sábado, 14 de noviembre de 2015

MORRA DE LECHUGALES, PICOS DE LOS GRAJALES ETA PICO DEL JIERRU JITO DE ESCARANDITIK.




Martxa hasi genuen Jito de Escarandin (1302 m). Casetón de Andararako pista hartu genuen (Lehen H eta gero HM), la majada de la Jazukatik pasatuz, Macondiu-ren azpian heldu arte. Zona honetan guztian meatzaritza egon zen, izan ere Caseton-en ondoan errail batzuk eta mineral karga bagoneta bat monumento gisa daude. Caseton de Andara aterpeak zaindaria dauka eta joan baino lehen berarekin hitz egin behar da.


Aterpearen goi aldetik doazen pistak jarraitu genituen (H). Gorago hego mendebalderantz zuzentzen dira eta gero hegoekialderantz. Edonon meatzeritza-hondarrak agertzen dira. Berehala, gure ezkerrera, Castillo de Grajal agertzen da irtena. Azpitik pasatu ginen eta La Rasa de la Inagotable –aren eta el Pico del Grajal de abajo-ren artean kokatu ginen. Gure eskuinera agertzen den kordalera zuzendu ginen eta kordalari jarraituz hiru tontor igo genituen: Pico del Grajal de abajo, Pico del Grajal de arriba eta Pico del Jierru. Jierrutik paanoramika bikaina begistatu genuen: Mendebalderantz Picos de Europako erdiko mazizoa Dujeko aranarekin, hegomendebalderantz Pico Cortes, hegoalderantz Morra de Lechugales, jou del evangelista eta Las Sillas del Caballo Cimero eta Bajero eta ekialderantz Samelar, Sagrado Corazón, La Junciana eta La Rasa de la Inagotable.


Pico del Jierrutik Morra de Lechugales-era (H) zuzendu ginen. Metro batzuk, altitude gehiegi galdu gabe, eta bidezidorrari jarraituz La Morraren ekialdeko maldetan, Jou Evangelista begiratzen dutenetan, kokatu ginen. Tontoorrera ailegatzeko bi aukera dauzkagu (Ikusi argazki 1 eta argazki 2) : A) Bidezidorrak malda erdian sigi-saga egiten du eta kordalera igotzen da, hegomendebaldeko norabidearekin “moña”-ra heltzen da. B) Bideak sigi-sagaren asken iskinan mendebebalderantz jotzen du lepo batera iristeko. Hemendik kordalaren beste aldera pasatu ginen, gero, metro gutxietan, itxuraz ez ibiltzeko moduko lurragatik, baina pasabideaz, aurreko ibilbidearekin lotzen genuen. La Moña gailurra osatzen duen haitz handi bat da. Tontorrera heltzeko, 3-. Graduko pasabide bat trepatu behar da (2440 m). Panoramika Pico del Jierruaren antzekoa da, baina hegoalderantz Alto Carrion-go mendiak ikus daitezke: Curavacas, Espiguete, Peña Prieta y Pico Murcia.


Itzultzeko 3. Graduko pasabidea rapelatu genuen eta ibilbideaz aldatzea erabaki genuen, ibilbide zirkularra eginez. Jou Llerosorako bidea hartu genuen, Valdomingueroren itzulpean eta Pico Jierruren eta Grajales-en iparraldeko aurpegien azpian.


Pico del Jierrura itzuli ginen. Tontorretik iparraldeko isurialdea jaisten hasi ginen, harrieta luze batetik (MIM), harri-piloei eta bidezidorrei jarraituz lepo txiki batera (2270 m) heldu arte. Orduan bidezidorra iparralderantz zuzentzen da eta gero ipar ekialderantz, harrietatik ere, bide egokiagoak aurkitu arte. Bide hauek Grajales-etako ibilbideak bezalako ezagutzen dira. Pico Jierru-ren eta Los Grajales-en maldak ibiltzen dituzte eta goizean egin dugun igotzeko ibilbidearekin lotzen dira Casetón de Andara heldu baino pixka bat lehenago.


