sábado, 22 de marzo de 2014

GORBEIA ETA ALDAMIN URIGOITITIK, OROZKON, ITXINATIK PASATUZ.



IIbilbide gogorra daukagu, 24 kilometroko ibilbidea eta 1500 metroko desnibela.




Orozkon, Urigoitiko Erezkin Parking-en (490 m) ibiltzen hasi nintzen. Tokia ezgutzen duten guztiek asmatuko dituzte itxinaren mendebaldeko horma eta Atxak hondoan. Porlanezko pista batetik (IE) lehenengo urratsak eman nituen, pasabide kanadiar bat zeharkatu eta hurbileko ur-andel baten ondoan pasatu nintzen. Pixka bat aurrerago pista bereizten da eta eskuineko adarra hartu nuen (E). Lehen momentuan pista jaisten da baina berehala igo pagadi baten ondoan ailegatzeko. Pagadian sartu nintzen alanbre-hesia gaindituz eta hegoekialdeko norabidearekin pagaditik pinudira pasatu nintzen. Gero kareazko harriez osatutako eremu bat zeharkatu nuen eta segidan, goraka, arteez beteta dagoen belardi aldapatsu batera heldu nintzen, Atxaetatik oso hurbil. Alde honi deitzen diote "Aldabide". Pixka bat aurrerago, Egalesaburun, aldapa leuntzen da eta pagoak eta iturri bat agertzen dira. Norabidea galdu gabe Atxulaurera igotzen den bidera ailegatu nintzen. Bidea, iskin itxia eginez, mendebalderantz zuzentzen da horma gainditzeko Atxulaur zulora arte (1100 m).

 
Kareazko harriaren zulo ospetsutik pasatu nintzen eta Itxina kars-gunean sartu nintzen. Sakonune txiki bat pasatu eta gero (M), Supelegor kobarako bidezidorra eta Arrabarako eta kargalekurako bidezidorra bereizten dituen bidegurutzera heldu nintzen. Supelegor kobara (1000 m) ailegatzeko mendebalderantz jo nuen, bidezidorrari eta harri-pilei jarraituz baina arreta handiz galtzea oso erraza delako.
 
 
 
Koba ikusi ondoren bidegurutzera itzuli nintzen. Arrabarako bidea hartu nuen (H), Itxina zeharkatuz, 2,7 kilometrotan zehar bidezidorrari eta harri-pilei jarraituz. Artetaren eta Atxajausitaren arteko pasabidetik (1140 m) Arrabarako belardietara jaitsi nintzen.
 

Arraba zeharkatu nuen (HE), baina Gorbeiara igotzeko bide arrunta, Gatzarrietaren azpikoa, hartu beharrean pixka bat eskuinagoan dagoen mendilepora (1140 m), Artalarraren eta Aldaberen artekora, zuzendu nintzen. Tontor bietatik batere ez nuen zapaldu, ezta gertuko Gatzarrietarena ere. Zastegiko zelaietara zuzenean jaitsi nintzen iruinarriaren ondoan pasatuz (HE). Gero (HEH) Egirinaora hurbildu nintzen Aldaminospe mendilepora igotzeko (1320 m), Aldaminen eta Gorbeiaren artean. Norabideaz aldatu nintzen azken aldapa igotzeko eta azkenean Gorbeiaren Gurutze (1480 m).
 
 
Aldaminospera jaitsi berriro eta bertatik Aldamin igo nuen (1376 m). Aldaminetik, bide beretik, Egirinaora itzuli nintzen. Behin honetan bai, betiko bidea hartu nuen (IM), Gatzarrietaren iparmendebaldeko aurpegiaren azpikoa, Angel Sopeña aterperaino, Arraban. Atsedenaldi txiki bat hartu nuen aterpean eta berriro ibiltzen. Pagomakurrera* joateko Lekandaren azpitik igaro nintzen. Arraba jadanik atzean utzita pistatik jaisten hasi nintzen, aurrean IE eta bihurgune zabala egin eta gero IM. Pagomakurreko parking-ean egurrezko hesia gainditu nuen eta Atxulaurrerako bidea adierazten duen seinal-tantaia bilatu nuen (M). Bideak aurrera egiten du Itxinaren iparekialdeko hormaren azpitik. Hasieran pinudi bat zeharkatzen du eta marra arrosez markaturik dago. Atxularreraino igotzen den bidezidorrera ailegatzean, goizean egin nuen bidetik besterik ez nintzen jaitsi behar.
 
