Azordoiaga auzoan (60 m),
Alonsotegin, pista bat hartuko dugu (HMH). Pista horrek jolas-eremu bat
zeharkatzen du, eta pinuen artetik igotzen da, Parakentza errekaren
paraleloan. Kilometro eta erdi igota, gutxi gora-behera, ibilbideak
kiebru bat ematen du ezkerrean, oso markatua, eta igotzen jarraitzen
du, sigi-saga eginez, Zamaia eta Gongedako tontorretatik gertu
iritsi arte (607 m).
Hego-ekialdera begiratuz, 50 metroko desnibela jaitsiko dugu Gongeda eta Ganekogorta
banatzen dituen leporaino.
Ganekogortako ipar aurpegira
igotzen hasiko gara pista bati jarraituz (HE), hura ere sigi-saga
dabilena, eta Ganekogortako kordalean kokatuko gaitu, Arrabatxuko
tontorretik oso gertu (984 m). Mendilerroari jarraituko diogu (EIE),
Ganekogortara (996 m) iristeko, eta gero Biderdira (860 m). Tontor
horretatik landaz landa jaitsiko gara (IE) Pagasarriko jolas-eremura
(640 m) doazen pistak aurkitu arte. Ganetara igoko gara (685 m) eta,
handik, kordala ibiltzen duen bidea hartuko dugu Alonsetegira jaitsi
arte (IM). Bidean bi gailur gehiago zapalduko ditugu: Erreztaleku (583 m)
eta Parada (259 m).
DATUAK
DISTANTZIA: 17,75 KM
DESNIBEL: 1127 M
No hay comentarios:
Publicar un comentario