeko mendikate cantabriarra elurtuta. Bai paisaia zoragarria!.
Jaitsi ginen (HM) ertzeari jarraituz, ibilbide zirkularra egiteko asmoz, hasieran arazorik gabe. Udan bidezidorra eta harri-piloak ikusten dira. Lehenago esan dudan bezala, tontorra ez zeukan ekurrik, baina 1800 metroko kotatik behera elur geruzak bi metro baino gehiagoko lodiera zeukan. “Las Pedrizes de Peña Ten” aldera heltzerakoan (1620 m) oso aldapatsuak ziren maldetatik jaisten jarraitu genuen. Erortzeko arriskua ez zela elurra oso bigun zegoelako baina zauritu ahal ginen iztaia eta guzti hondatzen baikenuen. Aipaturiko palak jaitsi ordez 1600 metroko kotan eskuinera joan bagina, eskiatzaileen marrei jarraituz, Las Pedrizes kanalatik, askoz obeto izango zen.

 
Norabidea galdu gabe Candil kortara heldu ginen berriro, jadanik autora itzultzeko goizeko bidea berriz ekitea falta zitzaigun soilik.
Ez dut deskribapena amaitu nahi egonaldia “El sol del mediodía” baserri-etxean gomendatu gabe, Acebedon, La Uñatik oso gertu. Neurrizko prezioak, gende jatorra eta oso atsegina eta kalitatezko zerbitzua.

DATUAK
DISTANTZIA: 13,07KM
DESNIVEL: 917M