Mostrando entradas con la etiqueta ERRIOXAKO MENDIAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ERRIOXAKO MENDIAK. Mostrar todas las entradas

martes, 25 de enero de 2022

AGENTZANA GAINA, VALDELAFUENTE ETA SAN KRISTOBAL RASILLOTIK (SIERRA DE CAMERO NUEVO).

 


 CASTELLANO

Oraingo honetan Munarrikolanda mendi taldearekin egin genuen ibilbidea. Esperientzi atsegina, ez bakarrik ibilbideagatik baita konpainia gatik er.
 

Rasilloko aparkalekutik (1080 m) herriko goiko aldera joan ginen. San Martin plazara iritsi ginen. Bertan, Larrainetako Andre Mariaren eliza eta udaletxea daude. Elizaren aurrean zumar handi bat da nagusi, Errioxako zuhaitz berezitzat hartzen den 400 urtetik gorako zumar zahar bat. 

Ipar-mendebalderantz, pista zabal batetik herritik irteten den bideari jarraitu genion. Laster, ur-biltegi batera iritsi ginen, eta ezkerreko bidezidor bat hartu genuen, lasterbide gisa pinudia zeharkatu eta bidegurutze baten parean berriro pista berreskuratzeko. Ez dago galerarik, eskuineko adarra hartu genuen. Ibilbideak, lehenengo iparmedebalderantz doa, gero mendebalderantz eta berriro iparmendebalderantz. Tarte hori itzalpean egin genuen, hotz eta lurra elur eta izotz apur batekin. Baso bat zeharkatzen da, pinuak batez ere, baina pagoak ere agertzen dira. 

Las Lagunillas de Nieva (1630 m) lepora iritsi ginen, eta bertan soilgune bat irekitzen da. Pistak mendebalderantz hartzen du eta Agenzana gaina eta Cabezo del Butron banatzen dituen lepora heldu ginen. Une horretatik aurrera, panoramikek harritu egin gintuzte: iparraldean San Lorenzo nabarmentzen da; hego-mendebaldean Urbion, Cebollera mendilerroa eta Neila mendilerroa eta hego-ekialdean Moncayo.

Hesiaren beste aldetik igaro eta aldapa nabarmenean gora egin genuen Agenzana gaineraino (1746 m). 

Mendi-lepo bateraino (1652 m) jaitsi ginen, metalezko atea zeharkatu eta norabide berarekin eta kordaletik jarraitu genuen, bi tontorrak, Valdelafuente (1738 m) eta San Cristobal (1760 m), kateatuz. 

Bide beretik itzuli ginen leporaino hesi metalikoarekin. Mendi-lepoaren erdi aldera beste hesi metaliko bat dago eskuinean, hura igaro eta Rasillorantz jaisten den pista luzea hartu genuen ekialdetik. Jaitsieran hainbat gurutze daude, eta, ez galtzeko, Ekialdeko orientazioari eustea da gakoa.



 DATOS

DISTANTZIA: 18 KM 

DESNIBEL POSITIBOA: 900 M

GPSRAKO TRACK

IBILBIDEAREN ARGAZKIAK


 

miércoles, 21 de septiembre de 2011

ZERRALUNTZA, COCINAS ETA SAN LEON LA HERERA MENDATETIK




Errioxan, ondo jaten eta obeto edaten, gaua pasa eta gero, ajea kentzeko Herrera mendaterainoko ibilbidea egin genuen.

Lezara heltzear hartu ezkerra eta autoa utzi genuen mendatean. Hemendik ikusten diren panoramikak izugarriak dira. Iparraldera begira baso atlantikoa, pagadia, agertzen da (Arabako bailarak) eta hegoaldera begiratuz gero , errioxara, ezpela, artea eta artederrata dira nagusiak  ohianpe mediterraneoan. Benetan miragarria.

Pagadian dagoen bidezidorrera zuzendu ginduen tantai-sienale baten ondoan ibilbidea hasi ginen. Hasieran basoa igokari batek parasitatuta dago, beste landaren bizitza eragozten duena. Aurrerago pagadia zabaldu eta agertzen da garbiago eta anitzua. Bertan aurkitu genuen “Falus Impudicus” deritzon ziza.

Presarik gabe jarraitu genuen. Herrerako errepidetik etortzen den pista batera bidezidorra  heldu zen. Pistatik jarraitu baina kontu handiz, ehun metro aurrerago, pago batean kokatutako seinale eta mugarri batek Zerraluntzako gailurrera igoeraren hasiera adierazi ziguten.

Bidea ondo markaturik dago. Margoturik dauden enbor batzuek eraman gintuzten mendilepo bateraino, non aurkitu genituen ehiza-postu batzuk. Ezin izen egokiagorik: Txerriak.

Kareharritik trepatzen hasten den bidezidor batetik sartu gintuzten mugarriak jarraitu genituen. Bidezidorra, mehea eta dibertigarria, aldapatsu eta landarez itxita dago. Gailurrean baizik ez da irekitzen. Zerraluntza (1199m) 0,51`.

Iparralderanz ikuspegi zoragarriak (Gorbeia, Arabako mendiak, Montoriako herrizka, Urizaharra, Pipaon…). Hegoalderantz San Leon. Cocinas eta Atxabaltik jaisten den kordalak Errioxako Sonsierraren panoramikak kentzen dizkigu. Baina laino artean ikusten genituen, edo hórrela uste, Demanda eta San Lorenzo. Ekialderantz Toloñok ikuspegiak eragozten zizkigun, baina bost axola. Bere silueta laino artean ikustea nahiko.

Buzoiak porron itzura zeukan, ikusi ditudan originalenetariko bat. Manuk zurrupada bat ematen saiatu baina ezin.

Itzuli ginen, bide beretik, Herrera mendate eta Ribas de Tereso medate batzen dituen pistara. Bi minuto edo ibiliz eta zabalgune batera atera ginen. Eskuinera pista bat jaizten da Montoriarako norabidearekin. Beste aldean, ia ia ikusten ez den beste bidezidor bat Santuario de la Rosa eta Abalos-erantz erortzen da. Guk sartu berriro pagadian barruan non mugarri batek adierazi zigun igoera aldapatsua. Bidean zizahori edo saltsaperrtxiko (cantarellus cibarius) aukitzeko asmoz arreta handiz ibili ginen, saskia betetzeko beste Robertoren arabera.

Aldapa gora kordala lortu eta ya leunago  Cocinas-eko tontorrera, buzoia eta guztiz, ailegatu ginen. 1h 20´ (1.188m).

Jaitsi ginen berriro pistara mugarriak jarraituz y hemendik autora, mendatera. 2h 05´ Herrerako mendatea (1.110).

Txangoa amaitzeko San Leon igotzea erabaki genuen. Mendatetik ateratzen den legarrezko pista bat hartu genuen. Telebista-instalazioraino igotzen da, baina gailurra lortu baino lehen, derigorrean, egurrezko eskailera baten 257 maila igo behar dira.

Ezin da onartu gailur batean hainbeste kable, antena, dorre-elektrikoa eta abar izatea. Eta gainera instalazio gehienak erabat abandonaturik. GANORABAKOAK.