sábado, 23 de enero de 2021

TOLOÑO MENDILERRORA BUELTA, SAN GINÉS ERMITATIK (BASTIDA).

 

 

 CASTELLANO

 

San Ginés ermitako aparkalekuan autoa utzi genuen (640 m). Aparkalekuaren ezkerraldean bi pista elkartzen dira. Iparralderantz doan eskuinekotik abiatzen hasi ginen, P.R.-ko marka zuri eta horiz seinaleztatua. 840 metroko kotan Ibilbidea ipar-ekialderantz biratzen da, eta Humilladero ermitara (1060 m) iritzi ginen, erorita, eta pixka bat aurrerago, Santa Maria de los Ángeles santutegiren hondakinetara. (1180 m). 

 


Gutxi gora-behera, norabide berarekin jarraitu genuen, eta Peña del Agujero (1271 m) izeneko muino harritsu bat igo genuen. Orduan, hego-ekialderantz joan ginen, Toloñoko harresian gora egiteko. Ezpelaren artean bide bat irekitzen da eta tontorrean dagoen gurutzean (1277 m) amaitzen da trepada txiki bat, oraingoan izotza zuena, igo ondoren.

 

 

Argazkietan ikus daitekeenez, goialdea elurtuta zegoen, hondakinei eta inguruneko harriei xarma berezia emanez. Harkaitz elurtuak eta Arabako Errioxako lautada marroi eta berdearen arteko kontrasteak puntu irreala ematen zion paisaiari, zerbait egokituko ez balitz bezala. 

 


Ekialderantz jaitsi ginen Toloño mendilerroaren iparraldeko isurialdera igarotzeko. Peña del Leon-tik gertu igaro ginen, baina ekialdeko orientazioari eutsi genion iparraldeko isurialde osoa estaltzen duen pagadian sartzeko. 

 


Riparasa mendiaren maldetan dagoen Anticuacha-ko amildegira iritsi ginen, eta, han, norabidea aldatu genuen (MIM). Pagadiaren azpitik eta gandor harritsuen itzalpean La Ortada izeneko zelai zabal bat, zeharkatu genuen. Baina puntu batean Anticuacha-ko amildegia iparralderantz doa eta guk norabideari eutsi behar genion (MIM). Guztiz izoztutako aska baten albotik igaro, eta “El Loro”-ko amildegian sartzen den bide batetik aurrera egin genuen, baina kilometro bat baino gutxiagora bidea ezkerretik utzi genuen (IM). Altuera irabaziz, Kalbarioko gainaren azpitik eta eskuinetik igarotzen den bidezidor bat jarraitu genuen. Hegoaldeko isurialdera pasa eta pagadi polit batean behera joan ginen. 

 

 

Bidezidorra hego-ekialderantz jaisten den pista batean amaitzen da, bost kilometro luzatzen dena San Ginés-ko aparkalekura heldu baino lehen. Pistak, bere ibilbidean zehar, "El camino del portillo del aire"-rekin bat dator eta zenbait aldiz aldatzen du norabidea (hegoalderantz, hego-ekialderantz eta hego-mendebalderantz), baina, bihurguneak eta norabide aldaketak gorabehera, ez du galerarik. Bidegurutzeetan, gure norabideari eutsi behar diogu. Behin bakarrik, hiru kilometroren buruan, bidea bitan banatzen da, eta erraza da nahastea; orduan, ezkerreko adarra hartu behar dugu. Bere azken zatian, mahasti batzuk ikus daitezkeen gune irekiago bat zeharkatzen du, eta, handik gutxira, itxulia amaitzen da San Ginés-ko baselizan berriro. Azken ohar bat: ohikoa da zati horren goialdean lokatz dezente duten eremuak aurkitzea.

 


 
DATUAK
DISTANTZIA: 14,24KM

 

miércoles, 20 de enero de 2021

BARAKALDOKO MENDIEN ITZULIA.