Agur bero bat eta besarkada bat Mari Soli eta Tintxuri, gu bezalako mendiko bi zale amorratu.




DATUAK
DISTANTZIA: 18,12 KM
DESNIBEL: 1311M 




jueves, 5 de noviembre de 2015

HOYA DE GAMUETATIK MALLO GORRETA ETA GORRETA DE LOS GABACHOS.





Los clérigos iturrian autoa utzi genuen, Zurizatik Linzara doan errepidean. Ibiltzen hasi ginen ekialderako norabidearekin, Gamuetako erreka-zuloa ibiltzeko. Bidea Gamuetako erreka-zulon sartzen den neurrian altitude irabazten du Gamuetako aterpera ailegatu arte (1640 m), artzain aterpe bat. Aterpearen hegoaldean ikusten dira Quimboa Bajo y Pinare eta ekialderantz ikusten dira jadanik Anzotiello y Mallo Gorreta. Bidea hegoekialderantz zuzentzen da Gamuetako sakonunetik igotzen jarraitzeko eta gu eramateko Anzotielloren eta Mallo Gorretaren arteko bretxaren azpian. 


Harrieta ezegonkorra batetik bretxara igo ginen. Ezkerreko hormatik, martxaren arabera, pausorik egonkorrenak aurkitu genituen. Behin bretxara heldu ginen ( 2180 m) gure ezkerrera zuzendu ginen, IE, oso makurtutako eta ezegonkorrako lurratik, Mallo Gorretako hormaren eta pitoi edo gerdarme baten arteko tximiniarantz. Tximinian 2. graduko igarobide bat badago eta harri aske asko ere, erortzeko eta irristatzeko arriskuarekin. Kasko eramatea gomendatzen dugu, bretxatik kontu handiz ibili behar da. Tximinia igo eta gero bizkar harritsuatik jarraitu genuen tontorra arte (2267 m). Tontorratik ikusi genitun mendebaldeko eta erdialdeko pirinio osoa, Anie-tik Neuville mendilerroaraino Hiru Erregeen Mahia, Alanos, Bisaurin, Midi, Infiernos, Vignemale eta Balaitus-tik pasatuz… eta ez dakit zenbat mendi gehiago.


Tontorrean talde batekin topo egin genuen ( hiru nafar, errioxar bat eta catalan bat). Gorreta de los Gabachos-era igotzeko beharrezkoak diren rapelak egiteko horniturik zeuden. Gonbidatu gintuzte rapelak jaistera eta guk onartu. Ertzetik jarrai daiteke baina destrepe bat badago oso airekoa eta arriskutsua. Askoz hobeto tontorraren ezkerreko hormatik rapelak egitea destrepe baino.


Rapelak egin daitezke bi lekutik, lehen hain zuzen ere tontorraren azpian eta bestea pixka bat beherago non rapel egiteko zinta ikusten den. 20 metroko rapelak dira. Gero gandorrari jarraituz hegoaldeko Gorreta de los Gabachos-era heldu ginen (2270 m).


Itzultzeko iparralderantz zuzendu ginen Gamueta mendilepora arte (2188m). Bertatik harrieta luze batetik jaitsi ginen (HM) Gamuetako sakonunera arte. Hemendik aurrera itzuli ginen etorritako bidetik.


Udazkenak kolore gorri eta marroiez janzten zuen Gamuetako basoa, eta Txamantxoiako maldak okre-grisa erakusten zuten, urteko sasoi honetan soilik ikusten dena. Mendi egun ona pasatu genuen, ahaztezina.
Hemendik agurtu nahi dugu tontorrean aurkitu genuen bosteko taldea.




DATOS
DISTANTZIA: 12, 28 KM
DESNIBEL: 1055 M