sábado, 5 de noviembre de 2016

SOILA ETA LA MUELA KORRESTIK: IZKI




Autoa utzi genuen Korresko aparkalekuan (680 m). Ibilbidea hasten da Parketxearen ondoan. Lehengo zatia “El Agin” bidetik doa. Iparralderantz metro batzuk igotzen ditu, eta berehala ekialderantz doa, pista baztertuz, eta sartuz, bidezidor batetik, harizti batean.
 Aurrerago zuhaitzak desagertzen dira eta ezpelez eta ipuruez betetako eremua agertzen da. Bideak igotzen jarraitzen du Avellanedo lepora ailegatu arte (940 m). Hemendik Soilaren kordala ondo ikusten da. Gailurreria guztia ibili genuen, baina tontorrera heldu baino lehen Ojo de Soila-ren ondotik pasatu ginen. Soila (989 m).

Itzuli ginen lepora eta hegoaldeko isurialdea jaitsi ginen. Hasieran bidea doa malda malkarratik, ba daude soka batzuk zati batean laguntzeko. Nahiz eta bidea deseroso izan, ez dago galtzerik. Pizkanaka ibilbidea leuntzen da eta zuhaitzek paisaia menderatzen dute. Pago handi baten ondoan pasatu ginen eta aurrerago izugarrizko tejo baten ondoan, deklaratutako zuhaitz berezia. Jaisten jarraitu ginen, pagadi batetik, Antiñana bidea aurkitu arte non eskuinera biratu ginen (HM). Gero, eskerrera desbideratze bat aurkitu genuen, Bujanda bidea, Korres ibairi jarraitzen diona. Bujanda bidetik Aranbaltza urtegira heldu ginen.

Hormaren gainetik urtegia zeharkatu genuen eta gure eskuineko bidezidor bat hartu genuen. Berehala harrieta batetik igotzen hasi ginen, harri piloek bidea seinalatzen dute. Norabidea galdu gabe, bidea amildegiaren ondoan doa, bitartean Soilaren izugarri ikuspegiak ikus ditzakegu. Gorago, bideari jarraituz, mendebalderantz Joan gine, eta metro batzuetara, ezkerrera atera ginen Villanueva lepora (843 m) ailegatzeko, basoan sartuta. Pagadi hostotsu batetik igoz La Casilla lepora (960 m) heldu ginen, La Muelaren El Santoren artekoa. Zuzendu ginen hegomendebalderantz azken malda igotzeko eta La Muelako tontorrera iristeko (1048 m). Gailurretik San Roman de Campezo eta sierra de Cantabria ikus genezaken.

Itzuli ginen bide beretik Villanueva leporaino, baina hemendik aurrera, iparalderantz jo genuen Korres arte, argi dagoen bidezidor batetik.




DATUAK
DISTANTZIA: 14,26 KM
DESNIBEL: 826 M

domingo, 2 de octubre de 2016

LUSTOU RIOUMAJOUTIK



Rioumajou-ko kanpalekutik abiatu ginen (1380 m), St Lary-tik 12 kilometrotara. Péguére aranean sartzen den pista hartu genuen. 1,5 km ibili eta gero porlanezko zubi batera heldu ginen. 
Zubia pasatu baino lehen ezkerrera bidezidorbat sortzen da, eta aurrera doa Péguére erreka eta La Piarre erreka batzen diren lekuraino, metro batzuk aurrego. Orduan ezkerrera biratu ginen eta La Piarre erreka zeharkatu genuen bere ezkerreko aldetik, sorlekutik ikusita, igotzeko. 1800 metroko kotara ailegatzen ginenean eskuinera biratu ginen La Piarre errekaren ibilbidea jarraitzeko. Tarte honetan errekak urjauzia egiten du giro alpetarra sortuz. 
Pixka bat gorago, 2100 metroko kotan, aterpe bat aurkitu genuen non gelditu ginen jateko eta pixka bat atseden hartzeko. Jarraitu genuen norabideari eutsiz eta bidezidorari eta harripiloei segituz. Hasieratik harri piloek lagundu gintuzten. 
Horrela kokatu ginen Pic de Lustou-ren hormen azpitik. Puntu honetan hainbat aukerak agertzen dira: A) Ezkerrera (I) Lustou lepora igotzeko eta gero (HE) mendiko gandorrera zuzentzeko. B) Eskuinera (HE) eta gero harrieta batetik igotzeko (IE) gandorreraino. Guk, bidezidor bati segituz, bigarrena aukeratu genuen. Hego- ekialderantz jo genuen 2600 metroko kotaraino, biratu ginen ezkerrera eta harrietan (IE) sartu ginen. Harrieta ondo markatuta zegoen eta berehala mendiaren sorbaldara heldu ginen. Bakarrik asken gandorra falta zitzaigun, aerea baina erraza. Pic de Lustou (3023 m).



