jueves, 30 de mayo de 2013

TOUBKAL-ATLAS

Martxoan Lagun batzuek igo dute Toubkal. Power Point bitan bere abentura, abileziaz, describatzen dute. Oso interesgarri  iruditu zait Txokomendi blog-ean eskegitzea, Atlas mendilerreoa oso maiztua dela eta , batez ere bere gailurrik garrantzitsuena Toubkal.


Power Point sarean eskegitzea ez da erraza izan. Dropbox bidez egin dut baina ez nau konbentzitu oso. You-Tube bidez saiatu dut baina ez dut lortu. Lerro hauek irakurtzen dituen norbaitek  modu egokiago bat  ezagutuz gero niri kontatzea eskertuko nioke (diegoiraeta@gmail.com).

Hala ere, estekan klik egingo duzuenean dropbox pataila agertuko da. Eskuinera badago kutsore bat erabiliko duguna diapositibak pasatzeko. Diapositibak zenbatuak dira. Ordenagailura deskargatzeko aukera badaukazue ere hórrela ikus dezakezue pelikula moduan eta musika eta guztiz.


domingo, 19 de mayo de 2013

"MONTAÑAS EN RED". MENDIEN GUTUNAREN ALDE


Jakinarazpen honen bidez "MONTAÑAS EN RED" erakundea  antolatzen ari den MENDIEN GUTUNAren aldeko kanpainari buruz berria eman nahi dut. "MONTAÑAS EN RED"-ek urtero izadia eta mendiak babestearekin lotura duen kanpaina bat mendizaleen artean bultzatzen du.  Ekintza honetan interesa daukagun mendizaleok mendi bat igo behar dugu, gailurrean, MONTAÑAS EN RED-ek bere web orrian errazten digun pankartarekin,  argazki bat atera eta gero eskegi  "MONTAÑAS EN RED 2013"-aren galerian. Hona hemen erakunde berak argitaratzen dituen texto eta estekak.


 Queridos amigos de RedMontañas:
Recordaros que, como cada mes de mayo, estáis calurosamente invitados a la octava edición de la acción colectiva MONTAÑAS EN RED.


Este año ha parecido conveniente apostar fuerte por la aprobación de la CARTA DE LAS MONTAÑAS, nuevamente parada y a merced de los vientos coyunturales, o peor aún, otra vez relegada a algún cajón olvidado. No lo vamos a permitir, porque aprobar la Carta de las Montañas equivale a otorgar a las montañas la importancia que merecen.

No somos ingenuos y sabemos que los tiempos son difíciles para todo, pero precisamente por eso, queremos que nuestras montañas no salgan perdiendo de toda esta crisis.

Así que sí, emplearemos nuestra cita anual (como siempre, ÚLTIMO FIN DE SEMANA DE MAYO = 25 y 26) en recordar a los responsables políticos su obligación de atender a las montañas y de aprobar este documento que contiene las referencias para su gestión y cuidado.

Si deseáis saber más sobre la Carta de las Montañas AQUÍ TIENES TODA LA INFO.


lunes, 13 de mayo de 2013

ARGALARIO BENGOLEATIK




Barakaldoko Bengolea auzotik Argalario mendia igo genuen.
Bengolean, Castaños ibaiaren ondoan, Argalarioaren errepikagailuraino igotzen den errepidea hartu genuen. Igotzen gindoazen, errepidea utzi gabe, baserrien eta etxeen artean. Argaetxe jatetxearen ondoan pasatu ginen, Sobrecampa-ra heldu ginen nondik Serantesen pirámide perfectua ikusi ahal izan genuen. Pizka bat aurrerago Argalari-Agirre eta Santa Luziaren arteko bidegurutzera ailegatu ginen. Bertan errepidea utzi eta mendian sartu ginen irtera daukan hesi batetik, mendebalderantz. 


Berehala hegoalderantz zuzentzen den  bidezidor batetik igo genuen , baina metro batzuk aurrerago bidea norabideaz aldatzen da, mendebalderantz, Goronillo mendiaren gailurraren ondoan pasatuz, pinudian sartu arte. Orain, bidea aldapatsu bihurtzen da errepidera ateratzeko berriro. 100 metroen zehar hegoalderantz jo genuen bihurgun itxi batera heldu arte. Uzten genuen errepidea berriro pinudian sartzeko, lehenik mendebalderantz eta gero hegomendebalderantz, bidezidor nabari batetik (ez joan alanbre-hesiaren ondoan baizik eta pinudian sartu). Bidezidorra, hegoaldeko norabidea galdu gabe, mendebalderantz,  gero ta gehiago,  zuzentzen doa. Bihurgune batzuk egiten dituen pista batek pinudia zeharkatzen du. 


