viernes, 22 de febrero de 2013

Mount Ollivier, Aoraki/Mount Cook-en behatokia





Altitudea:   1933 m
Tartea: 1200 m
Sailtasuna: F
Ordutegia:   2.45 o.
kokapena: Zeelanda Berriko Alpeetan

Aldeko mapa besterik ez dugu ikusi behar Mount Ollivier, Zeelanda Berriaren mendirik garaienaz gain, inguruko glaziarrak eta gailurrak (argazkia) begiesteko leku egokienetako bat dela ohartzeko. Aoraki/Mount Cook Village-tik hurbiltzerakoan bide balizatua ordu erdiz jarrai dezakegu edo akanpaleku batera eramaten duen pista autoz ibili. Ibilbidea hasterakoan (750 m), Mueller Hut-erako bidetik, kartel batek adierazten digu 3 ordu joan eta etorria Sealy Tarns balkoiera eta 3 ordu aterperaino. Hasieraren zatiak landarez betetako malda aldapatsua igotzen du, 1800 egurrezko mailez hornitua (argazkia). Ibilbide bihurgunetsutik gora egiten, eskailerak Sealy Tearns muinean amaitzen dira (1250 m) (1.10o.), Mount Sefton-ko serac-en azpian kokatuta Aoraki/Mount Cook-aren ikuspegi zoragarria dauka baita bailara osoarena ere (argazkia).
Hurrengo zatia malda ezinegona da eta harrizko urratz batzuekin. Gorako elurtegiak gaindituta goi-lautada baten zubira ateratzen da (1700 m) ( 2.10o.) nondik Mont Sefton-ko ekialdeko aurpegiaren serac-en ikuspegi izugarriak ikusten diren, behean Muller Glaziarren ibai izoztua dabil bitartean (argazkia). Harrien artetik Sealy Range gandorra ingurutzen, aterpea agertzerakoan, elurtegi leunetatik jarraitzen da Mueller Hut-araino (1800 m) (2.30o.). Gas, sukaldeko tresnak, jantoki eta logelak koltxonez hornituta. Nahiz eta jagon izan Zeeland Berriaren aterpeek ez daukate sukaldaritza, beharrezkoa da janaria eta lo egiteko sakua, burusirik ez dagolako, eramatea. (argazkia)
Tontorra lortzeko, aterpearen atxetik, granito blokez egindako gandorra igotzen da Mount Olliver-ren gailurraren harrietara ailegatu arte (1933m) (F) (2.45o.) (argazkia). Gailur honetatik ikus daiteke Mount Sefton (3157m) (argazkia) eta Aoraki Mount Cook (3754 m), ikuspegi paragabea, Zeelanda Berriaren tontorrarik altuenean hegoaldeko sorbatz zorrotza eta mendebaldeko aurpegiaren serac zintzilikatuak nabarmenduz. (argazkia).

Luis.




domingo, 10 de febrero de 2013

ROYS PEAK, TITITEA/MOUNT ASPIRING-EN BEGIRATOKIA.





Altitudea:   1581 m
Tartea: 1260 m
Ordutegia:   2.30 h
Distantzia: 6.5 km
kokapena: Zeelanda Berriaren Alpes-etan