 

 


 CASTELLANO

 

B.E.C.-tik (Bilbo Exibition Center-tik) (10 m) zuzendu ginen Retuerto auzora (H) eta hemendik Gorostiza auzora (H). Kiroldegian Castaños ibaiaren beste aldera pasatu ginen eta aurrera joan ginen zementozko aldapa bat aurkitu arte, etxe hori baten ondoan. Aldapa, oso pikoa, Basatxuko ur-biltegira ailegatzen da (SE). Ur- Biltegiaren eskuinera normalean oso hezea den bidezidor batek larreak zeharkatzen ditu altitudea hartuz, Santa Agueda-tik datorren pista heldu arte. Pistatik 500 metro (E) jarraitu genuen, orduan, gure eskuinera, pinudia zeharkatzen duen eta “Tostadero Alpino”-ren ondoan pasatzen den bidezidor bat hartu genuen. Bidezidorra Arroletzaren azpiko landetan amaitzen da.

 


Arroletzaren postontzitik (450 m) (H) bereizten gintuen arrapala igo genuen, eta jarraian, mendebalderantz, gora eta behera arin batean, Sasiburuko kordalaren hiru tontorrak lotu genituen: Arroletza, Tellitu (462 m) eta Sasiburu (458 m). Kordalaren ezkerraldean (H) Alonsotegi dago eta eskuinaldean (I) Bilbo Handia ikus dezakegu. Ingurune hau inguratzen duten mendiak, ezkerretik eskuinera begiratuz, honako hauek dira: hegoaldean Pagasarri, Ganekogorta eta Galarraga; atze-ohial bezala Salvada mendilerroa eta mendebaldean Trianoko mendiak, Eretza nabarmenduz.

 

 

Sasiburuko postontzitik Kukutxas (390 m) (o) lepora jaitsi eta, norabide berarekin, Humilladero (398 m), bere gurutze bereizgarriarekin, eta Peñas Blancas (462 m) gailurrak lotu genituen. Azken mendi hau kars txiki bat da, tontorrera iristeko zenbait bide dituena, orientazio berarekin. Hurrengo gailurretik bereizten gintuen lepora (448 m) (so) jaitsi ondoren, Apuko edo Ganeroitz (561 m) gailurrera amaitzen den palatik (SOS) igo ginen. 

 


Apuko mendebaldetik jaitsi eta Saratxotik datorren pistara iritsi ginen. Pistatik metro batzuk atzera egin genuen "Errekatxo" dioen kartel bat aurkitzeko. Hemen hasten edo amaitzen da, begiratu ahala, "Aranaren bidea". Bertatik (I) jaitsi ginen. Lehenik eta behin, jaitsiera nabarmena aurkitu genuen, nahiko irristakorra, baina 500 metrora bideak eskuinera egiten du eta aldapa desagertu eginten da. Aurrera egin genuen (IE), lursailez lursail, gutxi gorabehera, lau, basoaren lodieran sartuta. Kilometro bat egin ondoren, ezkerretara desbideratze bat aurkitu genuen, Etxebarriako urtegia inguratzen duen “PR Bi 210” bidearen marra zuri eta horiak dituena. 

 

 

P.R. jarraitu eta urtegira jaitsi (120 m) eta inguratu (lehenengo M eta gero IE). Horrela, Errekatxotik Castañosera doan bidearekin bat egin genuen. 100 bat metro eskuinera (EIE) (Regato aldera) joan ginen eta ezkerretara desbideratze bat aurkitu genuen. Aldapa aldapatsu bat hasten da, oso okertuta dagoen atalen batekin, eta Orcon tontorrera doana (IM) (444m). Ibilbidearen zati honek pinudi bat zeharkatzen du, Orcon mendi osoa estaltzen duena.
 


