sábado, 23 de enero de 2021

TOLOÑO MENDILERRORA BUELTA, SAN GINÉS ERMITATIK (BASTIDA).

 

 

 CASTELLANO

 

San Ginés ermitako aparkalekuan autoa utzi genuen (640 m). Aparkalekuaren ezkerraldean bi pista elkartzen dira. Iparralderantz doan eskuinekotik abiatzen hasi ginen, P.R.-ko marka zuri eta horiz seinaleztatua. 840 metroko kotan Ibilbidea ipar-ekialderantz biratzen da, eta Humilladero ermitara (1060 m) iritzi ginen, erorita, eta pixka bat aurrerago, Santa Maria de los Ángeles santutegiren hondakinetara. (1180 m). 

 


Gutxi gora-behera, norabide berarekin jarraitu genuen, eta Peña del Agujero (1271 m) izeneko muino harritsu bat igo genuen. Orduan, hego-ekialderantz joan ginen, Toloñoko harresian gora egiteko. Ezpelaren artean bide bat irekitzen da eta tontorrean dagoen gurutzean (1277 m) amaitzen da trepada txiki bat, oraingoan izotza zuena, igo ondoren.

 

 

Argazkietan ikus daitekeenez, goialdea elurtuta zegoen, hondakinei eta inguruneko harriei xarma berezia emanez. Harkaitz elurtuak eta Arabako Errioxako lautada marroi eta berdearen arteko kontrasteak puntu irreala ematen zion paisaiari, zerbait egokituko ez balitz bezala. 

 


Ekialderantz jaitsi ginen Toloño mendilerroaren iparraldeko isurialdera igarotzeko. Peña del Leon-tik gertu igaro ginen, baina ekialdeko orientazioari eutsi genion iparraldeko isurialde osoa estaltzen duen pagadian sartzeko. 

 


Riparasa mendiaren maldetan dagoen Anticuacha-ko amildegira iritsi ginen, eta, han, norabidea aldatu genuen (MIM). Pagadiaren azpitik eta gandor harritsuen itzalpean La Ortada izeneko zelai zabal bat, zeharkatu genuen. Baina puntu batean Anticuacha-ko amildegia iparralderantz doa eta guk norabideari eutsi behar genion (MIM). Guztiz izoztutako aska baten albotik igaro, eta “El Loro”-ko amildegian sartzen den bide batetik aurrera egin genuen, baina kilometro bat baino gutxiagora bidea ezkerretik utzi genuen (IM). Altuera irabaziz, Kalbarioko gainaren azpitik eta eskuinetik igarotzen den bidezidor bat jarraitu genuen. Hegoaldeko isurialdera pasa eta pagadi polit batean behera joan ginen. 

 

 

Bidezidorra hego-ekialderantz jaisten den pista batean amaitzen da, bost kilometro luzatzen dena San Ginés-ko aparkalekura heldu baino lehen. Pistak, bere ibilbidean zehar, "El camino del portillo del aire"-rekin bat dator eta zenbait aldiz aldatzen du norabidea (hegoalderantz, hego-ekialderantz eta hego-mendebalderantz), baina, bihurguneak eta norabide aldaketak gorabehera, ez du galerarik. Bidegurutzeetan, gure norabideari eutsi behar diogu. Behin bakarrik, hiru kilometroren buruan, bidea bitan banatzen da, eta erraza da nahastea; orduan, ezkerreko adarra hartu behar dugu. Bere azken zatian, mahasti batzuk ikus daitezkeen gune irekiago bat zeharkatzen du, eta, handik gutxira, itxulia amaitzen da San Ginés-ko baselizan berriro. Azken ohar bat: ohikoa da zati horren goialdean lokatz dezente duten eremuak aurkitzea.

 


 
DATUAK
DISTANTZIA: 14,24KM

 

miércoles, 20 de enero de 2021

BARAKALDOKO MENDIEN ITZULIA.

 

 


 CASTELLANO

 

B.E.C.-tik (Bilbo Exibition Center-tik) (10 m) zuzendu ginen Retuerto auzora (H) eta hemendik Gorostiza auzora (H). Kiroldegian Castaños ibaiaren beste aldera pasatu ginen eta aurrera joan ginen zementozko aldapa bat aurkitu arte, etxe hori baten ondoan. Aldapa, oso pikoa, Basatxuko ur-biltegira ailegatzen da (SE). Ur- Biltegiaren eskuinera normalean oso hezea den bidezidor batek larreak zeharkatzen ditu altitudea hartuz, Santa Agueda-tik datorren pista heldu arte. Pistatik 500 metro (E) jarraitu genuen, orduan, gure eskuinera, pinudia zeharkatzen duen eta “Tostadero Alpino”-ren ondoan pasatzen den bidezidor bat hartu genuen. Bidezidorra Arroletzaren azpiko landetan amaitzen da.