Igo ahala zenbaitetan aukitu genuen pista. Ematen du pistak zatietan pinudia banatzen  duela. Azken zatian atera ginen eremu piko batera. Behin gainduta, antenekin instalazio batera igo ginen. Aldapan mendizale baten oroigarria ikusi ahal da. Buzoira eta monolitora ailegatzeko bakarrik falta zitzaigu 200 metro ibiltzea, gailurraren laudata belartsuan zehar. Horiek horrela, Barakaldo Mendi Taldeak, nire klub, bere berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko buzoi eta monolito kokatu zuen 1979an. Hau da, taldea 1929an sortu zen, !alajaina!.
Gailurratik, hegoalderantz begira, ikus ahal izan genituen Pagasarri, Ganekogorta, Galarraga, Apuko, Eretza, Ganeran, Gazteran et abar.
Joan eta etorria bi ordutan egin genuen, gutxi gora behera.





lunes, 6 de mayo de 2013

Mendiko istripuak, erantzunkizun legala ..


Aurreko Aste Santuan  Gredos mendilerroan gertatu zen gertaera larriak,  mendizale bat hil zen, gidariez eta mendiko ibilbiden arduradunez estabaida piztu du. Oraingoz, ibilbidearen arduradunari leporau diote "homicidio imprudente" eta "denegación de auxilio".
Lerro hauek idazten ditu intresgarri iruditu zitzaizki informazio batuzk emateko asmoz.
Lehenik, mendiko kirolez zuzenbidean espezializatua den Jose Mari Nasarre juristaren iritzia Desnivel aldizkariak , bere web orrian, argitaratu zuen. Hona hemen artikuluaren web-esteka.

Beste aldetik, gai honetaz bi liburu, oso interesgarriak direnak, argitaratu dira.  Lehenegoa, irakurtzeko errezagoa, Alberto Ayoraren "Gestión del Riesgo".




Bigarrena, bestea baino astunagoa, baina eduki juridiko gehiagoz, epaiak eta abar. Jose Nasarreren "Responsabilidad Civil en deportes de montaña y actividades en la naturaleza".




miércoles, 1 de mayo de 2013

HIRU ERREGEEN MAHIA LESCUN-ETIK. IPARRALDEKO AURPEGIA.




Aurreko mezuan kontatu nuen bezala "Le Dec De Lhurs Lescun-etik", larunbatean Anapiatik Lhurs bordeetara igo ginen, gaua pasatzeko asmoz, igandean Pene Blanque igotzeko.
Hala ere, joan ahala ohartu ginen Pene Blanque-rako bidea itzalpean zegoen eta ziur aski izoztuta. Izotzak igoera sailduko zuen, batez ere gailurrean  non udan bigarren graduko pasabidea gainditu behar den.  Egoera honetarako behar den materiala, soka, ez generaman  eta helmugaz aldatu ginen.


Hiru Erregeen Mahia Cabane de Claveranne-tik.
Lhurs bordeetatik (Cabane de Claveranne) (1720 m) zuzendu ginen mendebalderantz, Lhurs edo Tabla mendileporantz (2297 m). Goiz altxatu ginen elur gogorra aurkitzeko. Joan ginen  igotzen mendilepora ailegatzen den aldapa piko baten azpian kokatu arte. Bere zatirik pikoenean, 150 m edo,  35ºko inklinazioa izango du, eta zati batzuetan gehiago. Gainditu genuen kranpoiez eta pioletez. Nahiz eta udaberrian izan, aurten inoiz baino elur gehiago daukagu eta elur geruza lodiak, goitik behera, inuguru osoa estaltzen zuen.


Behin mendilepoan zuzendu ginen eskuinera, iparralderantz, Pene Blanque-rantz, baina, lehenago esan dudan bezala, Hiru Erregeen Mahia eta Tabla igotzea erabaki genuen. Itzuli ginen hegoalderantz Mahiaren eta La Tabla-ren arteko mendilepoan kokatu arte. Gero, mendebalderantz, Mahaia igo genuen bere iparraldeko aurpegitk non elur gogorrazko aldapa txiki eta oso pikoa igo behar izan genuen. Nire ustean 20-30 metro luze eta 40º baino gehiagoko inklinazioa izango zuen. Hiru Erregeen Mahia (2448 m).
Mahaitik  La Tabla oso hurbil dago. Itzuli ginen mendilepora  eta igo genuen  La tablaren bizkarra gailurrera iristeko. La Tabla 2420 m.
 Gailurretatik Pirinio hunkigarria ikus ahal izan genuen .  Acherito, Petrechema, Peña Forca, Lenito, Bisaurin, Collarada, Axpe, Midi, Pene Blanque, Billare , Le Dec De Lhurs , Ukerdi, Budogia eta  abar.
Bordeetara itzuli ginen bide beretik.  Baina esan nahi dut aldapa pikoak igotzea errezago dela jaistea baino. Niretzat eskarmentu berria izan zen. Jaitsi ginen pizkanaka pizkanaka, lasaitasunez, kranpoia eta pioleta ondo sartuz.
Zerbait jan eta sakuak batu eta gero laku eta bordak utzi genituen Anapiara jaisteko Landrosque pasabidetik eta Bresme eta Larrangus basotik.
Oharra.- Gida eta bloc batzuetan irakurri dut Mahiaren eta La Tablaren arteko mendilepotik Mahiara igotzeko  bere hegoaldeko aurpegiaren harriak, Petrechemara begiratzen dutenak, trepatu behar ditugula . Guk igo genuenean harriek izotza zeukaten eta erabaki genuen iparraldeko aupegiaren elur aldapa pikoak igotzea.