Itzultzeko Lustou leporako bidea hartu genuen baina gainontzeko jaitsiera igotzekoa izan zen.




DATUAK
DISTANTZIA: 12,72 KM
DESNIBEL: 1694 M



miércoles, 21 de septiembre de 2016

ALTO CAMPOO-KO ZIRKO : EL CORDAL, IJAR, CUENCAGEN, EL CUETO DE LA HORCADA, BOVEDA, CORNÓN, TRES MARES, CUCHILLON.



Brañaviejako “Albergue de la Juventud”-en parking-en autoa utzi genuen. Albergue-ko ezkerretik ateratzen den pista bat hartu genuen. Metro batzuk joan ginen iparmendebalderantz baina berehala biratu ginen iparekialderantz. Bidea Cueto de la horcada-ko, Cuencagen-ko eta Ijar-ko maldeetako beheko partetik doa, Cuencagen-ko zirkora ailegatu arte. Bertan zaindari gabeko aterpe bat aurkitu genuen. Zirkoren eskuinera  El Cordel Ikusi genuen. Zuzendu ginen (IE) El Cordel eta Ijar banatzen dituen lepora. Belarrezko maldetatik igo ginen, EL Cordel-en oinarrian kokatutak dauden kareazko hormaetatik ezkerrera. Kareazko hormen gainetik pasatu ginen eta malda aldapatsua igo genuen gailurrera heldu arte. El Cordel (2063 m).
Itzuli ginen lepora, Ijan-go tontorreraino (2080 m) igo ginen (IM) eta, gelditu gabe, ertzetik bideari segitu genion (M). Cuencagen (2050 m), Cueto de la Horcada (2111 m) eta  gehiago batzuk kateatu genituen. Orduan, bidea Cordel mendilerroko iparraldeko aupegian sartzen da eta amildegi baten gainetik pasatzen da. Igarobide honi deitzen diote “El paso de la muerte”. Soka batez hornituta dago, baina udan ez dauka arazorik. 
Berehala heldu ginen Bóveda-ko tontorrera (2067 m) eta aurrerago Cornón-gora (2120 m). Hemen El Cordel mendilerroa amaitzen da. Bidearen bitartean, iparralderantz izugarrizko paisaia ikusi ahal genuen, Picos de Europa eta Peña Sagra. Hala ere, hegoalderantz Alto Campoo-ko eski-pisten paisaia nahiko atsekabegarria zen. Pistak ebakiondoak ziren paisaian. Gainera obretan zeuden, makineria astunarekin, eski-estazioa konponduz eta handituz negu-sasoiarako.
Cornón-tik jaitsi ginen La Fuente del Chivo begiratokira (2050 m). Norabidea jasoz, pista batetik igo genuen Tres Mares (2100 m). Mendebalderantz dago Peña Labra, igotzeko erraza, baina Cuchillón-erantz jarraitzea erabaki genuen. Metro batzuk ibili ginen HE, gurutz bat daukan muino batetik pasatu ginen eta pixka bat aurrerago, amildegiarekin topo egin genuen. Iparralderantz jaitsi behar izan genuen igarobidea aurkitzeko. Harri piloen lerro batek bidea seinalatzen zuen. Amildegitik pasa eta gero hegoalderantz igo behar izan genuen kordalera ailegu arte berriro. 
Kordalari jarraituz El Cuchillón-era erraza heltzen da ( E ) , lehen momentuan bidea ez dago argi, harri piloek eta bidezidorrek norabide desberdinak seinalatzen dituzte, baina bide guztiak erraza dira. Berehala ageriko bide bat ikusi genuen eta jarraitu genion, Cuchillón-go hegoaldeko aurpegitik, tontorreraino (2160 m).
Jaitsi ginen (IM) eski-pistetara eta gero, errepidetik, itzuli ginen Brañaviejara.



