lunes, 13 de enero de 2020

GANEKOGORTA AZORDOIAGATIK

 



Azordoiaga auzoan (60 m), Alonsotegin, pista bat hartuko dugu (HMH). Pista horrek jolas-eremu bat zeharkatzen du, eta pinuen artetik igotzen da, Parakentza errekaren paraleloan. Kilometro eta erdi igota, gutxi gora-behera, ibilbideak kiebru bat ematen du ezkerrean, oso markatua, eta igotzen jarraitzen du, sigi-saga eginez, Zamaia eta Gongedako tontorretatik gertu iritsi arte (607 m).
 

Hego-ekialdera begiratuz, 50 metroko desnibela jaitsiko dugu Gongeda eta Ganekogorta banatzen dituen leporaino.


Ganekogortako ipar aurpegira igotzen hasiko gara pista bati jarraituz (HE), hura ere sigi-saga dabilena, eta Ganekogortako kordalean kokatuko gaitu, Arrabatxuko tontorretik oso gertu (984 m). Mendilerroari jarraituko diogu (EIE), Ganekogortara (996 m) iristeko, eta gero Biderdira (860 m). Tontor horretatik landaz landa jaitsiko gara (IE) Pagasarriko jolas-eremura (640 m) doazen pistak aurkitu arte. Ganetara igoko gara (685 m) eta, handik, kordala ibiltzen duen bidea hartuko dugu Alonsetegira jaitsi arte (IM). Bidean bi gailur gehiago zapalduko ditugu: Erreztaleku (583 m) eta Parada (259 m).



DATUAK
DISTANTZIA: 17,75 KM
DESNIBEL: 1127 M

sábado, 11 de enero de 2020

JATA BAKIOKO GASOLINDEGITIK.




Bakioko gasolidegitik, BI 2101 errepidean, eskuinatik ateratzen den pista asfaltatu bat hartu genuen. Pistak San Miguel Baselizaraino (260 m) igotzen da (lehen M eta gero HM). Gero, igotzen den bide batetik mendebalderantz zuzendu ginen, pinuen eta eukaliptoen artean, Jataren tontorrera ailegatu arte (596 m). Ikusgiak ikaragarriak dira, batez ere Bizkaiko barrukoak (Durangoko mendiak, Gorbea, Ganekogorta) eta kosta aldekoak (Superpuerto, Arminza, Bakio, San Juan de Gaztelugatxe).


Jaitsi ginen (IMI), kordala jarraituz bidegurutze batera heldu arte. Bertan ezkerreko bidea hartu genuen Jata txikiren tontorrera iristeko (555 m).

 
Jaisten jarraitu genuen (IE), sigi-saga eginez pisten artean, BI 3151 errepidea aurkitu arte. Errepidearen 200 m ibili genituen (IE) baina berehala gorri eta marka gorri eta zuriek pistetara atera gintuen. Iparekialdeko norabidea galdu gabe, sigi-saga egiten jarraitu genuen kostaldearen gainean kokatu arte. Hemendik San Juan de Gaztelugatxeren ikuspegiak bikainak dira.


Iparekialderantz kilometro bat ibili eta gero bidea norabideaz aldatzen da, hegorantz, Ugarte auzora heltzeko. Pixka bat beranduago Bakion gaude eta BI 2101 errepidetik (H) gasolindegira ailegatu ginen berriro.
 


 

DATUAK
DISTANTZIA: 12,22 KM
DESNIBEL: 609 M

miércoles, 1 de enero de 2020

ARMAÑON ETA LOS JORRIOS TRUCIOS-ETATIK




Cueto-ko parking-ean autoa utzi genuen, Trucios-en ondoan. Armañon mendiraino doan pista bat hartu genuen. Pistak mendebalderantz abiatzen da eta Armañongo maldetan heltzerakoan sigi-saga egiten du. Gero iparraldeko malda zeharkatzen du (IM) Armañon-en eta Los Jorrios-en arteko lepora ailegatzeko. Lepotik bidea gailurraren gandorrera igotzen da (HM) eta bertan norabideaz aldatzen da (HE)  eta metro batzuk aurrerago Armanon-go bi buzoien ondoan geunden (855 m).


Jaitsi ginen lepora berriro eta kordala jarraituz (IE) Los Jorrios-en azpiko lepora heldu ginen (720 m). Armañon belar-mendi bat da baina Los Jorrios karstikoa da. Kontu handiz igo behar da ez irristatzeko harrietan eta arreta jarri behar dugu marka gorri eta zurietan (ez hain ikusgaiak) eta ez harri piloetan ez galtzeko. Igoera pixka bat ezkerretik doa eta harrien artean 120 metro horma igotzen du. Tontorra (820m) oso pitzatutako kareharrizko plaka da

Bistak itsasora heltzen dira. Castro, Santoña eta Peña Candina begien bistan daude. 
 
Los Jorrios-en azpiko lepora jaitsi ginen berriro eta hegoalderantz jaisten den pista bat hartu genuen. Pistak sigi-saga handi bat egiten du eta Armazon-go iparraldeko maldetako urak jasotzen dituen errena aurkitzen du. Pixka bat aurrerago (HE) igotzeko bidearekin bat egiten du.



 
DATUAK
DISTANTZIA: 12,97 KM
DESNIBEL: 719 M