Bakioko gasolidegitik, BI 2101
errepidean, eskuinatik ateratzen den pista asfaltatu bat hartu
genuen. Pistak San Miguel Baselizaraino (260 m) igotzen da (lehen M eta gero HM). Gero,
igotzen den bide batetik mendebalderantz zuzendu ginen, pinuen eta
eukaliptoen artean, Jataren tontorrera ailegatu arte (596 m).
Ikusgiak ikaragarriak dira, batez ere Bizkaiko barrukoak (Durangoko
mendiak, Gorbea, Ganekogorta) eta kosta aldekoak (Superpuerto,
Arminza, Bakio, San Juan de Gaztelugatxe).
Jaitsi ginen (IMI), kordala jarraituz bidegurutze batera heldu arte.
Bertan ezkerreko bidea hartu genuen Jata txikiren tontorrera iristeko
(555 m).
Jaisten jarraitu genuen (IE),
sigi-saga eginez pisten artean, BI 3151 errepidea aurkitu arte.
Errepidearen 200 m ibili genituen (IE) baina berehala gorri eta
marka gorri eta zuriek pistetara atera gintuen. Iparekialdeko norabidea
galdu gabe, sigi-saga egiten jarraitu genuen kostaldearen gainean
kokatu arte. Hemendik San Juan de Gaztelugatxeren ikuspegiak bikainak
dira.
Iparekialderantz kilometro bat
ibili eta gero bidea norabideaz aldatzen da, hegorantz, Ugarte auzora
heltzeko. Pixka bat beranduago Bakion gaude eta BI 2101 errepidetik
(H) gasolindegira ailegatu ginen berriro.
DATUAK
DISTANTZIA: 12,22 KM
DESNIBEL: 609 M
No hay comentarios:
Publicar un comentario