domingo, 9 de septiembre de 2012

AXKORRIGAN ATXARAGUN LEPOTIK, URIGOITITIK.




 Ekialdetik Urigoitiren gainean kokatuta dagoen Elezkingo parking-ean ibilbidea hasi genuen (470 m). Ekialdeko norabiedearekin, pista zabal batetik, berehala ur-andel baten ondoan  pasatu ginen y pixka bat aurrerago lehenengo bidegurutzea agertu zen, jo genuen eskuinera. Minutu gutxietara bigarren bidegurutxean gora jarraitu genuen Aldabide errekara eta Sistietako kanalera zuzentzen den beste pista bat eskuinera utziz. Pinudi batean sartu ginen eta jarraian zelai batzuk zeharkatu genituen. Dagoeneko gure eskuinean Atxak ikusgarriak geneuzkan, hegoalderantz zuzendu ginen eta Egalasaburu larretan kokatu ginen Atxen azpian.


Hemendik, hegoalderantz y pixka bat medebalderantz, Atxak inguratu genituen Sistietako harresi handia zeharkatzen hasteko, Sistietako kanaletik metro batzuk gorago.


Axkorriganetik jaisten den ezproi nabaria gainditu genuen eta 100-150 metrotara kanal aldapatsuaren azpian kokatu ginen. Kanala Atxaragun leporaino igotzen da. Igoera harrieta handi batetik egiten da eta mugarriez markaturik dago. Kontu handiz ibili behar genuen goiko aldean aldats pikoa dela eta. Bideak, ia ia ikusten ez dena, zig zag egiten du, guk trepatu genuen ondoko harrietatik. 



Behin Atxaragun lepoan, Axkorrigan ezkerrean dago, trepatu genuen gandorretik gailurra arte. Bancobao elkartearen monolitoak eman zigun 1095 metroko kota.



Ojo Atxulartik itzuli ginen. Gailurrako Lapiaz gandorratik jarraitu genuen, ekialderantz, Urtutxerako norabidearekin. Baina azken mendi honetara heldu baino lehen jaisten hasi ginen, hegoekialderantz, Itxinako bihotzerantz, mugarriak, marra gorriak eta azkenean bidezidorra jarraituz. Tarte batean bidezidorra norabideaz aldatu zen, Ipar mendebalderantz, eta eraman gintuen Ojo Atxulauraino. 


Hemendik  jaitsi ginen Egolasaburu bidezidorrera eta Iparmendebalderako norabidearekin, Ordeko iturria pasa eta gero, Egolasaburu zelaietara heldu ginen Atxen azpian berriro. Mendebalderantz jaisten jarraitu genuen pinudi bateraino gero pagadi bateraino . Azkenean Aldabide errakara ailegatzen den pistara, hasieran eskuinera utzi genuena, atera ginen Elazkingo parking-etik oso hurbil. 
Lau ordu gutxi gorabehera iraun genuen.







No hay comentarios:

Publicar un comentario