Lierganes-tik Miera ibaiaren
bideari jarraituz San Roque de Rio Miera heldu ginen. Lunada mendateko
errepidea hartu genuen eta gora heldu baino lehen, Alto Miera begiratokia behin
pasauta, pagaditxo bat zeharkatu genuen. Bertan, errepidearen ezkerrera, badago
aparkatzeko tokia (1000 m). (10 km San Roque, 25 Liérganes, 75 kn Laredo, 120
km Bilbao).
Miera ibaiaren lehenego zubiaren
ondoan hasi ginen ibiltzen. Zubia pasatu Gabe, ezker aldeko bidezorratik igo
ginen, belardien artean, borda suntsitu bateraino. Hondoan Portillo de la
Hoz-en sakonune zabala ikusten da (hegoaldea). Bideak, orain, eskuineko
belarrezko maldatik jarraitzen du, errekatzoaren gainetik igotzen den bitartean
altitudea irabazten doa pixkanaka. Zirkoaren hondora heltzerakoan maldaz aldatu
ginen, goiko hormaren belarrezko aldapa pikoa igotzen, diagonalean, eskuinatik
ezkerrera, Portillo de la Hoz-en gainetiko kordalera atera arte. Orduan, El
Bernacho-tik eta Lunadako zirkotik datozen ibilbideen bidearekin lotu ginen
(1.400m) (1h.).
Gailurren lerrorainoko
igoera jarraituz, Vega de Pas izurialdera ateratzerakoan (1510m),
Torcaverosa-ren belarrezko gailurra (1561m) eskuinera geneukan. Castro
Valnera-ren gandorrarekin berehala lotzeko muino bat besterik ez genuen
inguratu behar izan. Harrizko pausoren batean eskuak bermatu behar izan
genituen eta berehala tontor nagusia agertu zen iparraldeko gailurra (1695m)
pasatu eta gero. Harrizko bretxa bat gaindituz eta eskuak bermatzea eskatzen
duten harrizko blokeekin ertz txikia igoz, gailurrako plataforman kokatuta dagoen erpin geodesikora heldu ginen (1718 m) (1.45h).Luis.
No hay comentarios:
Publicar un comentario