martes, 24 de septiembre de 2019

GR11 ISABATIK ZURIZARA.







Isabatik atera ginen hegoaldetik (790 m), GR11 markak jarraituz. Bidea ekialderantz zuzentzen da eta “Belengo bidearekin” paraleloan doa harekin elkartzen den  arte, “Corral del zapateroren” ondoan. Aurrerago Gr11 zatitzen den bidegurutze batera heldu ginen. Ezkerrera bidea Benabarzera doa eta eskuinera Peña Ezkaurrera Belengo bidetik. Hauxe da gure aukera.


Jarraitu genuen pistatik eta altuera irabaziz, Berroetako erreka zeharkatu arte zubi berezi batetik. Ibilbidea Berroetako sakanaren pinudian sartzen da eta aldapa pikoa hasten da. Pistak sigi saga handi bat egiten du belarretara, sakanaren gainean, atera arte. Gure aurrean Arnaia-Kañadaxiloa-Alto Solano de Ezkaurre kordala genuekan. Iparraldeko aurpegitik ibili ginen tontorrak zapaldu gabe. Gure ezkerrera Ezkaurreko  karearrizko blokea ikusi ahal izan genuen (Ezkaurretxikia, baines,  Ezkaurre).


Kordala pasa eta gero ipar-ekialdera jo genuen Ezkaurre igotzeko. Lehortuta zegoen Ezkaurreko ibonera (1650 m) heldu ginen. Ibonen gainean igoera malkartsua hasten da, blokez betetako kanal batetik igo genuen eskuak erabiliz behin baino gehioagotan. Mendi gandorrera iritsi ginean ekialdera jo genuen  tontorrera ailegatzeko (2050 m).


Iparaldera jaitsi ginen eta gero ipar-ekialdera Abizondo lepora heltzeko (1641 m). Pagaditik jaisten jarraitu genuen (E) Los Navarros mendatera arte eta hemendik Zurizako kanping-ra (1220 m).

Ibilbide osoa GR-ko marra zuri gorriez ondo markatuta dago.



miércoles, 11 de septiembre de 2019

CARDAÑO DE ARRIBA-TIK PICO LOMAS-PICO MURCIA KORDALA.



                          

Ibilbidea markaturik dago PR-10-P-ko marra zuri eta horiez .

Cardaño de Arriba-ko parking-tik (1450 m) pista bat hartu genuen, iparralderantz doana. Valcabe errekaren zubian norabideaz aldatu ginen (IE) eta  Las Lomas errekarekin paraleloan jarraitu genuen. Tarte honetan ikusi ahal izan genuen Alto de los Navarros, eskerrera Pico Internauta eta eskuinera, ura daukanean, Ves urjauzia. Gure bizkarrean Espiguete irten altzatzen da.



Bi km ibili eta gero pista norabideaz aldatzen da berriro (IM) Las Lomas errekaren zubira ailegatu arte. Hemen harana zabaltzen da eta isatsek zuhaitzik gabeko lurra estaltzen dute. Ikusi ahal izan genuen ibili nahi genuen gandorra ( Pico Las Lomas, Pico Las Cuartas, Guadañas, Frontino, Peñas Malas, Peñas Zahurdias y Pico Murcia). Bidea iparralderantz doa eta igotzen hasten da Las Lomas urtegira arte (2055 m), Las Lomas mendia eta Las agujas de Cardaño-ren azpian. Iparmendebalderantz segitu genuen, lehen goiko urtegira iristeko eta gero, aldapa gogorra igoz, gandorrera (2306 m).



Orain (M) , kordala zeharkatuz, Pico Las lomas (2444 m) eta Pico Cuartas (2457 m) kateatzen genituen. Gero (HM) Pico Guadaña(2248 m) eta Frontino-ra (2176 m) heldu ginen. Pixka geroago Peñas Malas-ko bi tontorrak igo genituen, mole arraro bat, konprimitutako errekarriek osatua. Jarraian Peñas Zahurdias inguratu genuen ezkerretik, ibilbidearen arabera, mendia igotzea erreza ez delako. Peñas Caburdas mendilepora (2177m) iritsi ginen eta hemendik Pico Murciaren tontorrera (2351 m).


