lunes, 22 de julio de 2013

CASTRO VALNERA, MIERA IBAIAREN SORBURUTIIK



Lierganes-tik Miera ibaiaren bideari jarraituz San Roque de Rio Miera heldu ginen. Lunada mendateko errepidea hartu genuen eta gora heldu baino lehen, Alto Miera begiratokia behin pasauta, pagaditxo bat zeharkatu genuen. Bertan, errepidearen ezkerrera, badago aparkatzeko tokia (1000 m). (10 km San Roque, 25 Liérganes, 75 kn Laredo, 120 km Bilbao).


Miera ibaiaren lehenego zubiaren ondoan hasi ginen ibiltzen. Zubia pasatu Gabe, ezker aldeko bidezorratik igo ginen, belardien artean, borda suntsitu bateraino. Hondoan Portillo de la Hoz-en sakonune zabala ikusten da (hegoaldea). Bideak, orain, eskuineko belarrezko maldatik jarraitzen du, errekatzoaren gainetik igotzen den bitartean altitudea irabazten doa pixkanaka. Zirkoaren hondora heltzerakoan maldaz aldatu ginen, goiko hormaren belarrezko aldapa pikoa igotzen, diagonalean, eskuinatik ezkerrera, Portillo de la Hoz-en gainetiko kordalera atera arte. Orduan, El Bernacho-tik eta Lunadako zirkotik datozen ibilbideen bidearekin lotu ginen (1.400m) (1h.).
Gailurren lerrorainoko igoera jarraituz, Vega de Pas izurialdera ateratzerakoan (1510m), Torcaverosa-ren belarrezko gailurra (1561m) eskuinera geneukan. Castro Valnera-ren gandorrarekin berehala lotzeko muino bat besterik ez genuen inguratu behar izan. Harrizko pausoren batean eskuak bermatu behar izan genituen eta berehala tontor nagusia agertu zen iparraldeko gailurra (1695m) pasatu eta gero. Harrizko bretxa bat gaindituz eta eskuak bermatzea eskatzen duten harrizko blokeekin ertz txikia igoz, gailurrako plataforman kokatuta dagoen erpin geodesikora heldu ginen (1718 m) (1.45h).

Luis.