DATUAK
DISTANTZIA: 21,02 KM
DESNIBEL: 1446 M


lunes, 5 de septiembre de 2016

CURAVACAS CALLEJO GRANDE-TIK




Vidrieros herritik (1326 m) atera ginen Valdenievas bidetik. Metro gutxitan Valdenievas erreka eta Cabriles erreka batzen diren lekua aurkitu genuen. Eskuinera biratu ginen erreka Cabriles igo duen pista batean sartzeko. Pista errekaren eskuineko aldetik doa, jaitsieraren arabera, aurrerago bidezidor bihurtzen da eta “Majada de Cabriles”-ean amaitzen da (1530 m). 

Hemendik La Pedrera deitutako harrietatik igo ginen. Iparranderantz jarraitu genuen El Callejo Grande-n sartzeko, baina Hospital mendilepora heldu baino lehen ezkerrera pixka bat joan ginen. 
Hormar bat trepatu genuen eta iritsi ginen igarobide estu batera, gaillurraren ertzean dagoeneko. Bakarrik metro batzuk falta zitzaizkigun (HM) tontorrera ailegatzeko (2524 m).



DATUAK
DISTANTZIA: 10,24 KM
DESNIBEL: 1215 M


jueves, 21 de julio de 2016

PEÑA REMOÑA ETA CIFUENTESKO MENDIAK ( Ekialdeko sektorea).



CASTELLANO

Hasi baino lehen esan nahi dut GPSrako track Peña Remoñara ez da heltzen. Mendebaldeko  La Torre de Alcacerotik Peña Remoñera joan ginenean motxila utzi genuen erosoago ibiltzeko eta GPS ahaztu zitzaidan. Baian ez dago arazorik , bidea oso nabaria delako.

Autoa Fuente De-ko aparkalekuan utzi genuen (1100 m) eta De Los Tornos edo Del Embudo kanelera zuzendu ginen Liordes-ko lepora ailegatzeko (1900 m), Vega de Liordes-en sarreran.


Metro batzuk aurrerago meatze-instalazio zaharreko hondarretara heldu ginen. Hegoalderantz Peña Remoñaren eta Torre de Alcaceroren hormak daude eta iparalderantz La Padiornarenak. Meatze hondarretatik Peña Remoñaren maldetan sartu ginen (HM), harri piloei jarraituz kareharrizko haitzean zehar, belarrezko diagonalera heldu arte. Diagonalak ekialdeko Torre de Alcaceroren eta Peña Remoñaren oinetara eraman gintuen. Lehen, ekialdeko Torre de Alcacero igo genuen (2247 m) eta gero kordalari jarraitu genion ( E ) bretxa batera ailegatzeko. Bertatik, bere eskuinetatik, tximinia txikia igo genuen eta heldu ginen Peña Remoñaren gandorrera eta tontorrera (2245 m).



Itzuli ginen leku beretik, eta ekialdeko La Torre de Alcacero-tik Cifuentes-ko mendiak ibiltzen jarraitu genuen mendebaldeko norabidearekin. Lehen igo genituen dorretxo batzuk (I+) aurkitu genituen. Aurrerago, buzoia eta gurutz bat goian zeuzkan tontorrera heldu ginen, mendebaldeko Torre de Alcacero (2229 m).


