Gehien poztu nauen ibilbideetako bat. Zortea izan genuen udazkeneko egun ezin hobea aukeratzeko. Basoko koloreek, okre, berde, eta marroien barietatearekin, kontrastea egiten zuten kareharrizko horma zurien handitasunarekin. Ibilbide osoa paisaiaren festa bat izan zen, mendizalei inolako beldurrik gabe korrika eta bazka egiten dieten sarrio artaldeek alaitua.
Gainerakoan, igoera zorrotza da. Ia 1500 metroko desnibela gainditu eta 14km egitendira. Ez dago pasabide zailik, ezta esposiziopean ere, baina hartxingadi oso onklinatuetik igo behar da, Bufoirena kasu. Nabarmendu behar da, halaber, ikusgi ezin hobeak eskaintzen duela Picos de Europa Erdialdeko Mendigunearen mendebaldeko isurialdearen gainean, eta La Torre Bermejaren gailurra talaia pribilegiatua dela Mendebaldeko Mendigunea miristeko, gailur naguasiarekin, Peña Santa de Castilla.
Posada de Valdeonetik (920 m) iparralderantz irten ginen, Abascal ostatuaren ondotik igarota. Cares ibaiaren gaineko zubi batera iritsi ginen berehala. Hara zeharkatu bezain laster, ezkerrerantz jo genuen, han bertan indarrez igotzen hasten den pista hartzeko. Jupalacio (1040 m) eta Hoyobladas (10130 m)etxealdeetatik igaro eta Pantivalles txabolara(1250 m) iritsi ginen. Puntu honetan pixka bat nahastu ginen. Txabolaraño hurbildu behar da jarraitu beharreko bidea aurkitzeko.
Hortik aurrera, bidea leundu egiten da tarte batean, Pantivallesk iturrira iristen da (1330 m), aska baten ondoan, eta basoan barrena jarraitzen du, Horcada de Pambucherantz igotzen diren hartxingadietarantz.
Malda makurragoa da, baina oso ondo trazatutako bidezidor batek, hainbat sigi-saga marrazten dituenak, aukera ematen du altuera irabazteko, 1570 metroko kotara iritsi arte. Tarte horri guztiari Traviesa Hueden esaten zaio. Ezkerretik datorren ezproia gainditu ondoren, gutxi gorabehera adierazitako kotara, mugarriek eta bidexkak ezkerrerantz jotzen dute, mendebalderantz.
La Pandona izaneko eremuan sartu eta bertatik ibili ginen, La torre Ciega eta La Torre Ita tontorren azpian. Sarrioak ugariak dira leku horietan; hainabat artade ditugu Cueva del Lobo-ren albotik igaro, eta Pambuchesko lepo belartsura iritsi ginen (1887 m), Llera de Pambuches eta Pica de Pambuches tontorren artean.
Atzera begira, ekialdera, gure begien aurrean Picos de Europako Erdiko Mendigunea dago, non La Torre del Friero eta Llambrión nabarmentzen diren. Pixka bat begira, Jermoso lepoa ere bereiz daiteke.
Mendebalderantz jarraitu genuen, La Gatera izeneko harrizko kaos betetik, El Bolo tontorren eta La Torre del Collado Verde-ren artean sortzen den Bufon kanalera iritsi arte. Orain orientazioa iparraldera aldatzen da. Hartxindagi gogorretik igo ginen eskuinetara itsatsita, lurra sendoago zen lekutik. Goiko aldean inklinazioa leundu egiten da pixka bat, eta ondo trazatutako bidezidor batek, mendebalderantz, ezkerrerantz, La Torre Bermejaren hegoaldeko ertzaren leporaino (2322 m) eramaten gaitu. Lepotik, bidexka bat iparralderantz igotzen da asken zatia inguratzeko, gailurrera iritsi arte.
La Torre Bermeja (2.392 m). Postontzia piolet solte bati itsatsita dago, eta, aurrez aurre, iparraldera begira, Peña Santa de Castilla dago, Picos de Europa Mendebaldeko Mendigunearen tontor nagusia.
Bide beretik itzuli ginen.
Oharra: Wikiloc-en eskegi dudan tracka hainbat puntutan zuzenduta dago despistatu egin ginelako. Bufongo kanalera iristean, aurre egin beharrean, Collado Verderaino igo ginen. Gure akatzaz ohartu ginenean, La Torre del Collado Verderen paretak trepatu genituen norabidea zuzendu nahian, baina denbora galtzea besterik ez genuen lortu. Gutxi gorabehera gorabehera ordubete atzeratu ginen.
DATUAK
DISTANTZIA: 14 KM
DESNIBEL POSITIBOA. 1475 M.



























