Orcongo tontorretik (IM), poliki jaisten den pistatik jarraitu genuen, eskuinera biratu eta jaitsiera (E) markatua hasten den arte. Olola errekara iritsi baino lehen (140 m), gure ibilbideak pista utzi eta ezkerrera (I) jotzen du, Errekatxotik Arnabaleko urtegira igotzen den errepidea aurkitzeko. Argalarioko hegoaldeko hegalean geunden. Mendiaren fatxada hau, deskribapen zehatz bat ezinezko egiten duten pista eta bidezidor ugariz estalita dago. Guk pista (I) bat hartu genuen, errepidetik abiatzen dena eta Elefanteko kobazulotik gertu igarotzen dena. Pista galgu gabe eta garaiera irabaziz, belardi garaienetara hurbildu ginen, baina buelta handi samarra eman genuen sastrakak saihesteko. Zelai batzuetan amaitu genuen, errepikagailuaren eta Mendibil mendiaren azpian eta eskuinaldean. Handik, ekialderantz, azken belardiak ggora joan eta Argalarioko tontorrera iritsi ginen (514 m). 

 

 

Argalarioko muino osoa zeharkatzeko orientazioa (E) mantendu genuen, antena batzuk dituen esparru batera iritsi arte. Bertatik jaisten da (E) pinudian amaitzen den aldapa aldapatsu eta belartsu bat.

Jaitsieraren puntu batean begiratokira igotzen den errepidearekin bat egin genuen, eta bertatik metro batzuk jaitsi eta pinudiaren azken zatia zeharkatzen duen bidezidorra (E) topatu genuen. Goronilloren oinetan (272 m) irten ginen, mendebaldeko aurpegitik igo genuena eta, jarraian, bere ekialdeko isurialdetik jaitsi ginen. Pistetatik behera jarraitu genuen errepidea aurkitu arte. Errepidetik jaisten jarraitu genuen, Argaletxe jatetxea aurkitu arte. Bertatik pixka bat aurrerago, ezkerretara jaisten den pista batek, zuzenean Retuerto auzoraino eraman gintuen.

 

Guztira, 24 kilometroko distantzia eta 1450 metroko desnibel.

 


 

GPSRAKO TRACK

IBILBIDEAREN ARGAZKIAK

 

martes, 8 de diciembre de 2020

PIEDRA BELLIDAREN KANALA.

 


 

Hasiera batean, Uraren kanaletik igo nahi genuen, baina orientazioan izandako bi akatsek Piedra Bellida-ren kanalera eraman gintuzten. Cares ibaia inguratzen duten mendi-hegal aldapatsuen arteko mendi-egun baterako irtenbide zoriontsua. 

 

Poncebos zubiko aparkalekuan martxa hasi genuen (220 m) eta Cares ibilbidera zuzendu ginen (HM), baina despistatu egin ginen, eta eskuinera desbideratu ordez, azken eraikinak igaro eta gutxira, "Cares ibaiaren ibilbidea" bezala markatutako ibilbidea hartzeko, zuzen jarraitu genuen ibaiaren ibilgu berera, zenbait kilometrotara, doan pistatik. Handik, gure akatsa ulertu genuenean, 400 metro atzera egin genuen, 150 metroko desnibela gainditu ondoren ibilbidera zuzenean igotzen den bide bat aurkitzeko.

Ondo bideratuta, hiru kilometro, gutxi gora behera, egin genituen, Puente Viellara (340 m) jaisten den bidezidorra aurkitu arte. Zubi hori egoera onean dago, eta ibaiaren beste aldera arazorik gabe igaro ahal izan ginen.

 


Ibaiak paisaia menderatzen du honaino: tontor mugakideetako hormen artean basatiki zizelkatutako kanoia; ibilgua, isiltzen ez den ur gardenarekin; Puente Viellako lanbroa, ibaiaren gainetik pasatzeko unea sorginduz.

 

Hala ere, une honetatik aurrera igoera gogor bat hasten da ia ezinezko aldapetan. PuenteViella igaro bezain laster, metalezko sirga bati heldu genion, harrian zizelkatutako eta lanbroak bustitako maila batzuetan aurrera egiten lagundu ziguna, oso irristakorrak izanik. 

 


Pando Culiembro-tik jarraitu genuen, sastraka askoko aldapa belartsu batetik. Bidezidorrak, sigi-saga bat marrazten du (HE), eroritako txabola batzuen ondotik pasatzen da, eta beste txabola, erantsita ere, duen zelai batean amaitzen da, La Quintana (640 m). Mendebaldeko mendigunea eta Cares ibaiaren ertza gure eskuinean geratzen dira, benetan bertikala den eta edertasun handikoa den eszenatoki bat sortuz. 

