Ibilbide honetan galtzea ez da posible. Isabatik 10 kilometrora, NA1370
errepidetik, borda Marengo aurkitzen da (920 m). Borda oso nabaria da
“Venta de quesos de Roncal” adierazten duen kartela daukalako.
Sarreran dagoen gune txiki batean, errepidearen ondoan, autoa utzi
ahal da. Agian, gainditu beharreko oztopo bakarra hasieran daukaguna
da. Bordaren ondotik Belagua ibaia pasatzen da eta ez da erreza
zeharkatzea, ur emariaren arabera. Harriz harri saltoka ibaia
pasatzea lortu genuen. Hemendik aurrera, hegoekialderako norabidea
jarraitu behar da tontorreraino.
Bordaren
aurrean, ibairen beste aldean, bide bat pinuadian sartzen da erreka
bati jarraituz. Lehengo zatian aldapa oso aldapatsua da. Aurrerago,
pista bat agertzen da baina ibilbideak pista zeharkatzen du eta
pinudian sartuta mantentzen da. Pixka bat gorago pinudia pagadi bihurtzen da soilune batera iritsi arte. Hemen okertu ginen.
Jarraibideei eta harri piloei kasu egin beharrean, GPS track bati
jarraitu genion eta oso deseroso den pagadi gazte bat zeharkatu behar
izan genuen.
Zorionez, berehala, erabat elurtuta zegoen Pakos de Taburin-era atera ginen.
Muino leunak dituzten larreak. Nahiz eta aldapa gogorrak deagertu, oraindik
desnibela falta zitzaigun, baina ez genuen arazorik tontorrera
ailegatzeko (1940 m). Pixkanaka pixkanaka aurrera joan ginen paisaiaz
gozatzen.
Gailurretik
Linzako bailararen eta inguratzen duten mendien ikuspegia nabaritzen
da. Mendiak elurtuta zeunden erditik gora eta odeiek erdi estalita
(Chinebral, Atxerito, Petretxema, Mesa de los tres reyes etc). Nire
atzean (M) Kartxela eta Lakora ikusgarriago distiratu zuten
arratsaldearen argiaz, zerua ireki zenean.
Itzuli
ginen bide beretik, emaria hain sakona ez zen lekutik belagua ibaira sartu ginenean izan ezik.
DATUAK
DISTANTZIA: 12,36 KM
No hay comentarios:
Publicar un comentario