domingo, 4 de septiembre de 2011

MAROMA CANILLAS DE ACEITUNOTIK.



Maromak 2.065 metroko altuera badauka eta Malagako gailurrarik garaiena da. Tejada mendilerroan kokatuta dago, “Sierra Tejada, Almijara y Alhama” natura-parkean sartuta.  Geologiaren ikuspuntutik, nagusiki, hareatxo berezkoan hondatzen diren mármol dolomitikoek osatuta dago.

Canillas de Aceitunotik mendiaren hegoaldeko alderdia igotzen da, “Camino de las nieves” deritzoten bidetik, 1500 metroko aldea gainditzen.

Canillasko goiko aldean, ahuntzetarako korta batetik, bidea hasten da. Marra zuri eta berdeez eta SL-A-142 signaturaz apaindurik dauden egurrezko seinale-tantaiek lugunduko didate bide osoan.

Ibilera hasten dut IE norabidearekin. Lehendik igotzen dut pinudi batetik, nondik Canillas eta La Viñuela urtegiaren panoramika ikusgarriak ikusten diren. Jarraitzen dut eta minutu batzuk aurrerago hegoaldera begiratzen dut, aurrean Mediterraneo mugagea daukat. Itsaso eta nire argazki kameraren artean mendilerroa baserri zuriaz margoturik. Itsasertzean altxatzen dira, paisaia apurtzen, hotelak eta gainontzeko turismo-eraikinak. Ordu erdiren buruan La Rabita deritzoten leku batera ailegatzen naiz. Iturri freskagarria eta lekuaren historia kontatzen duen kartel bat badira.

Jarraitzen dut metro batzuk goiago. Iparralderantz jotzen dut eta berehala, lehen aldiz,  Maromaren hegoaldeko aurpegiaren hormak agertzen dira. Alde hau Almanchares ibaiaren sakanera begira dago. Orain bidea iparmendebalderantz zuzentzen da, ezkerrera, “Tejas lisas sakana zeharkatzeko. Bide zabala eta harrizkoa.  Izugarrizko edertasuna duten inguru basatietan zehar nabil. Lehenagoko harri zuriak  kolorez aldatzen dira ilun bilakaturik. Nahiz eta lehortasuna nagusi izan Izadia nonnahi nabaritzen da iparraldeko mendizale batek ezagutzen ez dituen loretan eta zuhaitzetan. Ibilbidea gogortzen da baina zig-zag zentzudun batek  igoera laguntzen dit.

Badaramat zenbat ordu ibiliz eta igoz, izadia desagertzen doa, harriaren erresumera heldu naiz. 1700 metroko kotan eskuinera jotzen dut EIE norabidea hartzeko. Azken zatian nago eta aldapa leuntzen da. Egurrezko seinal- tantaiak desagertu egin dira eta orain lurran margoturik dauden marra berdeei eta harrizko mugarriei jarraikitzen natzaie. Esandako norabidea galdu gabe aurrera noa gailurra lortu arte. Bidean bi ahuntzekin topo egiten dut, gustuko nuke basatiak izatea baina so egiten didaten moduarengatik esango nuke “El Corte Inglés” eko jagole batek baino pertsona ikusteko ohitura gehiago daukatela.

 Gailurran mugarri errraldoi bat, buzoia eta Axarquiako talde mendizalearen plaka bat baduade. Tontorretik inguruetan dauden beste mendilerroak ikustatzen ditut, beste urterako.
Etorri naizenetik itzultzen naiz.



No hay comentarios:

Publicar un comentario