Wanakatik atera ginen Wanaka laku zabala inguratzen duen errepidetik. Sei kilometrora Roys Peak Trak seinale-tantaia aurkitu genuen, parking-a seinalatzen non kartel batek igoeraren ordutegiaren berri  ematen duen, bi  edo hiru ordu  gailurrera arte. Nahiz eta ordutegia oso azkar izan orokorrean nahiko izaten da.
Ibilbidea hasi genuen (320 m) hesi baten egurrezko mailak igoz, bidean zehar beste hiru hesi  zeharkatu genituen. Ibilbide osoan tontorra ikusten da. Gailurrera ailegatzeko lurrezko eta belarrezko pista batetik iparekialdeko malda berdea zeharkatu behar genuen (argazkia). Hasieran bideak oso pikoa ez den aldapan zigzag egiten du; erdian ibilbidea leunago bihurtzen da eta zeharkatzen du malda osoa. Astiro aurrera egiten da. Gure aurrean ikuspegi ikaragarriak, lakua, arkakaratsak eta ardiak.
Goiko zatian belarrez beteta dago eta aldapak gora egiten du berriro. Iparraldeko gandorraren bizkarrera heldu  ginenean (argazkia) (1330 m) (2.00 o.) gailurrak eta lakuaren beste aldea ikus genitzakeen. Gandorraren ertzetik  jarraitu genuen.  Bideak bira bat egiten du lurrezko eta belarrezko aldapa pikoa  ekiditeko baina guk aldapa igotzea erabaki  genuen. Behin aurregailurrean egonda bidera berriro itzultzen da edo ertzetik segi daiteke, pixka bat airekoa, Roys Peak-ren etxetxo eta antenaraino (1581 m) (2.30 o.). Gailurren lerroan Tititea/Mount Aspiring (3033 m) nabarmentzen da (argazkia), Mount Cook mendigunetik kanpora dagoen 3000 metroko mendi bakarra izanik; Zeelanda berriaren mendirik ospetsuena  Mount Cook-tik aparte. Aurregailurratik ikuspegi ederragoak ikuste dira gailurratik baino.

Luis.



domingo, 3 de febrero de 2013

TARANAKI-EGMONT MENDIA





Tanaraki edo Egmont  menditik Tanaraki lurraldea ikusmenean dago. Zeelanda Berriaren iparraldeko irlaren mendebaldeko kostaldean.
Nahiz eta lotan egon, sumendi ezohikotzat hartzen da. Jaso dituen erupzio handienetariko bost "Konoren Kolapso" metodoz izan dira. Honek eman dio denok pentsatzen dugun  sumendi baten morfologia ia, ia ezin hobea.
Hona hemen egin nuen igoeraren deskribapena:
New Plymouth-tik atera ginen errepide hirutik. Egmont Village-ra heltzerakoan Egmont Road-tik jarraitu genuen. Igotzen joan ginen North Egmont bisitari gunera ailegatu arte (950 m). Bertan kartel batek gailurraraino, joan eta etorria, 8 edo 10 ordu behar direla adierazten du.
Igotzen den bitartean basoko landaretza zeharkatzen duen eta amildegi batzuk inguratzen dituen pista bat hartu genuen. Porlanezko tarte aldapatsua gainditu eta gero pista telekomunikazio dorre batera iritsi eta Tuharangi Lodge aterpe pribatuan amaitzen da (1500 m) (1.30 o.) (argazkia). Berehala beste aterperako bidea utzi genuen eta harrizko amildegi baten sartzen den bide balizatutik segitu genuen. Tarte aldapatsuenean egurrezko eskailerak daude igotzen laguntzeko eta higadura sahiesteko (argazkia).
Amildegitk ateratzerakoan malda ezegonkor batekin lotzen da, elurtegiez inguratuta (argazkia). Zati neketsu honek iparekialdeko gandorraren harrizko ezproiaraino eraman ginduen (2150 m) (3.00 o.) (argazkia). Huts-sentsatziorik gabe gora egin genuen ertz zorrotz baten oinarrira iritsi arte (2400 m) (Erreza) (3.45 o.). Orduan albo banatan bi gailur dauzkan elurrezko hodi batean sartu ginen. Hodia orain elurrez betetako kraterrera ateratzen den sakonune batera zuzentzen da.
Eskuinera jo genuen (M) eta 50 metroko  tarte duen elurrezko aldapa batetik (argazkia) Taranaki/Egmont-en tontorrera igo genuen (2518 m) (Erreza.) (4.15 o.) (argazkia). Udan ez dago elurrarik baina izotzak krater barruan irauten du. Ekialdeko gailurrera (2510 m), erdiko mendi-lepotik , harrien artean eta igoera PD batez heltzen da.
Altitude: 2518 m
Prominentzia: 2308 m
Tartea: 1600 m
Distantzia: 6.3 km
Orduak: 4.15 h
Lehen igoera: 1839
Coordenadas: 39 ° 17 '47 "H, 174 ° 3' 50" E
Posizioa: Zeelanda Berriaren iparraldeko irla.
Luis.