miércoles, 28 de septiembre de 2011

PEÑA VIEJA Y TESORERO EL CABLE-TIK





Fuente De-ko El Cabletik (1834 m)  ibiltzen hasi ginen. Horcados Rojos-era zuzentzen den bide zabala hartu genuen , iparmendebalderantz. Peña Vieja eta Peña Olvidadaren mendebaldeko aurpegiaren azpian pasatu ginen. La Vueltona-tik harantzago, bidegurutze batera (2200m) heldu ginen, Aguja de Bustamantearen azpian hain zuzen ere. Ekialdera jo genuen, eskuinera, La Canalona mendileporaino (2444 m) igotzeko. Igoeran La Aguja de la Canalonak itzal eman zigun. Gero, hegoekialdera zuzentzen den bidezidorra hartu eta asken arkaitzak eta harrieta aldapatsua gainditu eta gero Peña Viejako gailurra lortu genuen.

Jaitsi berriro bidegurutzera eta Horcados Rojos-era doan bidea hartu, iparmendebalderatz. Cabaña Verónicaren ondoan pasatu ginen baina aurrera jarraitu genuen. Mendilepora heldu baino lehen mugarriek ezkerrera jotzen duen sahiesbidea adierazten digute, mendebalderantz. Orain bideak harkaitzak zeharkatzen ditu non arretaz ibili behar dugun ez galtzeko. Behin baino gehiagoetan eskuak erabili behar ditugu urrats bat trepatzeko, baina arazorik gabe. Tesoreroren azpian dagoen mendilepora heldu eta azken zatiaren igoera hasi ginen. Tximinia batetik trepada erreza eta dibertigarria. Gailurra (2570 m).



miércoles, 21 de septiembre de 2011

ZERRALUNTZA, COCINAS ETA SAN LEON LA HERERA MENDATETIK




Errioxan, ondo jaten eta obeto edaten, gaua pasa eta gero, ajea kentzeko Herrera mendaterainoko ibilbidea egin genuen.

Lezara heltzear hartu ezkerra eta autoa utzi genuen mendatean. Hemendik ikusten diren panoramikak izugarriak dira. Iparraldera begira baso atlantikoa, pagadia, agertzen da (Arabako bailarak) eta hegoaldera begiratuz gero , errioxara, ezpela, artea eta artederrata dira nagusiak  ohianpe mediterraneoan. Benetan miragarria.

Pagadian dagoen bidezidorrera zuzendu ginduen tantai-sienale baten ondoan ibilbidea hasi ginen. Hasieran basoa igokari batek parasitatuta dago, beste landaren bizitza eragozten duena. Aurrerago pagadia zabaldu eta agertzen da garbiago eta anitzua. Bertan aurkitu genuen “Falus Impudicus” deritzon ziza.

Presarik gabe jarraitu genuen. Herrerako errepidetik etortzen den pista batera bidezidorra  heldu zen. Pistatik jarraitu baina kontu handiz, ehun metro aurrerago, pago batean kokatutako seinale eta mugarri batek Zerraluntzako gailurrera igoeraren hasiera adierazi ziguten.

Bidea ondo markaturik dago. Margoturik dauden enbor batzuek eraman gintuzten mendilepo bateraino, non aurkitu genituen ehiza-postu batzuk. Ezin izen egokiagorik: Txerriak.

Kareharritik trepatzen hasten den bidezidor batetik sartu gintuzten mugarriak jarraitu genituen. Bidezidorra, mehea eta dibertigarria, aldapatsu eta landarez itxita dago. Gailurrean baizik ez da irekitzen. Zerraluntza (1199m) 0,51`.

Iparralderanz ikuspegi zoragarriak (Gorbeia, Arabako mendiak, Montoriako herrizka, Urizaharra, Pipaon…). Hegoalderantz San Leon. Cocinas eta Atxabaltik jaisten den kordalak Errioxako Sonsierraren panoramikak kentzen dizkigu. Baina laino artean ikusten genituen, edo hórrela uste, Demanda eta San Lorenzo. Ekialderantz Toloñok ikuspegiak eragozten zizkigun, baina bost axola. Bere silueta laino artean ikustea nahiko.

Buzoiak porron itzura zeukan, ikusi ditudan originalenetariko bat. Manuk zurrupada bat ematen saiatu baina ezin.

