sábado, 16 de noviembre de 2019

G.R.11 LIZARA-ESPER MENDILEPOA-CANDANCHU.






Lizara-ko aterpetik (1540 m) “Llano de Lizara” ibiltzen duen bidea hartzen dugu (lehen IE eta gero E). Bidea Napazal artzain-etxolaraino heltzen da (1580 m) eta Napazal sakanatik igotzen da El Bozo mendilepora iritsi arte.


Ezkerragatik jarraitzen dugu, G.R11-i jarraituz eta eskuinatik Plana de Izagrara jaisten den Gr11.1 bastertuz. Punta Alta de Napazal-en azpian aurrera egiten dugu (IE), Bernera mendilerroaren eta Llena D’o Bozo-ren arteko Ribereta d’o bozo-ko sakanatik. Pasabide batean matalezko zirga metaliko bat dago, baina erraza pasatzeko. La Foya de Aragues del Puerto-ra heltzen gara (2220 m), Pico Olivon-en azpian. Orain bidea ekialderantz zuzentzen da, Puntal d’o Bozo, Ruabe d’o Bozo eta Llena D’o Bozo-ren malkarren azpian. Esper mendilepoa edo Asia mendatea heltzen gara (2262 m), Ruabe D’o bozo-ren eta Llena D’o Bozoren artean kokatuta. Erdiko pirinioren panoramika ikaragarria da. MiDi D’ossau hodei-itsasoaren nabarmenduz, Balaitus, Anayet eta Aspe-ko zirkoa.


Aspe-ko zirkora jaisten den aldapa pikoa hartzen dugu. Gura eskuinera Llena D’o bozo, Llena D’o La Garganta eta Aspe ikus ditzakegu. Zati honetan Paso de la oreja bezala ezagutzen den pasabide bat dago. Pasabide zirga metalikoek babesuta dago. Ez badago elurrik arazorik ez, nahiz eta airekoa izan, baina elurtuta badago oso arriskutsua izaten da. Belarri baten era gogoratzen diren harrizko  geruzak  dira. Geruzak tolestuta daude sinklinal baten bezala.


Behin igarobidea gaindituta, ekialderantz jotzen dugu.  Gero iparekialdean dauden malkar batzuk igotzen ditugu eta berriro norabideaz aldatzen gara, orain hegoekialderantz La Tuca Blanca-ren azpiara heltzeko. Bertan Candanchu-ko lehenengo eski-pistak ikus ditzakegu.


Hemendik aurrera deskribapenak ez dut merezi. La Tuca Blanca-ren eta El Tabazo-ren artean eski-gunea ibiltzen den pista jarraitzen da, baina paisaia eski-guneak honatuta dago. Hasieran asken zati honek iparekialderantz jotzen du baina gero hegoekialdera zuzentzen da ezin konta ahal sigi-saga eginez.

 
DATUAK
DISTANTZIA: 17,33 KM
DESNIBEL: 1068 M

sábado, 9 de noviembre de 2019

PEÑA MARIA TRIOLLO-TIK





Triollo-tik pista bat, El Párdigo bidea bezala ezaguna, iparmendebalderantz zuzentzen dena hartu genuen. Bidea erreka Valdetriollo-ra paraleloan igarotzen da. 3’5 km-ra mendiko aterpe bat dago, gaua pasatzeko ondo prestatuta. Pixka bat aurrerago, erreka Rocabao-ren ibarran (1700 m), bidea hegomendebalderantz jotzen du, meatze jarduerako hondarrekiko zona batera ailegatzeko.



Puntu honetan bideak (M) metro batzuk igo ondoren (1800 m) hegoekialdera doa Las Almondas ondoan pasatzeko (1888 m). El Coto Las Guerras-ko tontorrera heldu nahi genuenez (1871m), lehen jaitsi (HE) eta gero hegomendebaldera joan ginen gailurra zapaltzeko.




Asken mendi honetatik jaitsi ginen (E eta gero HE) eta metro gutxira Peña Maria-ren igoera egin genuen (1884 m). Norabide berarekin jaisten hasi ginen, baina kontu handiz, jaitsiera nabaria ez delako. Aurrean eguneko asken mendia geneukan, Peña Dehesa (1774 m). Mendi hau igo eta gero eguneko asken jaitsiera jo genuen. Lehen ekialdera joan ginen kareazko zona bat pasatzeko, baina landetara heldu bezain pronto hegoaldera zuzendu ginen Triollo-ra berriro eraman gintuen (HE) pista bat aurkitu arte.

Guztira 14 km ibili genituen eta 760 m desnibel igo genuen.