Norabidea (M) eta gandorra galdu gabe hurrengo tontorrera iritsi ginen, ekialdeko Peña Regaliz (2221 m). Gandorrari jarraituz, noizbehinka eskuak erabiliz, jaitsi ginen zelai txiki batera. Liordesko aldean, zelaia etxandako ilargi-erdi itxurarekin tontor batek itxita dago, Erdiko Peña Regaliz (2196 m). Iparraldeko aldetik igo genuen eta hegoalderantz zeharkatu genuen Vega de Liordes-era jaisten den mendilepo txiki batera ailegatu arte. Guk gandorretik jarraitu genuen IIº-ko ekinaldia gaindituz mendebaldeko Peña Regaliz (2205 m) lortzeko. Ekinaldi arriskugarria hormatxo bat da non heldulekuak bilatu behar diren. 


Metro batzuk gandorratik jarraitu genituen eta beste mendilepotxo batera heldu ginen, bertatik Vega de Liordes-era jaistsi daiteke ere. Jarraitzen saiatu ginen baina gandorra estutu zen gehiegi, orduan, mendilepotxotik Peña regaliz-ko azken hormak albotik igaro genituen (M). Berehala Peña Regaliz eta Tiro Pedabejo banantzen dituen mendilepora heldu ginen.


Tiro Pedabejo igo genuen (M) (2189 m), igoera erosoaz, eta itzuli ginen berriro lepora. Bideari eta harri piloei jarrituz metro batzuk jaitsi ginen Vega de Liordeserantz (I), gero ezkerrera biratu ginen eta Kanal de Pedabejo-ko mendilepora heldu ginen (2020 m). Baina nik adierazi nahi dut harri piloek eraman gintuztela pasabide sail batera eta destrepatu behar izan genuen, mendipora heldu baino lehen hain zuzen ere. Gero Pedabejo-ko kanala jaitsi ginen (H) Peñas de Cifuentes-ko hegoaldeko arpegiaren izugarrizko hormak ikusten. “Majada de Pedabejo”-tik pasatu ginen eta hantxe iturri bikainean edan ahal genuen. Aurrerago lotu ginen pista batekin. Pistatik, lehen ekialderantz eta gero iparralderantz, Fuente De-ra iritsi ginen.




DATUAK
DISTANTZIA: 14,88 KM
DESNIBEL: 1341 M


jueves, 7 de julio de 2016

CASTILLO DE ACHER




Hasieran Selva de Oza-tik Aguerrí igo nahi genuen, Castillo de Acher-en lo egin eta hurrengo egunean jaitsi. Baina lainoak eta izoztutako elurtegi batek planak aldatu zizkiguten. Sakua, esterilla eta bi egunetako janaria eta ura igo behar genuenez motxila arintzea eraki genuen. Castillo de Acher-en eta inguruko mendietan elurrik ez zegoela esan zuten eta hau dela eta kranpoia eta piolet ez eramateko zoritxarrezko erabakia hartu genuen. Aguerrí-ren tontorretik gertu aldapatsu malda baten gaineko izoztutako elurtegiak bidea moztu zigun eta itzuli behar izan genuen eguneko helburu nagusiari uko eginez. Behintzat Castillo de Acher-eko tontorrera heldu ginen.


Ramiro El Monje kanpalekutik abiatu ginen. Selva de Oza camping-ren aurrean, pinu, pago eta izeietako basoan sartzen den pista bat hartu genuen. Ia hasieran zutoi adierazle batek Espata-ren bidea adierazten gaitu (M). Metro batzuk aurrerago beste zutoi adierazleak “Corona de los muertos” indusketa arkeologikoaren norabidea adierazten du, baina gure ezkerretara utzi genuen eta jarraitu genuen, lehen mendebalderantz eta gero hegoalderantz, pistatik atera gabe. Hasierako bi kilometro baino gutxiago pista utzi genuen beste bide bat hartzeko gure ezkerretara. Beste zutoi adierazle batek, “Castillo de Acher” hitzekin, desbideratzea markatzen du. Bertan Espatako sakana igotzen hasi ginen. Aurrera egiten genuen bezala norabidea aldatzen zihoan (HE). Espata errekatik pasatu ginen eta basotik atera ginen belardi aldapatsu batera, artzain bordatik gertu. Borda Borreguerill sakana ren eta Espata sakanaren arteko banatzaileankokatuta dago. Gure ezkerretara (IE) castillo de Acher zegoen eta gure bizkarrera (I) Peña Forca-ren, Achar de Alano-ren eta lenito-ren tontorrak ikus ahal izan genituen.


