lunes, 9 de julio de 2012

PUNTA ESCARRA CANFRANC HERRITIK



IP bailra igo genuen, IP urtegi arte. Ezkerretik gora egiten jarraitu genuen Punta Escarra-ren oinarrian kokatu arte. Azken zatia I eta II. graduko igoera erraza eta dibertigarria izan zen.


Canfranc herriako parking batean utzi genuen autoa. Herrialdearen iparraldeko irteran dagoen erromesen zubiara zuzendu ginen (1056m), Aragon ibaiaren gainean. Iparraldeko norabidearekin lehenengo metroak ibili ginen, ibaiarekiko paraleloak, burdinbidearen azpitik igaro arte, yadanik pinu eta ezpel basoan sartzen. Bidea piko bihurtu eta ekialderantz biratzen da, zig-zag marrazten duen bitartean. Berehala altitude irabazi genuen eta IP bailaran sartu ginen. Lehenengo tarte osoa P.R.-ren marra berdez eta horiez markaturik dago. Basoa amaitu zenean aldapa leundu zen eta ordu erdian 1840 metroko kotako aterpera heldu ginen. Ekialderantz jarraitu genuen irekita dagoen IP aterpera heldu arte. Aterpea metalezko mahiez eta hogei pertson lo egiteko koltxonetez horniturik dago. IP urtegira heldu baino lehen, ibilbidearen eskuinera, kokatuta dago. Urtegiaren inguruan instalazio hondatuak nonnahi sakabanatuta daude. Merezi duen Goi-mendi itxura lekuari IP Kirkuk eta bere gailurrek ematen diote. Pala de Alcañiz, Hombro de Punta Escarra, Pala de IP, Collarada.



Urtegira hurbildu ginen argazkiak ateratzeko, baina Punta Escarra-rako bidea segitzeko ezkerrerantz jo behar da, iparekialderantz. Punta Escarra-ren iparraldeko korridorearen mendileporaino (2575m) heltzen den ibarbidea hartu genuen. Mendilepoan “Gendarme” bat, erdi apurturik, nagusia da. Tarte honek Hombro-tik eta Punta Escarra-tik datorren harrizko kaos, bere ezkerretik,  zeharkatzen du, bdidezidorrari eta mugarrei jarraituz. Korridorearen mendilepotik Punta Escarraren siluetak duen hortz itxuraren azpira hurbildu besterik ez genuen behar.



Hemendik aurrera zailtasun I eta II graduko urrats batzuk gainditu behar dira. Oinarritik bi aukerak dira: A) Guk igo genuena. Mendilepotik datorren bidezidorrak tximinia baten azpian utzi gintuen, eskuinatik gainditu genuena. “Rapel” egiteko amarratzea badago eta mendizale ohituak zailtasun I eta II- graduak ematen dizkiote. Ezkerretik jarraitu genuen, erlaitz batetik, tximinia errazago bat aurkitu arte.  Harri deseginez beteta zegoen Iparraldeko aurpegira atera ginen. Bertan I+ graduko harlauz batzuk igo behear izan genituen, gailurretik (2753m) oso hurbil. Badira “rapel egiteko” amarratze bi, baina neguko elurra eta izotzarako erabiltzen direla usted ut. B) Behin Punta Escarraren triangeluaren azpian, tximiniaren azpian hain zuzen ere, metro batzuk ezkerrera, iparraldera joan ginen. Kokatu ginen gandorrean, korridorearen mendilepoaren eta gendarme-aren gainean. A bidea aurkitzeko harritzar desegin batzuk gora egin besterik ez dugu behar. Nolanahi ere, azpimarratu nahi dugu , igoera dibertigarria izan arren, harri deseginen ondorioz kontu handiz ibili behar dugu.



Tontorretik ikuspegi zorogarria. Hegoalderantz eta hegoekialderantz Collarada, Collaradeta, El Fraile, La Punta Nevera, Pala de Alcañiz, Punta del Águila, Campanales de IP, Hombro de Punta Escarra; mendebalderantz Lecherines y Aspe; iparmendebalderantz Pala de IP; iparralderantz, urruntasunean, Perdido, Vignemal, Infiernos, Balaitus, Midi; eta ipar ekialderantz  Partacua-ren mendilerroa eta Telera.
Itzuli ginen bide beretik, baina bailararen beste aldetik jaistea posiblea da. Aukera hau aterpean hasten da. Adarratik segituz artzain etxola batera ailegatzen da. Bertan erreka zeharkatzen da, mugarrei jarraitzen zaie, gorabehera batzuekin, bailaren ezkerretik. Gero, mendebalderantz, La Besera belardietatik bidezidorra basoan sartu arte. Askenean, ia ia, Los Peregrinos zubian topo egiten du beste bidezidorrarekin.