lunes, 12 de agosto de 2013

ESTRAPERLOREN BIDEA. ESPINOSATIK LAS MACHORRAS-ERA.



“Sukaldeak” hartzen dugu  abiapuntu, barbakoarako parrilla eta bankuez hornitutako aldea, antzinako abere-azokaren ondoan, Espinosako kanpoan. Ibilbide osoaren norabide orokorra iparmendebaldekoa da eta hasieratik bidean aurki daitezke marra laranjak eta zuriak. Bidea hasten dugu Bardalerantz, Trueba ibaiaren uholde-lautada. Azokaren eraikina pasatu eta gero zuzentzen gara ezkerrera bardalean sartzen gara, erdiko pistatik zeharkatzen dugu Barcenas-era ailegatu arte. Sarreran  belarrezko lauda bat urkitzen dugu oso agerikoak diren  harri eta zuhaitz handi batekin, baita  sienale-tantai bat ere. Adierazten digu Las Machorras-erako bidea, gure helmuga, bai Barcenas-etik bai errotatik. Zuzentzen gara ezkerrera errotaren bidetik. Errotara heldu baino lehen eskuinera jotzen dugu ibaiaren ertzeraren ondoan doan bidea jarraituz. Errotaren urjauziatik pasatzen gara eta balardien artean sartzen gara ibaiaren zubiara iritzi arte. Tarte honetan ez dago arazorik marra gorriak eta zuriak ez galtzea komenigarria da.


 Zubia behin pasatuta, metro gutxietara, beste seinale-tantai berri batek eramaten gaitu eskuinera. Bidezidor bat ibaiaren eskuineko ertzetik, ibaiaren ibildearen arabera, doa Las Machorras-eraino. Hiru kilometro dira, benetan oso atseginak. Bideak ikuspegi ederrak eta ibaiertz-landaretza, urritz ugariekin, eskaintzen dizkigu. Momenturen batean bidezidorra ibaitik pixka bat bereizten da ertz iraganezinen bat sahiesteko, maldan gora eskudelez eta eskaierez igotzen du. 


Pixka bat aurrerago egurrezko zubi txukunak errekatxo bat pasatzera laguntzen du. Azkenean, Las Machorras-era heltzen gara. Itzultzen gara leku beretik. Gutxi gorabehera, joan eta etorria 12 km izan dira.






viernes, 2 de agosto de 2013

TXAMANTXOIA/MAZEEN GANDORREN ZEHARBIDEA.



Linza aterpetik (1330 m) abiatuz, gailurra begi-bistan, Errepidetik tarte txiki bat aurrera egiten da belardi baterino. Eskuinetik basoan sartzen den pista arbuiatuz, belarditik zuzenean igo ginen. Basoan sartu baino lehen mugarriak aurkitu genituen. Pagadi/izeidi hostotsuan aldapa pikoa igoz (Iparralde), altitudea irabazi ahala, bidezidorra argiagoa egiten da baita egurra ateratzeko pista bat agertu ere. Rinconada amildegiaren ezkerrera eramaten duen gandorra beti jarraituz, lautadatxo bat zeharkatu eta gero biratu ginen iparraldetik iparmendebalderantz. Behin gailurren lerroan, EIE ertza nabarmentzen da,  basotik atera ginen Aztaparreta lepoaren gainetik, orain gure bizkarrean kokatuta.


Nahiz eta bidezidorra eskistozko gandor aldapatsu eta ezegonkorrean ia ia ez ikusi, ertzea jarraitzea besterik ez zen. Erdiko tartean trinkotasun gutxi duten harriak trepatu behar genituen. Tarte honek, pixka bat airekoa, gutxi irauten du. Gainetik bidezidorra argiagoa da eta goiko zati aldapatsua sahiesten du Txamantxoia/Mazen gailur panoramikara bertara ateratzen den diagonala marraztuz.



Hegoaldeko isurialdetik jaisten hasi ginen, belarrezko tarte bat behin pasauta, harri ezegonkorrez beteta dagoen malda bat agertzen da bidea oztopatuz. Eskuinera errezago ibiltzeko bidexka bat dago. Hurrengo belarrezko aldapan hegoaldeko gandorran jarraitzea eta Malarrés-en bordarako pista bilatzeko, Belaguako isaurialdean kokatuta, lur erosoagatik bira zabala egitearen artean aukeratu behar da. Gandorren zeharbidea betetzeko gogoz, mugarriei arreta jarrita, pinu isolatu eta sasien artean altitudea galtzen gindoazen harrizko mailak gainditzen genituen bitartean. 


Behin mendiaren oinarrian, basoaren barruan, Huesca eta Nabarraren arteko banalerroaren alanbre-hesia topatu genuen. Maze lepoan kokatutako pasabideak Hueskako isurialdera itzultzen utzi zigun (1472 m). Bide markatu batek eta jarraian egoera txarrean dagoen pista batek beste pista zabal batera eraman gintuzten bertan kartel batek Maze lepoa adierazten du. Rincon de Maz-ko amildegitik doan pistatik bira zabala eginez bailara iritsi ginen. Ibaia berehala gurutzatuz asfaltotik itzultzeko edo eskuineko aldearen belardietatik aurrera eginez, edozein kasutan itzultzen gara errepidera Linza aterpean ibilbide zirkularra amaitzeko (1330 m) (F) (3.00h).


Luis.