viernes, 10 de mayo de 2019

Pico el Fraile edo Las Motas-en itzulia





Lunadako mendatetik (1320 m) zuzendu ginen ipar-mendebalderantz Pico El Veinte-ra heldu arte (1550m), Pico Las Motas-en mendebaldeko maldak zeharkatuz. Gure ezkerrera Pico La Miel eta Castro Valnera altzatzen dira. Ibilbideak kordalatik jarraitzen du (I), Concordia lepora jaisten da eta handik  gutxira Pico Pizarras (1478 m) igotzen du.

Kordala utzi gabe jaisten hasi ginen (I eta gero E) eta Pico Carrio igo beharrean mendebalderantz jaitsi ginen Sel de Cuende izenarekin ezagunak diren etxolak aurkitu arte. Bideak La Sierra de la Vaga-ren azpitik doa. Hego-ekialderako norabidearekin aurrean geneukan depresiora iritsi ginen, La Gandarilla izenekora (1180 m). Hemen galdu ginen eta itzuliren bat eman genuen marra zuri eta horiez markatutako P.R. bat hartu arte.

Ibilbideak hegoalderantz jotzen du. Lehen Llusias mendia igotzen du (1135 m) eta gero El Valle-ra jaisten da (1060 m). Aurrerago ekialderantz doa eta pagadi batean sartzen da Pico Las Motas-en iparraldeko aurpegiaren itzulpean. Bertan bideak “Hondojon P.R.”-ekin bat egiten du eta zigzag handi bat eginez putzu baten ondoko etxola batera heltzen da Pico Los Campanarios-en azpian.

Puntu honetan mendebalderantz jo genuen, Pico Las Motas-erantz. Bidexka batek eta harri piloek bidea markatzen dute. Las Motas-en gainean radarreko estazio militar bat dago. Guk errepide militarrera iritsi ginen baina tontorra ez genuen pisatu baimena ez geneukalako. Lunadako errepidera (BU-572) ailegatu baino lehen errepide militarra utzi genuen eta mendian zehar (M) abiapuntura iritsi ginen.



DATUAK
DISTANTZIA: 17,35
DESNIBEL: 997 M




No hay comentarios:

Publicar un comentario