Itzuli ginen, bide beretik, Herrera mendate eta Ribas de Tereso medate batzen dituen pistara. Bi minuto edo ibiliz eta zabalgune batera atera ginen. Eskuinera pista bat jaizten da Montoriarako norabidearekin. Beste aldean, ia ia ikusten ez den beste bidezidor bat Santuario de la Rosa eta Abalos-erantz erortzen da. Guk sartu berriro pagadian barruan non mugarri batek adierazi zigun igoera aldapatsua. Bidean zizahori edo saltsaperrtxiko (cantarellus cibarius) aukitzeko asmoz arreta handiz ibili ginen, saskia betetzeko beste Robertoren arabera.

Aldapa gora kordala lortu eta ya leunago  Cocinas-eko tontorrera, buzoia eta guztiz, ailegatu ginen. 1h 20´ (1.188m).

Jaitsi ginen berriro pistara mugarriak jarraituz y hemendik autora, mendatera. 2h 05´ Herrerako mendatea (1.110).

Txangoa amaitzeko San Leon igotzea erabaki genuen. Mendatetik ateratzen den legarrezko pista bat hartu genuen. Telebista-instalazioraino igotzen da, baina gailurra lortu baino lehen, derigorrean, egurrezko eskailera baten 257 maila igo behar dira.

Ezin da onartu gailur batean hainbeste kable, antena, dorre-elektrikoa eta abar izatea. Eta gainera instalazio gehienak erabat abandonaturik. GANORABAKOAK.



domingo, 4 de septiembre de 2011

MAROMA CANILLAS DE ACEITUNOTIK.



Maromak 2.065 metroko altuera badauka eta Malagako gailurrarik garaiena da. Tejada mendilerroan kokatuta dago, “Sierra Tejada, Almijara y Alhama” natura-parkean sartuta.  Geologiaren ikuspuntutik, nagusiki, hareatxo berezkoan hondatzen diren mármol dolomitikoek osatuta dago.

Canillas de Aceitunotik mendiaren hegoaldeko alderdia igotzen da, “Camino de las nieves” deritzoten bidetik, 1500 metroko aldea gainditzen.

Canillasko goiko aldean, ahuntzetarako korta batetik, bidea hasten da. Marra zuri eta berdeez eta SL-A-142 signaturaz apaindurik dauden egurrezko seinale-tantaiek lugunduko didate bide osoan.

Ibilera hasten dut IE norabidearekin. Lehendik igotzen dut pinudi batetik, nondik Canillas eta La Viñuela urtegiaren panoramika ikusgarriak ikusten diren. Jarraitzen dut eta minutu batzuk aurrerago hegoaldera begiratzen dut, aurrean Mediterraneo mugagea daukat. Itsaso eta nire argazki kameraren artean mendilerroa baserri zuriaz margoturik. Itsasertzean altxatzen dira, paisaia apurtzen, hotelak eta gainontzeko turismo-eraikinak. Ordu erdiren buruan La Rabita deritzoten leku batera ailegatzen naiz. Iturri freskagarria eta lekuaren historia kontatzen duen kartel bat badira.

Jarraitzen dut metro batzuk goiago. Iparralderantz jotzen dut eta berehala, lehen aldiz,  Maromaren hegoaldeko aurpegiaren hormak agertzen dira. Alde hau Almanchares ibaiaren sakanera begira dago. Orain bidea iparmendebalderantz zuzentzen da, ezkerrera, “Tejas lisas sakana zeharkatzeko. Bide zabala eta harrizkoa.  Izugarrizko edertasuna duten inguru basatietan zehar nabil. Lehenagoko harri zuriak  kolorez aldatzen dira ilun bilakaturik. Nahiz eta lehortasuna nagusi izan Izadia nonnahi nabaritzen da iparraldeko mendizale batek ezagutzen ez dituen loretan eta zuhaitzetan. Ibilbidea gogortzen da baina zig-zag zentzudun batek  igoera laguntzen dit.

Badaramat zenbat ordu ibiliz eta igoz, izadia desagertzen doa, harriaren erresumera heldu naiz. 1700 metroko kotan eskuinera jotzen dut EIE norabidea hartzeko. Azken zatian nago eta aldapa leuntzen da. Egurrezko seinal- tantaiak desagertu egin dira eta orain lurran margoturik dauden marra berdeei eta harrizko mugarriei jarraikitzen natzaie. Esandako norabidea galdu gabe aurrera noa gailurra lortu arte. Bidean bi ahuntzekin topo egiten dut, gustuko nuke basatiak izatea baina so egiten didaten moduarengatik esango nuke “El Corte Inglés” eko jagole batek baino pertsona ikusteko ohitura gehiago daukatela.

 Gailurran mugarri errraldoi bat, buzoia eta Axarquiako talde mendizalearen plaka bat baduade. Tontorretik inguruetan dauden beste mendilerroak ikustatzen ditut, beste urterako.
Etorri naizenetik itzultzen naiz.