Altitudea:
  1581 m
Tartea:
1260 m
Ordutegia:
  2.30 h
Distantzia:
6.5 km
kokapena:
Zeelanda Berriaren Alpes-etan
Wanakatik atera ginen Wanaka laku zabala inguratzen duen
errepidetik. Sei kilometrora Roys Peak Trak seinale-tantaia aurkitu genuen,
parking-a seinalatzen non kartel batek igoeraren ordutegiaren berri  ematen duen, bi  edo hiru ordu 
gailurrera arte. Nahiz eta ordutegia oso azkar izan orokorrean nahiko
izaten da.
Ibilbidea hasi genuen (320 m) hesi baten egurrezko mailak igoz,
bidean zehar beste hiru hesi  zeharkatu
genituen. Ibilbide osoan tontorra ikusten da. Gailurrera ailegatzeko lurrezko
eta belarrezko pista batetik iparekialdeko malda berdea zeharkatu behar genuen (argazkia).
Hasieran bideak oso pikoa ez den aldapan zigzag egiten du; erdian ibilbidea
leunago bihurtzen da eta zeharkatzen du malda osoa. Astiro aurrera egiten da.
Gure aurrean ikuspegi ikaragarriak, lakua, arkakaratsak eta ardiak.
Goiko zatian belarrez beteta dago eta aldapak gora egiten du
berriro. Iparraldeko gandorraren bizkarrera heldu  ginenean (argazkia) (1330 m) (2.00 o.) gailurrak eta lakuaren
beste aldea ikus genitzakeen. Gandorraren ertzetik  jarraitu genuen.  Bideak bira bat egiten du lurrezko eta
belarrezko aldapa pikoa  ekiditeko baina
guk aldapa igotzea erabaki  genuen. Behin
aurregailurrean egonda bidera berriro itzultzen da edo ertzetik segi daiteke,
pixka bat airekoa, Roys Peak-ren etxetxo eta antenaraino (1581 m) (2.30 o.). Gailurren
lerroan Tititea/Mount Aspiring (3033 m) nabarmentzen da (argazkia), Mount Cook mendigunetik
kanpora dagoen 3000 metroko mendi bakarra izanik; Zeelanda berriaren mendirik
ospetsuena  Mount Cook-tik aparte.
Aurregailurratik ikuspegi ederragoak ikuste dira gailurratik baino.
Luis.
Luis.


 
No hay comentarios:
Publicar un comentario