miércoles, 26 de septiembre de 2012

MONTE PERDIDO COTATUERO-TIK ETA ITZULIA COLA DE CABALLO-TIK.





Bi eguneko ibilbide biribildua egin genuen. Lehenengo egunean Ordessako belardiko parking-etik atera ginen Cotatuero-tik igotzeko Gorliz-ko aterperaino. Bigarren egunean laku izoztutik Monte Perdido igo genuen eta gero jaitsi Ordessako belardira Cola de caballo-tik eta Soasoko iltzeetatik.


Ordessako belardiko parking-ean (1330 m) ibilbidea hasi genuen, bailaran sartzen den pistatik, Arazas ibaiaren bideari jarraituz. 750 metrotara, ezkerrera, Cotatuero-ko amildegietara zuzentzen den sahisbidea agertzen da, seinale tantai batez markaturik. Bidea igotzen doa pagadi hostotsu bat zeharkatzen duen bitartean, zig zag-en bat marraztu eta iparekialdeko norabidea mantentzen du. Momentu batean, iltzeetatik oso hurbil, bidetik atera ginen eskuinera Cotatuero-ko urjauzi handia ikusteko burdinezko zubi batean, aurten ur gutxikoa. Itzuli ginen berriro bidera y metro gutxietara Cotatuero-ko iltzeetara heldu ginen (2000 m). Aireko pasabidea da.


 Hasieran tximinia erraz bat daukagu, hiru iltzez hornaturik, arazorik gabekoa. Gero, eskuetarako eta oinetarako zenbait iltze, hormaren 15 metro zeharkatzen dituztenak, 150 metrotako amildegian kokatuak. Iltxeen ibilbidea horizontala da baina erdian, gutxi gorabehera, zatitxo bat igotzen da eta gero, berriro, horizontalean jarraitzen du igarobidetik atera arte. Igarobide osoa burdinezko zirga batez sendotuta dago. Zirgara finka gintzatenn lakioa eta mosketoia komenigarria dira. Zirkuaren goiko aldean, Cotatueroko urjauzi handitik amildu baino lehen Ribereta edo Millaris errekak sortzen dituen ur jauzi txikien ondoan atera ginen. 


Ekialderako norabidearekin oso markaturik ez zegoen bidezidor bat hartu genuen, urjauziak gibelean utziz. Segitu genuen, erreken ondoan, Cotatueroko goiko zirkuak eta Millaris-ko amildegiak ixten duten belardi baten zehar. Zirkuren hondora heldu baino lehen eskuinera jo genuen (HE) Punta Tabacor-tik jaisten den beste amildegi bat hartzeko. Aldats pikoa igo baina amaitu aurretik ezkerrera joan ginen, belarrezko kanal batetik, La Plana deitzen den beste belardi batera (2300 m) ailegatzeko, Punta Tabacor eta Punta Millaris-en azpian. Iparralderako norabidearekin zeharkatu Pico Descargador eta Punta Millaris-en arteko igarobide zabalera (2380 m) iritsi arte, San Ferlus plana eta plubiómetro ospetsuaren gainean hain zuzen ere. 


Mugarriek zuzendu ginduten (IE) metro batzuk gehiago igotzeko Punta Millaris-en maldak inguratzen eta Millaris-ko lepoa lortu arte (2457m). gero jaitsi ginen (EHE) Millarisko lautadatik Delgado Ubeda edo Gorizko aterperaino (2200 m). Inguru hauetatik ikusi ahal genituen hurrengo mendiak: Taillón, falsa brecha, Brazillac, Casco, La Torre, Marmoré, Cilindro Monte Perdido, Sound de Ramond edo Añisclo. Lehenengo egun hau iraun genuen 5,30 ordu, baina ordu erdiko jateko geldialdia izan genuen.


Hurrengo egunean, 7,30etan hasi ginen igotzen Monte Perdido. EIE norabiderantz zuzendu ginen bidesidor batetik baina 2400 metrotako kotan iparralderantz aldatu ginen, Punta de las Escaleras pasatu aurretik, Goriz amildegiaren terrazak eta harriez kaosa gainditzeko. Ez dago galtzerik, bidezidorra oso nabaria da eta bidea mugarriez beteta dago. Azkenik Monte Perdido eta Cilindro de Marboren arteko laku izoztura heldu ginen.


