miércoles, 9 de octubre de 2019

GR11.1 OZAKO OHIANA-LIZARA






11.1-tik jarraitu genuen. Bisaltico kampineko atzealdetik atera ginen (IE) (980 m) eta Baladín iturrira itzuli ginen. Bertan GR11.1-arekin lotu ginen berriro. Basoa ibili genuen aldapan gora Gabardito aterpera heldu arte (1360 m).

Pista batetik ekialderantz joan ginen Punta Petralta-ko eta Punta de la Cuca-ko iparraldeko maldak zeharkatuz. Bidegurutze batera heldu ginen (1540 m), baina eskuineko bidea hartu genuen, Plan de Dios te Salve-ra zuzentzen dena (HE), Aguerri sakanaren hondoan doana utziz.


Plan de Dios te Salve zeharkatu genuen (HE) eta De Lo Foraton mendi lepora igo ginen (2020 m). Hemedik Bisaurin tontorra  geneukan hurbil, baina aurreko egunean ibilbide gogorra ibili genuen eta atsedenaldi bat hartzea erabaki genuen. Orduan jaisten hasi ginen (HE) Lizara aterperantz (1540 m).

Garbarditotik Lizarara, bidearen ezkerrera, Lenito, Pico Aguerri, Puntal de Secus, Bisaurin, Alto de Fecas, Bernera eta la Llena de la Garganta mendiak ikus daitezke.

Guztira 12 km ibili genituen eta desnibel positiviko 1050 m igo genituen. Beharbada etapa motzenetako bat izango da.








lunes, 7 de octubre de 2019

GR11.1 ZURIZA-ESTRIBIELLA MENDILEPOA-OZAKO OHIANA- BORDA BISALTICO





Zurizatik (1223m) Petraficha-ko sakana igotzen duen eta Llano de Taxeras-era zuzentzen den  pista hartu genuen. Leku honetan G.R.11 ezkerrera doa, baina guk G.R.11.1 jarraitu genuen, beraz erreka zeharkatu genuen eta Mazandou-ko sakana-tik igotzen hasi ginen (HE). Gure ezkerrera Punta Ruzkia-ko, Ralla de Alano-ko, Punta Taxeras-ko, Achar de Alano-ko, Agullas D´Alano-ko, Punta Mazandu-ko eta Punta de Rincon de Alano-ko hormak  gure gainean altzatzen dira. Horrela Estribiella mendi lepora heldu ginen (2000 m), Pico Estribiella eta La Punta del Rincon de Alano-ren artean.


Estribiella-ko sakana jaitsi ginen (E), cuello de Estribiella-tik pasatuz (1480 m). Bertan sakana estutzen da, baina sirga batek eta iltze batzuek laguntzen gaitu pasabidea gainditzera baina ez dago arazorik, erraza. Errekaren ezkerratik jaisten segitu genuen pagadira iritsi arte. Handik gutxira Oza-ko ohianaren aterpera eta Ramiro el monje kanpamendura heldu ginen. Aragón ibaiaren gaineko Oza-ko zubia zeharkatu genuen. G.R.11.1 norabidea adierazi zigun zutoin adierazlea aurkitu genuen. Bidea tirolina-parke batetik pasatzen da.  Aurrerago Espata-ko sakana eta Jardin-sakana zeharkatzen ditu eta hegoalderantz zuzentzen da San Juan de Dios kanpamendura ailegatzeko. 


Puen de lo Sacadero-tik ibaiaren beste aldera pasatu ginen eta galtzada erromatar zaharra, Caesaraugusta-Beneharnun, (HM) hartu genuen errepidera eta Santana-ko zubira atera ginen arte. Berriro ibaia zeharkatu genuen eta errepidetik merto batzuk ibili genituen (H). Orduan basoan zehar Gabardito-ko aterpera doan bidea hartu genuen errepidea (HE) eta Balandín iturria aurkitu arte. Iturriaren gainetik, bide bat Bisaltico kanping-ra ailegatzen da, minutu gutxira (HM).



DATUAK
DISTANTZIA: 20,62 KM
DESNIBEL: 1245 M