sábado, 28 de diciembre de 2019

OIZ BIZKAIKO BALKOITIK



Zugaztietan Bizkaiko balkoira igotzen duen errepidea hartu genuen eta bertan autoa utzi genuen. 500 metroak, gutxi gorabehera, ibili genituen, errepidetik, (E) gurutze batera heltzeko. Hemendik hegoalderantz zuzendu ginen eta aurkitu genituen bi gurutzetan ezkerrerantz jo genuen. Sigi-saga handi bat egin eta gero gailurraren gandorrera iritsi ginen. Paisaia erabat aldatuta dago. Haize-parkeak, antenek eta errepikatzaileek deiadar mendi honetako gailurra hartzen dute guztiz. Hegoekialderantz joan ginen tontorrera ailegatzeko (1025m).


Itzuli ginen bide beretik baina asken errotara heltzean metro batzuk gehiago jarraitu genuen (IM) Astoakurutzebururen tontorrera pisatzeko (801m).
Aparkalekura itzultzeko alderantzizkorako ibilbidea errepikatu genuen.
Ibilbideak izugarrizko panoramikak eskaitzen ditu: Durangoko mendiak (Amboto, Alluitz, Mugarra, Untzilaitz) eta Gorbea hegoalderantz eta Urdaibaiaren bokalea iparralderantz.

DATUAK
DISTANTZIA: 11,94KM
DESNIBEL: 640 M

domingo, 22 de diciembre de 2019

GR11 SALLENT DE GALLEGO-RESPOMUSO-PANTICOSA.


Bi egun iraun zuen ibilbide luzea. Lehen egunean, ibili ginen Sallent-gandik “Ibones de Bachimala”-ko aterpera eta bigarren egunean, Baños de Panticosa-ra jaitsi ginen.
Sallent-ean (1300 m) La Sarra-ren urtegira zuzentzen den errepidea hartu genuen eta hemendik (1480 m) Respomuso urtegira igo ginen Aguas Limpias sakana doan pista ezagunatik (lehen iparralderantz eta ekialderantz), oso jendetsua udan.


Respomuso aterpea (2180 m) pasatu ondoren ekialderantz jo genuen “Ibon de la Ranas” gure atzean utzi arte. Campo Plano urtegira heldu baino pixka bat lehenago norabideaz aldatu ginen. Jaitsi ginen hegoalderantz Aguas Limpias erreka pasatu arte. Gero Hego Mendebalderantz joan ginen Campo Plano mendiaren beheko maldetatik. Berehala Ibon de la Llena Chantal-etik jaisten den errekaren bailarara heldu ginen. La Llena Cantal-aren itzalpean igo ginen Ibon-era iritsi arte (2240 m). Inguruan Goi Pirinioren basati eta harrizko edertasuna oso nabaria zen. La Llena del Cantal-ek eta Pico Tebarray-k osatzen duten zirkoan geunden. Gure bizkarrean, iparralderantz, Frondiellas eta Balaitus paisaia menperatzen zuten.


Jarraitu genuen Tebarray mendilepora heltzeko (2760 m). Mendilepoko pasabidea, Tebarray pasabidea bezala ezaguna, elurrez beteta oso arriskutsua den oso makurtutako aldapa da. Elurtuta badago nahitaez eraman behar ditugu piolet eta krampoiak. Mendilepotik ikus daitezke Ibon de Tebarray, Pico de Tebarray eta Infiernos. Ikuspegi ederra benetan.
Ibones de Bachimaña-ko aterperantz doan jaitsiera luzea hasi genuen. Lehen, zuzendu ginen (HE) Infiernos lepora (2720 m) eta gero (E) Ibones Azules-era (2420 m) eta Bachimala urtegietara (2220 m) eraman gintuen hartxingadietatik jaitsi ginen. Askenik, Bachimala aterpera ailegatu ginen.


Hurrengo egunean Caldarés ibaiaren sakanatik jaitsi ginen Balneario de Panticosa-raino (1660 m).



DATUAK
DISTANCIA: 26, 38 KM
DESNIBEL: 1796 M