 

 

Hego-ekialdean, Piedra Bellida-ren kanala irekitzen da. Lehendabizi jou txiki bat zeharkatu genuen bere ezkerraldetik eta gero kanaleko aldapa aldapatsuan gora joan ginen. Hasierako asmoa kanaletik igotzea zen eta behin helduta puntu batera eskuinerantz jo Turonero Cimero igotzeko eta Ría-ren kanalera igarotzeko, baina ez genuen pasabidea ikusi. Beraz, Piedra Bellida-ren kanaletik jarraitu genuen, norantza ipar-mendebalderantz aldatzen duena eta Cerredoko lepoan amaitzen dena (1560 m), Cueto del Trave-ren oinean. 

 

 

Amuesaren saroirantz jaitsi ginen (M). Distantzian lerrokatuta ikusten diren hiru etxolek, Amuesaren kanalaren hasiera markatzen dute (1401), non jaisten jarraitu genuen (M) Bulnesera iritsi arte (700 m). Tejo-ren kanaletik jaistea besterik ez zitzaigun geratzen, Bulnes edo Tejo ibaiaren ibilguari jarraitzen dion bidetik eta Poncebos zubian amaitzen dena. 


Guztira 23 kilometro egin genituen eta 1600 metroko desnibela igo genuen. Kontuz! Desnibel metatuari buruz wikiloc-ean agertzen diren datuak ez dira errealak.

 



 GPSRAKO TRACK


IBILBIDEAREN ARGAZKIAK

miércoles, 18 de noviembre de 2020

PICO CERLER ETA PICO GALLINERO.

 

CASTELLANO

Txango honek gizakiak aldatutako leku bat zeharkatzen du. Ampriu-ko eski pistak dira, baina, tontorrek eskaintzen dituzten ikuspegien ondorioz igotzeko ahalegina merezi du.

Ampriuko eski pisten parking-tik (1900 m), Cerler-ean, mendebalderantz zuzendu ginen Ampriu teleaulkien edo Maitaunarenaren azpian igotzen hasteko. Metro batzuen buruan, bidezidorra norabidez aldatu eta ipar-mendebalderantz abiatzen da, pinudi bat zeharkatzen du eta Pico Cerler-en gandorran amaitzen den harrietzar luzea igotzen du. Gandorra osatzen duten granitozko bloke handiak ibili ondoren tontorrera iritsi ginen (2408 m). Gailurraren panoramikak, ezkerretik eskuinera, Posets, Perdiguero eta Maladeta-Aneto mendiguneak hartzen ditu.

Gandorrean atzera egin genuen hego-ekialderantz jaisten diren mugarriak aurkitu arte, eta Ampriu lepora iristen dira (2320 m), non izen bereko teleaulkia amaitzen den. Teleaulkiaren estazioa bihotz ikusgarri batez apainduta dago, instalazioaren beste izenari erreferentzia eginez: maitasunaren teleaulkia. Hegoalderantz jarraitu genuen Gallinero mendixkara iritsi arte (2260 m) eta igoera gogorra hasi genuen Gallinero mendirako (2720 m). Azken zatia inklinatuagoa izaten da, baina aparteko zailtasunik gabe.

100 bat metroko desnibela jaitsi genuen, baina teleaulki baten kabinara iristean, eskuinetik aparkalekuraino jaisten den pista hartu genuen. Zatiren bat, hainbeste buelta ez egiteko, mendian behera jaitsi genuen. 


