Tanaraki edo Egmont menditik
Tanaraki lurraldea ikusmenean dago. Zeelanda Berriaren iparraldeko irlaren
mendebaldeko kostaldean.
Nahiz eta lotan egon, sumendi
ezohikotzat hartzen da. Jaso dituen erupzio handienetariko bost "Konoren
Kolapso" metodoz izan dira. Honek eman dio denok pentsatzen dugun sumendi baten morfologia ia, ia ezin hobea.
Hona hemen egin nuen igoeraren
deskribapena:
New Plymouth-tik atera ginen
errepide hirutik. Egmont Village-ra heltzerakoan Egmont Road-tik jarraitu
genuen. Igotzen joan ginen North Egmont bisitari gunera ailegatu arte (950 m). Bertan
kartel batek gailurraraino, joan eta etorria, 8 edo 10 ordu behar direla
adierazten du.
Igotzen den bitartean basoko
landaretza zeharkatzen duen eta amildegi batzuk inguratzen dituen pista bat hartu
genuen. Porlanezko tarte aldapatsua gainditu eta gero pista telekomunikazio
dorre batera iritsi eta Tuharangi Lodge aterpe pribatuan amaitzen da (1500 m)
(1.30 o.) (argazkia). Berehala beste aterperako bidea utzi genuen eta harrizko
amildegi baten sartzen den bide balizatutik segitu genuen. Tarte aldapatsuenean
egurrezko eskailerak daude igotzen laguntzeko eta higadura sahiesteko (argazkia).
Amildegitk ateratzerakoan malda
ezegonkor batekin lotzen da, elurtegiez inguratuta (argazkia). Zati neketsu honek
iparekialdeko gandorraren harrizko ezproiaraino eraman ginduen (2150 m) (3.00
o.) (argazkia). Huts-sentsatziorik gabe gora egin genuen ertz zorrotz baten oinarrira
iritsi arte (2400 m) (Erreza) (3.45 o.). Orduan albo banatan bi gailur dauzkan
elurrezko hodi batean sartu ginen. Hodia orain elurrez betetako kraterrera
ateratzen den sakonune batera zuzentzen da.
Eskuinera jo genuen (M) eta 50
metroko tarte duen elurrezko aldapa
batetik (argazkia) Taranaki/Egmont-en tontorrera igo genuen (2518 m) (Erreza.) (4.15 o.) (argazkia).
Udan ez dago elurrarik baina izotzak krater barruan irauten du. Ekialdeko
gailurrera (2510 m), erdiko mendi-lepotik , harrien artean eta igoera PD batez
heltzen da.
Altitude: 2518 m
Prominentzia: 2308 m
Tartea: 1600 m
Prominentzia: 2308 m
Tartea: 1600 m
Distantzia: 6.3 km
Orduak: 4.15 h
Lehen igoera: 1839
Coordenadas: 39 ° 17 '47 "H, 174 ° 3' 50" E
Posizioa: Zeelanda Berriaren iparraldeko irla.
Orduak: 4.15 h
Lehen igoera: 1839
Coordenadas: 39 ° 17 '47 "H, 174 ° 3' 50" E
Posizioa: Zeelanda Berriaren iparraldeko irla.
Luis.
No hay comentarios:
Publicar un comentario