lunes, 24 de octubre de 2011

SAMELAR, SAGRADO CORAZÓN, JUNCIANA Y MACONDIÚ JITO DE ESCARANDITIK.





“Jito de Escarandi”-n (1300m) autoa utzi genuen. Casetón de Andara (1720m) deritzon aterpera igotzen den pista hartu genuen. Tokia meatzaritza-hondarrez beteta dago, baita mineralak zamatzeko bagoneta bat ere, bere burdinbidearekin eta guztiz. Jarraitu genuen  (HE)  gure ezkerretik  Pico Macondiú inguratzen. Norabidea galdu gabe, pixka bat aurrerago, “Vegas de Andara”-ra heldu ginen non pista zabalak ugariak diren. Pistek  “La Escala” iturrira (1900m) eraman gintuzten eta gero , zig-zag nabaria margotuz, San Carlos mendilepora (2050 m).
Ezkerrera jo genuen, bidezidor batetik,  ekialderantz Samelar gailurraraino (2229m). Itzuli ginen berriro San Carlos mendilepora eta segituan zuzendu ginen Sagrado Corazon-era (H). Tontorrean  Jesusen imagina badago. Jarraitu genuen ekialderantz eta berehala “La Junciana”- ren gailurra pisatu genuen, trepada txiki bat egin ondoren.
Hasi ginen jaisten EIE norabidearekin, “la Junciana” eta “ La Rasa de la Inagotable” bereizten dituen mendileporantz, baina heldu baino lehen norabideaz aldatu ginen (NO) eta jatsi ginen, amildegi batean ez sartzeko kontu handiz, “El Hoyo Oscuro” – an amaitzen den harrieta batetik. Gero iparraldera jo genuen, “Vega de Andara”-rantz,, “Macondiú”-ren azpian jarri arte. Macondiú igo genuen ere. Macondiú-ko iparraldeko aldetik jaitsi, (IMI), “La Majada de Jazuca”-tik pasatuz. “Caseton de Andara”-ra igotzen den pista berriro aurkitu genuen eta minutu batzuetan “Jito de Escarandi”-n geunden.




viernes, 14 de octubre de 2011

PICO ESCAÑO. PIDOTIK, SALVORÓN MEDATEETATIK IBILBIDEA.




Pidon (920 m) hasi ginen ibiltzen, Espinamaren ondoan. Pista bat zuzentzen da mendebalderantz, herriaren eskuinera, Barcenas aranerantz. Salvorón Ibaia aurkitzen duenean pistak ibaiaren ezkerretik, ibilbidearen arabera, igotzen du (H). Aritzaz eta pagoaz Beteta dagoen basoa zeharkatu genuen, ibaiarekiko paralelo geunden beti. Tarte bat pasa eta gero, pistak hegoekialderako norabidea hartu zuen, piska bat geroago hegoalderakoa. Horrela atera ginen Cabaña de Salvorón (1580 m) ondoan dauden belardietara. Jarraitu genuen eta Llao lakua (1760 m) aurkitu genuen. Aurrean daukagu glaziar-zirku, igotzen dugu La Bragatesa mendi leporaino. Mendilepo honek Coriscao eta Pico Escañoren aurrean dagoen menditzoa bereizten ditu.
Eskuinera (M) jo genuen. Lehenik menditzoa (2060m) igo genuen eta zerbait aurrerago Pico Escaño (2126m). Odeiek Picos de Europa-ko hormatzar izugarriak (I) ikusten utzi zizguten, hegoalderantz Alto Karrion-go mendiak, eta ekialderantz eta mendebalderantz Salvoron mendateetako tontorrak, Coriscao-etik Alto de la Triguera-raino, eta gainera Kantabriar mendikatea bere distira osoaz.
Jarraitu genuen mendebalderantz, kareazko gandorratik. Altos de Mostajal dira. Piska bat aurrerago (I) dorre nabarmenduagoa agertzen da, El Mostajal (1960 m). segitu eta La begerina mandilepora jaitsi ginen, hortik La begerina tontorrera, non guda garaiko lubakiek irauten duten. Norabideaz aldatu ginen (IM) eta Somo mendilepora jaitsi. Jaisten jarraitu genuen Somo errekatik (EIE) Alto de Somo-ren maldak zeharkatzen  dituen pista batetik igotzeko geroago. Ez genuen Alto de Somo-ren gailurra igo, muinoa inguratu genuen baizik. Iparraldeko aldera pasatu ginen, Pido begiratzen duenara, Pidora jaisteko bizidor bat aurkitu arte. Azken zatia maldetan zehar ibili behar izan genuen pista batekin topatu arte.




lunes, 3 de octubre de 2011

ANETO LA BESURTATIK






La Besurtan (1940 m) autoa utzi genuen. Hegoalderatz zuzendu ginen, La Renclusa aterperantz (2140 m). Izen berea daukan mediaren azpian kokatuta dago. Jarraitu genuen “portillones”-erantz, hegoalderantz. Lehenik aldapa belartsua igo genuen eta gero jarraitu harrien artean “portillon inferior”-era heldu arte. Baina hori baino lehen, ezkerrera jotzen duten mugarriak segitzeko arreta handiz ibili ginen. Eskuinara jotzen dutenek “Las Maladetas”-era eramango gintuzketen.

“Portillón inferior” (2749 m) eta “portillón superior” (2908 m) bereizten dituen gandorra zeharkatu genuen. Gero HEH norabidearekin jaitsi ginen glaziarera. Cranpoiak eta pioleta hartu eta gero glaziarearen zeharkaldia hasi ginen kontu handiz. Izotza oso gogorra eta elurrik ez. “Coronas” mendilepoaren ondoan pasatu ginen eta izotzazko aldapa pikoa igo genuen, izotza gabeko alde bat lortu arte. Azken alhegina eta “Paso de Mahoma” ren aurrean geunden. Motxilak utzi eta “Mahomaren Urratsa” pasatu ginen eskuaz lagundurik. Bi minututan tontorraren gurutzera iritsi ginen. Bide beretik itzuli ginen baia "portillón superior" igo beharrean "portillón inferior"-tik pasatu ginen.