1900 metroko kotatik lainoak tontorrak estaltzen zituen eta honek orientazioa zailtzen zuen. Gpsrako track bati jarraitu genion baina nire iritziz deskribitzen zuen ibilbidea luzegia zen*. Bordatik Borregueril sakanean sartu ginen bideari jarraituz (HE), errekatik gertu. Gure eskuinera Punta Costatizaren hormak altzatzen ziren. Sarrioak eta marmotak paisai honetako biztanle bakarrak ziren. Secús-en maldetatik igotzen hasi ginen Taxera mendilepoa bilatuz baina 2200 metroko kotan elurtegi izoztu batek bidea moztu zigun eta itzuli behar izan genuen. Jaitsi ginen (IE) Achar de los Hombres mendi lepora (2157m), jarraitu genun (IM) Acher portura ailegatu arte (2052 m). Bertatik, kolore gorriko lur batetik, Castillo de Acher-ko maldetan barrendu ginen. Bidea ondo markatuta zegoen. Behin harri handi batera heldu ginen bidea bitan banatzen da. Gora doan bideari jarraitu genion, lehen (IM) eta gero (IEI) oso piko aldapa batetik, Castillo de Acher-ko goiko sakonunera sarbidea ematen duen igarobidera arte. Tontorra iparekialdeko muturrean aurkitzen da (2384 m). 


Itzuli ginen leku beretik Castilo de Acher-ko magalaren erdiraino non mendebalderantz zuzentzen den bidea hartu genuen. Aurrerago Espata sakanatik igotzen den bidearekin lotu ginen. Ez da beharrezkoa artzain bordara itzultzea.


*Uste dut azkarragoa izango zela igo bagina artzain bordatik Jardín sakana La Costatiza-ko mendileporaino eta hemendik Aguerrí-ko tontorraraino. Baina ez genuekan informazioa eta lainoarekin ez zen komenigarria arriskatzea.




DATUAK
DISTANTZIA: 20,65 KM
DESNIBEL: 1476 M


lunes, 13 de junio de 2016

PEÑA FORCA OZAKO OIHANATIK





GATB-en irteera bat. Peña Forca igo genuen, Selva de Ozan, Huescan.
Autobusak utzi gintuen Ramiro El Monje kanpalekuan (1140 m). Heldu bezain pronto aldeko mendi handiak ikusi genituen. Mendebalderantz, eskuinera, Sayestico eta Chipeta Alto-ren hormak eta gure aurrean Tortiellaren hormak.


Mendebalderantz ibiltzen hasi ginen, Estribiella sakanaren sarrera betetzen duen Pagadi-izeidierantz. Ibilbidearen lehen zatia, ondo markatuta, aurrera doa Estribiella errekaren ezkerratik eta “senda de Camile”-rekin bat dator. Aldapa pikoa da non ikusi ahal genuen ur-jauzi bat.

1500 metroko kotan goiko aran batean sartu ginen, ordoki gehiago, Rincón de Alanoren hormak itxita. Gure bizkarretan, ekialderantz, El Castillo de Acher itzela altzatzen da. Arana korritu genuen (M) errekaren beste aldera pasatzen utzi zigun leku bateraino. Bideak hego mendebalderantz zuzendu zen. Aldapa aldapatsu bat igo genuen alde lauago batera ailegatu arte. Bertan (1800 m) elur bigun pilo bat agertu zen.


