Espinosa de los Monteros-tik
atera ginen, BU-543 errepidetik. Metro batzuk Cuestahedora heldu baino lehen,
pista batek eskuinara sartzen gaitu herriaren iparraldeko muturretik. Bedón-en
gailurrean telebista antena jartzeko pista egin zuten. Hasieran iparralderantz
metro batzuk igotzen ditu eta gero hegoalderantz zuzentzen da azkenean berriro
iparralderantz joateko.Horrela pistak bihurgune handi bat marrazten du Bedón-en maldetan Bedón eta
Picón bereizten duen mendilepo batera iritsi arte. Mendilepoa 949 metroko altitudean
dago.
Mendilepotik iparekialderantz zuzendu
ginen mendiaren goiko aldea inguratzen duen harresiaren ertzetik. Hogei
minututan buzoian eta antenetan geunden, 1091 metroko altitudean.
Itzuli ginen , berriro,
mendilepoan eta iparamendebalderantz pista berri bat hartu genuen El Picón
gailurrera heltzeko,1044 metroko altitudean. Azken zatian pista desagertzen da
eta arreta jarri behar diougu hitoei. Gailurrean buzoia beharrean harri puntaduna
dago.
Ibilbidearen zehar eta gailurretatik ikusten diren ikuspegiak izugarriak dira: Espinosa eta bere inguruko mendiak; aldeko gailurreik garrantzitsuenak, Castro Valnera, Imunia, Picón Blanco, Caballo, Zalama eta Los montes de
No hay comentarios:
Publicar un comentario