DATUAK

DIISTANTZIA: 11,14KM

DESNIBEL: 1008M

GPSRAKO TRACK

IBILBIDEAREN ARGAZKIAK


viernes, 25 de septiembre de 2020

POSETS LA PLETA DE L'ESTALLOTIK

 

CASTELLANO

Posets Pirinioetako bigarren tontorra da (3369 m), baina bere igoerak ez du zailtasun handirik sortzen bide ohikoenetatik. Guk Angel Orus aterpetik igarotzen den bidea aukeratu genuen. Baina ez dut ibilbidearen ideia faltsurik eman nahi. Igoera zorrotza da, izan ere, 1900 metroko desnibela igo eta 17,5 km egiten dira. Ikuspuntu fisikotik, txango gogorra da.

Ibilbidea Pleta de L'Estallon (1530 m) hasten da, eta Eristetik autobusez iritsi ginen bertara. Pista iparralderantz igotzen da, eta, ondoren, ipar-mendebaldera, Forcau edo Angel Orus aterpera arte lagunduko ligukeen baso eremu batean sartuz. Lehenik eta behin, gure ezkerretara erortzen den D'Espigantosa ur-jauzira hurbildu ginen. Aurrerago,  Clot de Chil-eko aterpera doan bidea eskuinera utzi genuen. Bideak, Eristeko Aiguetarekin paraleloan jarraitzen du Les Riberetes pletara iritsi arte. Bertan norabidea hego-mendebalderantz aldatzen da Espigantosako amildegian sartzeko, eta, handik gutxira, ipar-mendebalderantz, Angel Orus aterpera iristeko, Forcau Baixoren azpian.

Basoa desagertu egin da eta orain aurrera goaz (IM), Forcau tontorra inguratuz eta Llardaneta errekaren bila, metalezko zubi batetik zeharkatu genuena. Jarraitu (IM) El Diente de la Llardanaren eta Tuca Altaren artean dagoen Canal Fondan (2670 m) sartzeko. Tarte horren zati bat G.R.11.-ren gainetik doa, baina GR marka gorri eta zuriak alde batera utzi genituen, errekatik aldenduz, iparmendebaldeko orientazioa mantentzeko eta Fonda kanala aurkitzeko. Adi, erraza da G.R. (M) markak jarraitzea, baina hauek Viadosera eramango gintuzke.

Kanalak elur gogorra zuen eta kranpoiak erabili behar izan genituen. Behin gaindituta, harritzar batean sartu ginen El Diente de la LLardanaren azpian. Pixka bat aurrerago 30º-35º zuen elurtegi batetik igo genuen Diente de la Llardanaren lepora ailegatzeko. Amaitzeko, Posets gandor harritsu eta ikusgarria besterik ez zaigu geratzen, eta hortik igo ginen (I) gailurreraino (3369 m).

Bide beretik itzuli ginen.



sábado, 19 de septiembre de 2020

SALVAGUARDIA

 


CASTELLANO

Tontor hori igo genuen Besurtan abiatuz eta Los Llanos del Hospital-ean amaituz. Horrela, paisaia askotarikoagoa zeharkatu genuen, ikuspegiek aspertzeko astirik uzten ez zuten arren. Salvaguardia tontorra, batez ere, tontor panoramiko bat da.

Autobusak Besurtan utzi gintuen. Errepidetik 400 metro atzera egin behar izan genuen (IM), Salvaguardia mendiaren eta Portillón de Benasque-ren igoera adierazten duen kartel bat aurkitu arte (1880 m). Sigi-saga markatua marrazten duen bidezidor  batetik (IE) igoera eroso bat hasi genuen, sigi-saga amaitzen den 2240 metroko kotara iritsi arte. Orduan bidea mendebalderantz doa, udan  aintzira lehor batzuk dituzten Billamuertako zelaietara heldu arte. Baina, iritsi baino lehen, La Maladeta-Aneto, Posets eta Perdiguero mendiguneen eta inguruko haranen ikuspegi ikusgarriak ikusi ahal izan genituen. Zelaietatik metro batzuk lehenago dagoen kartel batek zehaztasun milimetrikoz azaltzen ditu begien aurrean ditugun tontor guztiak. 