Rincon de Alanoren ekialdeko maldak gure eskuinera zeuden eta Pico de Lenito, Peña Forca eta haien arteko mendilepoa gure aurrean. “El Tubo de Lenito” deritzon kanal aldapatsua igo genuen, gure eskuinera Peña Forcaren hormen azpitik, Lenito mendilepora heldu arte (2200 m). Zati hau oso gogorra izan zen elur biguna zegoelako. Nahiz eta oinatza eginda zegoen hondatzen ginen kupidarik gabe. Atsedenaldi txiki bat hartu eta gero Peña Forcaren tontorrera igo genuen (2391 m) Baina hori egin baino lehen Achar de Forcatik pasatu ginen (2390 m).


Itzuli ginen beste bide batetik. Tontorretik zuzendu ginen (HHM) Lenitoko mendilepo baxurantz. Lehen zatia elurtua zegoen eta jaitsi ginen arazorik gabe, baina gero kareazko harri apurtua agertu zen eta bidea deseroso bihurtu zen belarrezko zati batera heldu arte, mendilepora ailegatu baino lehen (1716 m). Asken zatiak Lenito zakanatik jaisten da baina leunagoa da (hasieran HE eta gero HHE). Belardiak zeharkatu genituen, Camile bidea jarraituz, eta HU-V-2132 errepidera heldu ginen, Borda Catareñaren ondoan, ibilbidea amaitzeko.




DATUAK
DISTANTZIA: 11,23 KM
DESNIBEL: 1243 M


domingo, 17 de abril de 2016

ACHERITO HARTZAREN PASABIDETIK



Joan den apirilaren 2an eguraldia ideala izan genuen  mendira igotzeko. Martxoaren elurrek  paisaia estaltzen zuten  eta hau dela eta  aukeratutako ibilbideak gogorra izatea hitzematen zuen. Ez ginen okertu, hasieratik elurretan oinatza egin behar izan genuen. Zorionez bikote batekin  topo egin genuen eta elkarrekin lan eginez, lau pertsonen artean lan eginez, tontorrera iriztea lortu genuen.


Linzako aterpetik zuzendu ginen (H) Zaldiaren pasabidera (1420 m), Gamuetako basora pasatzeko hormaren bretxa bat. Metro batzuk jaitsi ginen eta basoan sartu ginen. Basotik igo ginen (E) metalezko borda batera ailegatu arte (1520 m). Chinebral de Gamueta-ko kordalarekin lotzen duen aldapa pikotik aurrera jarraitu genuen. 100 metroko desnibela ,gutxi gorabehera, igo eta gero, 1600 metroko kotan, ezkerrera (E) jo genuen Hartzaren pasabidean sartzeko. Hartzaren pasabidea  Petrechemako amildegira erortzen diren malda aldapatsuetatik zeharkaldia da, Plana de Diego-en amaitzen duena. Behin honetan maldak elur gogorraz zeuden eta kranpoiak ondo sartzen ziren elurretan.


Plana de Diego-tik, norabidea galdu gabe (E), pixkanaka, pixkanaka, altitudea irabazten gindoazen El Huerto lepora heldu arte (2201 m). Tarte hau oso gogorra izan zen indar gutxi geratzen zitzaizkigulako, elur bigunetan oinatza egin behar izan genuen berriro. Hala ere, ikuspegiek ahalegina konpentsatu zuten. Gure aurrean Acherito-ren aldapa zegoen eta gure ezkerrera Chinebral de Gamuetako hormak, goi-mendiko paisai basataia sortuz.


El Huerto lepoa, hain zuzen ere, Acherito-ko azken aldaparen azpian dago. Tontorrera heltzeko 160 metroko desnibela falta zen. Oinatza eginez tarte batzuetan eta eta elur gogorretan kranpoia erabiliz, Acheritoren gailurra lortu genuen (2362 m). Pirinioa elurtua erabat zoragarria. Inoiz ez naiz hura mirezteaz nekatuko.
Acherito eskiatzailez beteta zegoen, gu ginen  mendizale bakarrak oinez


Itzuli ginen bide beretik.




DATUAK
DISTANTZIA: 12,500KM
DESNIBEL: 1071 M