 
*Pagomakurreraino jaistea ez da beharrezkoa. Pagomakurrerako norabidearekin Arrabatik ateratzean, hain zuzen ere, bidezidor bat Lekandaren azpitik zuzentzen da (IM) Atxulaurreraino. Honek tarte bat kentzen digu.
 
 
 





domingo, 2 de marzo de 2014

LAKORA BELAGUAKO ATERPETIK.




Gaur egun abandonaturik dagoen Belaguako aterperen parking-ean utzi genituen autoak (1430 m). Hasieratik cranpoiak jantzi genituen. Iparmendebalderako norabidearekin abian jarri ginen eta gutxi gorabehera ibilbide osoaren norabidea izan zen. Hasieran zuzendu ginen mendebaldarantzago pagadian sartzeko baina basotik ateratzekoan ekialderantz jo genuen elur-jausiak gelditzeko hesietara ailegatu arte. Ezker-ezkerrean zegoenatik gertu pasatu ginen eta hortik zuzendu ginen iparmendebalderantz, tontorraren azpiko sakonunera heldu arte. Amaitzeko eskuinera biratu ginen Lakorako ekialdeko aurpegitik igotzeko (1844 m). Agur beroa Aritzari, tontorrera ailegatzeko elurrean gogor borrokatu behar izan zuena.
 

 
 
 



DATOS

DISTANTZIA: 3km.

DESNIBELA: 353m.

sábado, 1 de marzo de 2014

CHINEBRAL DE GAMUETA LA FUENTE DEL CLERIGOTIK LINZAN



 

Linza aterpera heldu baino lehen La Fuente de Los Clérigos deritzon parajea dago (1296 m). Gure bizkarrean (IM) Txamantxoia paisaiaren nagusia zen.
Hasieratik kranpoiak jarri behar izan genituen elur izoztuak paisaia estaltzen zuelako. Zuzendu ginen (EHE) basorantz. 
 

Pixkanaka, pixkanaka ekialderantz biratu ginen Gamuetako pagadian sartzeko eta zeharkatzeko, gero iparralderantz basotik ateratzeko. Maldetan zehar jarraitu genuen (IE) metalezko etxolara heldu arte (1600 m), Paso del Oso-tik gertu. Etxolatik igo ginen (E) lehenengo gandorratik hurbil, goiko aldean nahikoa aldapatsu. Pixka bat eskuinera malda igo daiteke ere eta errezago gainera. Norabide berberarekin jarraitu genuen Plana de Diego ailegatu arte (1980 m). Hemendik mendizale batzuk zuzendu ziren ezkerrera, Acheritora. Baina guk eskuinera jo genuen (EHE), Chinebral de Gamuetako tontorraren gandorrera eramango gintuen bizkar luzera. Gailurrera heldu baino lehen sakonune txiki bat dago. Bertatik iparraldeko aurpegiaren irudi malkartsu eta izugarria ikus daiteke. Udan, agian, ez da hainbesterako izango, baina neguan, elurrez kargaturik, errespetua jartzen du. Azken urratsak kontu handiz eman genituen elur izoztua dela eta. Chinebral de Gamueta (2326 m). Gure oinetan malda pikoa jaisten zen (H) 300 metro baino gehiago, Las Foyas de Gamuetara arte. 
 

Igoeran fotografiatu genituen : Iparralderantz, La Paquiza de Linzola, Hiru Erregeen Mahia, Petrechema, Acherito; hegoalderantz Los Alanos, Punta Ruzkia, Espelunga; iparmendebalderantz Txamantxoia; hegomendebalderantz Ezkaurre eta ekialderantz La Gorreta de los Gabachos, Mallo Gorreta y Ansotiello.
 

 
Jaitsi ginen bide beretik metalezko etxolara arte baina lehengo gandorra heltzerakoan, gandorratik beharrean maldatik jaitsi ginen. Gero zuzendu ginen mendebalderantz, basotik, Paso del Caballo-ra arte Linza aterpera jaisteko.
 
 



DATOS
DISTANTZIA:12, 400Km
DESNIBEL POSITIBOA: 1075 m