Zelaietan, zutabe adierazgarri batek Portillón de Benasquerako norabidea adierazten digu. Laster iritsi ginen (2440 m). Frantses aldera pasatu ginen Boums Du Port aintzirari argazkiak ateratzeko eta gora (M) jarraitu genuen. Piramide harritsua geratzen zitzaigun, igotzeko lekurik garestiena. Airezko pasabide bat du, baina metalezko sirga batez sendotuta dago, erraz pasatzen dena. Tontorrera iritsitakoan (2736 m) Pirinioetako ikuskizunaz gozatu genuen.

Bide beretik itzuli ginen Billamuertako zelaietara. Hemen Los Llanos del Hospital-en helbidea hartu genuen (HM). Orain Perdiguero mendigunea genuen hondoko oihaltzat, eta Llanos lehen planoa. Ibilbidea oso ondo seinaleztatuta dago. Ez du galerarik. Baina, Los Llanos de Hospital parkinera iritsi aurretik, autoa bertan genuelako, ur-jauzi bat bisitatu genuen Esera ibaiaren jaiotzean, Hospital de Benasque-ren ondoan. 



DATUAK

DISTANTZIA: 11,93KM

DESNIBEL:868M





viernes, 11 de septiembre de 2020

ANETO: VALLIBIERNATIK LA BESURTARA CORONAS LEPOTIK

 


 CASTELLANO

Udan sa Benasque-ko udal-autobu sakkon aran batzuetara heltzen dira eta horrela Aneto-ren hegoaldeko aurpegia eta iparraldekoa ibili ahal izan genuen egun berean. Ibilbidea Vallibiernan hasten da eta La Besurtan amaitzen da, guztira 15 km eta 1500 m desnibel.


Benasquen autobusa hartu genuen eta ordu baten buruan Coronas-ko zubira, Vallibiernan, heldu ginen (1960 m). Ibones de Coronas-erako markei jarraituz Coronas errekaren sakanetik igotzen hasi ginen (lehen IE eta gero I). Blokeaz osatutako alde bat gainditu eta gero Ibonet de Coronas-era (2250 m) iritsi ginen Aragüells eta Pedres Albes mendien azpian.


Norabide berarekin, gutxi gorabehera, sakanetik goratzen jarraitu genuen “Ibon inferior de Coronas” aurkitzeko (2640 m). Hemedik harri piloei jarraituz, lehen mendebalderantz eta gero iparralderantz, Ibon Medio de Coronas-era ailegatu ginen, handienera (2720 m). Ibon Superior bidearen eskuinera kokatuta dago eta goitik ahal ikus izan genuen soilik.


Gure aurrean mendi-harresiak zirkuluerdia ixten du non La Maladeta, ezkerrera, eta Aneto, eskuinera, nabarmentzen diren. Anetoren azpian elurtegi batzuk geratzen dira, Coronas glaziar zaharreko ondarrak. Iparekialderantz aurrera egiten elurtegiak pasatu genituen, kranpoiekin, eta Coronas lepora igo ginen (3200 m). Ba geunden mendiaren iparraldeko aurpegian. Bakarrik geratzen zitzaigun asken tartea, glaziarren parterik altuena, tontorrera heltzeko. Horretarako hego ekialderantz zuzendu ginen baina Anetoren gurutzean argazki bat lortzeak eskatzen du zerbait gehiago, Mahomaren pasabidea. Harrizko blokeak osatutako gandorra da, pasatzeko erraz baina aereoa. Eta askenean gailurra (3404 m).

 

Glaziarretik jaitsi ginen erosoak (IM) oinatzei elurretan jarraituz, baina el Portillón superior-era iritsi baino lehen bloke-kaosa gainditzeko alheginak egin behar izan genituen. Hala ere, txarrena etortzeko zegoen. El Portillón-tik (2880 m) La Renclusa-rako (2150 m) jaitsiera oso gogorra izan zen. Indarrak falta zitzaizkigun eta blokeen eta harrobien artean harri piloei jarraituz jaisteak ahituta utzi gintuen. Badago jaisteko beste aukera bat. Glaziarretik Salterillo Ibonera jaisten da eta hemendik La Renclusa aterpera La Renclusa lepotik.

 


 TRACK PARA GPS

FOTOS DE LA MARCHA