 


Arroletzaren postontzitik (450 m) (H) bereizten gintuen arrapala igo genuen, eta jarraian, mendebalderantz, gora eta behera arin batean, Sasiburuko kordalaren hiru tontorrak lotu genituen: Arroletza, Tellitu (462 m) eta Sasiburu (458 m). Kordalaren ezkerraldean (H) Alonsotegi dago eta eskuinaldean (I) Bilbo Handia ikus dezakegu. Ingurune hau inguratzen duten mendiak, ezkerretik eskuinera begiratuz, honako hauek dira: hegoaldean Pagasarri, Ganekogorta eta Galarraga; atze-ohial bezala Salvada mendilerroa eta mendebaldean Trianoko mendiak, Eretza nabarmenduz.

 

 

Sasiburuko postontzitik Kukutxas (390 m) (o) lepora jaitsi eta, norabide berarekin, Humilladero (398 m), bere gurutze bereizgarriarekin, eta Peñas Blancas (462 m) gailurrak lotu genituen. Azken mendi hau kars txiki bat da, tontorrera iristeko zenbait bide dituena, orientazio berarekin. Hurrengo gailurretik bereizten gintuen lepora (448 m) (so) jaitsi ondoren, Apuko edo Ganeroitz (561 m) gailurrera amaitzen den palatik (SOS) igo ginen. 

 


Apuko mendebaldetik jaitsi eta Saratxotik datorren pistara iritsi ginen. Pistatik metro batzuk atzera egin genuen "Errekatxo" dioen kartel bat aurkitzeko. Hemen hasten edo amaitzen da, begiratu ahala, "Aranaren bidea". Bertatik (I) jaitsi ginen. Lehenik eta behin, jaitsiera nabarmena aurkitu genuen, nahiko irristakorra, baina 500 metrora bideak eskuinera egiten du eta aldapa desagertu eginten da. Aurrera egin genuen (IE), lursailez lursail, gutxi gorabehera, lau, basoaren lodieran sartuta. Kilometro bat egin ondoren, ezkerretara desbideratze bat aurkitu genuen, Etxebarriako urtegia inguratzen duen “PR Bi 210” bidearen marra zuri eta horiak dituena. 

 

 

P.R. jarraitu eta urtegira jaitsi (120 m) eta inguratu (lehenengo M eta gero IE). Horrela, Errekatxotik Castañosera doan bidearekin bat egin genuen. 100 bat metro eskuinera (EIE) (Regato aldera) joan ginen eta ezkerretara desbideratze bat aurkitu genuen. Aldapa aldapatsu bat hasten da, oso okertuta dagoen atalen batekin, eta Orcon tontorrera doana (IM) (444m). Ibilbidearen zati honek pinudi bat zeharkatzen du, Orcon mendi osoa estaltzen duena.
 


Orcongo tontorretik (IM), poliki jaisten den pistatik jarraitu genuen, eskuinera biratu eta jaitsiera (E) markatua hasten den arte. Olola errekara iritsi baino lehen (140 m), gure ibilbideak pista utzi eta ezkerrera (I) jotzen du, Errekatxotik Arnabaleko urtegira igotzen den errepidea aurkitzeko. Argalarioko hegoaldeko hegalean geunden. Mendiaren fatxada hau, deskribapen zehatz bat ezinezko egiten duten pista eta bidezidor ugariz estalita dago. Guk pista (I) bat hartu genuen, errepidetik abiatzen dena eta Elefanteko kobazulotik gertu igarotzen dena. Pista galgu gabe eta garaiera irabaziz, belardi garaienetara hurbildu ginen, baina buelta handi samarra eman genuen sastrakak saihesteko. Zelai batzuetan amaitu genuen, errepikagailuaren eta Mendibil mendiaren azpian eta eskuinaldean. Handik, ekialderantz, azken belardiak ggora joan eta Argalarioko tontorrera iritsi ginen (514 m). 

 

 

Argalarioko muino osoa zeharkatzeko orientazioa (E) mantendu genuen, antena batzuk dituen esparru batera iritsi arte. Bertatik jaisten da (E) pinudian amaitzen den aldapa aldapatsu eta belartsu bat.

Jaitsieraren puntu batean begiratokira igotzen den errepidearekin bat egin genuen, eta bertatik metro batzuk jaitsi eta pinudiaren azken zatia zeharkatzen duen bidezidorra (E) topatu genuen. Goronilloren oinetan (272 m) irten ginen, mendebaldeko aurpegitik igo genuena eta, jarraian, bere ekialdeko isurialdetik jaitsi ginen. Pistetatik behera jarraitu genuen errepidea aurkitu arte. Errepidetik jaisten jarraitu genuen, Argaletxe jatetxea aurkitu arte. Bertatik pixka bat aurrerago, ezkerretara jaisten den pista batek, zuzenean Retuerto auzoraino eraman gintuen.

 

Guztira, 24 kilometroko distantzia eta 1450 metroko desnibel.

 


 

GPSRAKO TRACK

IBILBIDEAREN ARGAZKIAK