Kordaletik ikus daitezke Alto Carrion-en tontor guztiak eta Picos de Europa-ko hiru mendiguneak.


La Cerezuela mendilepora jaitsi ginen (H) baina bidearen erdian mendiaren mendebaldeko malda zeharkatzen den zigi-zaga bat hartu genuen (M). Horrela Valcabe haranara jaitsi ginen. Norabidea mantenduz eta Valcabe erreka jarraituz, pistatik, hasierako zubira heldu ginen eta Cardeño de Arriba-ra pixka bat beranduago.

Guztira 21km, 1530 m desnibel positiboa eta 8,30 ordu oinez (geldialdiekin).








martes, 3 de septiembre de 2019

MENDEBALDEKO BRAZATO ETA BACIAS



Hasieran Brazato oriental eta Bacias, egun berean, igo nahi genuen gailurran lo egiteko. Hala ere, beroak eta harri piloek planak aldatu zizkiguten. Larunbatean Brazato occidental igo genuen eta lo egin genuen Brazato urtegiko ibaiertzeko zelaietan. Igandean, itzuli baino lehen, Baciasko tontorrera ailegatu ginen.

Baños de Panticosa-tik (1640 m), hegoekialdeko norabidearekin eta GR-11 jarraituz, Brazatoko urtegira heldu ginen. Ibilbidea itzalean hasten da pinudi bat zeharkatzean, malda leuntzen duen sigi-saga marrazten duen bitartean. Baina, erdirantz, basoa desagertu egiten da eta ibiltaria udako eguzkiaren eraginpean dago.


Pirinioetako lekurik esanguratsuenetako batean gaude. Guk gora egin ahala, inguratzen gaituzten mendiak agertzen ari dira. Gure eskuinean Garmonegro, Arlas, Argualas eta Los Infiernos; Brazatos parean, Serrato eta Picos de Foratura; gorago, eskuinera ere,Peña Retona eta Telera.
                                         

Behin urtegian (2360 m) el Pico del Puerto-k eta Bacias-k, ezkerretik, paisaia menperatzen dute. Bere ezkerreko ertza zeharkatu genuen (ur-lasterraren arabera) eta beroaren arintze aldera zapuztu bat eman genuen. Oso nabarmenak ziren harri piloak jarraitu genituen (HHE). Pixka bat altuera irabazi genuenean Ibon inferioer de Brazato-ren ikuspegi bikainak ikusi ahal genituen. 


Hala ere, okertu ginen. Markek zuzendu gintuen Mendebaldeko Brazatora (2730 m) harrobi aldapatsuetan zehar baina baiba zailtasun teknikorik gabe. Mendebaldeko Brazatotik Ekialdekora pasabide sail bat dago eta rapel egiteko soka bat behar zen eta guk ez geneukan. Igo ahala Bacias-en atzean Vignemal agertu zen eta eskuinera Collarada, Pala de IP eta Punta Eskarra ikus ahal genituen.


Urtegira itzuli ginen, gaua pasatu genuen tokira eta Izarrez betetako zeru batez gozatzen genuen. Ikaragarria Via Lactea.


Hurrengo egunean, kanpamendutik (2360 m) urtegiko dikera itzuli ginen eta han GR11-rekin batu ginen. Bacias-rako bide normala hartu genuen. Brazato lepora igo (2500 m) ginen (IE) Pico del Puerto-ko mendebaldeko ertza gaindituz. Mendia inguratu genuen (IE) Brazato-ko mendatera heldu arte (2580 m). Hemen GR11 utzi genuen eta zuzendu ginen Pico del Puerto eta Bacias-en arteko leporantz (HE). Gero ertzatik Bacias-ko tontorrera iritsi ginen (2760 m).


Tontorretik jaitsi ginen, zuzenean, harri piloez markatutako bidezidor batetik, urtegira. Hasieran jaitsiera oso aldapatsua da baina gero leundu egiten da. Urtegitik, kanpamendu jaso eta gero, Baños de Panticosara itzuli ginen.




 BI EGUNETAKO DATUAK
DISTANTZIA: 24, 9 KM
DESNIBEL: 1485 M