sábado, 23 de enero de 2021

TOLOÑO MENDILERRORA BUELTA, SAN GINÉS ERMITATIK (BASTIDA).

 

 

 CASTELLANO

 

San Ginés ermitako aparkalekuan autoa utzi genuen (640 m). Aparkalekuaren ezkerraldean bi pista elkartzen dira. Iparralderantz doan eskuinekotik abiatzen hasi ginen, P.R.-ko marka zuri eta horiz seinaleztatua. 840 metroko kotan Ibilbidea ipar-ekialderantz biratzen da, eta Humilladero ermitara (1060 m) iritzi ginen, erorita, eta pixka bat aurrerago, Santa Maria de los Ángeles santutegiren hondakinetara. (1180 m). 

 


Gutxi gora-behera, norabide berarekin jarraitu genuen, eta Peña del Agujero (1271 m) izeneko muino harritsu bat igo genuen. Orduan, hego-ekialderantz joan ginen, Toloñoko harresian gora egiteko. Ezpelaren artean bide bat irekitzen da eta tontorrean dagoen gurutzean (1277 m) amaitzen da trepada txiki bat, oraingoan izotza zuena, igo ondoren.

 

 

Argazkietan ikus daitekeenez, goialdea elurtuta zegoen, hondakinei eta inguruneko harriei xarma berezia emanez. Harkaitz elurtuak eta Arabako Errioxako lautada marroi eta berdearen arteko kontrasteak puntu irreala ematen zion paisaiari, zerbait egokituko ez balitz bezala. 

 


Ekialderantz jaitsi ginen Toloño mendilerroaren iparraldeko isurialdera igarotzeko. Peña del Leon-tik gertu igaro ginen, baina ekialdeko orientazioari eutsi genion iparraldeko isurialde osoa estaltzen duen pagadian sartzeko. 

 


Riparasa mendiaren maldetan dagoen Anticuacha-ko amildegira iritsi ginen, eta, han, norabidea aldatu genuen (MIM). Pagadiaren azpitik eta gandor harritsuen itzalpean La Ortada izeneko zelai zabal bat, zeharkatu genuen. Baina puntu batean Anticuacha-ko amildegia iparralderantz doa eta guk norabideari eutsi behar genion (MIM). Guztiz izoztutako aska baten albotik igaro, eta “El Loro”-ko amildegian sartzen den bide batetik aurrera egin genuen, baina kilometro bat baino gutxiagora bidea ezkerretik utzi genuen (IM). Altuera irabaziz, Kalbarioko gainaren azpitik eta eskuinetik igarotzen den bidezidor bat jarraitu genuen. Hegoaldeko isurialdera pasa eta pagadi polit batean behera joan ginen. 

 

 

Bidezidorra hego-ekialderantz jaisten den pista batean amaitzen da, bost kilometro luzatzen dena San Ginés-ko aparkalekura heldu baino lehen. Pistak, bere ibilbidean zehar, "El camino del portillo del aire"-rekin bat dator eta zenbait aldiz aldatzen du norabidea (hegoalderantz, hego-ekialderantz eta hego-mendebalderantz), baina, bihurguneak eta norabide aldaketak gorabehera, ez du galerarik. Bidegurutzeetan, gure norabideari eutsi behar diogu. Behin bakarrik, hiru kilometroren buruan, bidea bitan banatzen da, eta erraza da nahastea; orduan, ezkerreko adarra hartu behar dugu. Bere azken zatian, mahasti batzuk ikus daitezkeen gune irekiago bat zeharkatzen du, eta, handik gutxira, itxulia amaitzen da San Ginés-ko baselizan berriro. Azken ohar bat: ohikoa da zati horren goialdean lokatz dezente duten eremuak aurkitzea.

 


 
DATUAK
DISTANTZIA: 14,24KM

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario