Ekialdetik Urigoitiren gainean kokatuta dagoen Elezkingo parking-ean ibilbidea hasi genuen (470 m). Ekialdeko
norabiedearekin, pista zabal batetik, berehala ur-andel baten ondoan pasatu ginen y pixka bat
aurrerago lehenengo bidegurutzea agertu zen, jo genuen eskuinera. Minutu
gutxietara bigarren bidegurutxean gora jarraitu genuen Aldabide errekara eta
Sistietako kanalera zuzentzen den beste pista bat eskuinera utziz. Pinudi batean
sartu ginen eta jarraian zelai batzuk zeharkatu genituen. Dagoeneko gure
eskuinean Atxak ikusgarriak geneuzkan, hegoalderantz zuzendu ginen eta
Egalasaburu larretan kokatu ginen Atxen azpian.
Hemendik, hegoalderantz y pixka
bat medebalderantz, Atxak inguratu genituen Sistietako harresi handia
zeharkatzen hasteko, Sistietako kanaletik metro batzuk gorago.
Axkorriganetik
jaisten den ezproi nabaria gainditu genuen eta 100-150 metrotara kanal
aldapatsuaren azpian kokatu ginen. Kanala Atxaragun leporaino igotzen da.
Igoera harrieta handi batetik egiten da eta mugarriez markaturik dago. Kontu
handiz ibili behar genuen goiko aldean aldats pikoa dela eta. Bideak, ia ia ikusten ez dena, zig zag egiten du,
guk trepatu genuen ondoko harrietatik.
Behin Atxaragun lepoan, Axkorrigan ezkerrean dago, trepatu genuen gandorretik gailurra arte. Bancobao elkartearen monolitoak eman zigun 1095 metroko kota.
Behin Atxaragun lepoan, Axkorrigan ezkerrean dago, trepatu genuen gandorretik gailurra arte. Bancobao elkartearen monolitoak eman zigun 1095 metroko kota.
Ojo Atxulartik itzuli ginen.
Gailurrako Lapiaz gandorratik jarraitu genuen, ekialderantz, Urtutxerako norabidearekin.
Baina azken mendi honetara heldu baino lehen jaisten hasi ginen,
hegoekialderantz, Itxinako bihotzerantz, mugarriak, marra gorriak eta azkenean
bidezidorra jarraituz. Tarte batean bidezidorra norabideaz aldatu zen, Ipar
mendebalderantz, eta eraman gintuen Ojo Atxulauraino.
Hemendik jaitsi ginen Egolasaburu bidezidorrera eta
Iparmendebalderako norabidearekin, Ordeko iturria pasa eta gero, Egolasaburu zelaietara
heldu ginen Atxen azpian berriro. Mendebalderantz jaisten jarraitu genuen
pinudi bateraino gero pagadi bateraino . Azkenean Aldabide errakara ailegatzen
den pistara, hasieran eskuinera utzi genuena, atera ginen Elazkingo
parking-etik oso hurbil.
No hay comentarios:
Publicar un comentario