Eskuinara biratu besterik ez genuen behar, hegoekialderantz, gailurrarako harrieta luzea igotzeko. Harrietaren lehenengo zatia erosoagoa da. Amildegiaren harrizko gandorratik ibili ginen baina “escupidera”-tik aurrera sartu behar izan genuen benetako harrietan, non aldapa gogortzen den, lautada txiki batera heldu arte. Lautadan ikus daitezke  mendiaren iparraldelko isuriaren ikupegi zoragarriak: Iparraldeko aurpegiaren glaziarra, Tucarroya, Tucarroya bretxa, Tucarroya lakua, Astazu, Pineta-ren balkoia. Metro batzuk gorago gailurra zegoen (3355m), nondik Pirineos-en ikuspegi klasikoak ikusi ahal genituen: Cilindro, Soum de Ramond, Ordessa bailara, Punta Millaris eta Tobacor, Pineta bailara, Munia, Robiñera, Tucarroya eta bere ingurukoak eta abar. Igoeran iraun genuen 2,30 ordu.


Igoera honetan bi zehetasunez arreta jarri nahi dut. Lehenik, derrigorrezko pasu batzuetan harria oso irristakorra da hainbat gende paa eta  gero, kontu handiz ibili behar  dugu ez erortzeko. Bigarrena, “escupidera” deitzen den igarobideak amildegirntz peraltea dauka, udan elurrik gabe ez dago arazorik, baina neguan oso arriskutsua da; izan ere, istripu larrien ondorioz hildako asko izan dira.


Bide beretik jaitsi ginen Goriz aterperaino, bi ordutan. Gero hegoalderantz joan ginen Ordessa belardira jaisteko, Soasoko iltxeetatik, Cola de Caballo urjauziaren ondoan. Iltzeetara ailegatzeko, 2000 metroko kotara heldu baino lehen bidetik atera ginen eskuinera bidezidor ageri batetik. Bide nagusiak jarraitzen du Faja de pelay-ren barruan pixka bat sartzen eta gero zigzag egiten du Soaso-ren zubiara jaisteko. Aukera honek nahiz eta luzeena izan ez dauka problemarik. Hala ere, iltxeetako aukera azkarragoa da bide nagusiarena baino. Ez da pasabide saila baina harria higatu da eta irristatzeko arriskua bada, baina iltxeak kateekin indartu dira. Bertigo izanez gero hobe duzu bide nagusia.


Behin bailaran, Cola de Caballo-ari betiko argazkiak atera genizkion eta aurrerago Monte perdido-ari eta Soum de Ramond-ari. Arazas ibaiaren bideari jarraitu, Ibaiaren urjauzien ondoan pasatu parking-era ailegatu arte, amaitu aurretik La Punta del Gallinero eta El Tozal de Mallo fotografiatu genituen.






domingo, 9 de septiembre de 2012

AXKORRIGAN ATXARAGUN LEPOTIK, URIGOITITIK.




 Ekialdetik Urigoitiren gainean kokatuta dagoen Elezkingo parking-ean ibilbidea hasi genuen (470 m). Ekialdeko norabiedearekin, pista zabal batetik, berehala ur-andel baten ondoan  pasatu ginen y pixka bat aurrerago lehenengo bidegurutzea agertu zen, jo genuen eskuinera. Minutu gutxietara bigarren bidegurutxean gora jarraitu genuen Aldabide errekara eta Sistietako kanalera zuzentzen den beste pista bat eskuinera utziz. Pinudi batean sartu ginen eta jarraian zelai batzuk zeharkatu genituen. Dagoeneko gure eskuinean Atxak ikusgarriak geneuzkan, hegoalderantz zuzendu ginen eta Egalasaburu larretan kokatu ginen Atxen azpian.


Hemendik, hegoalderantz y pixka bat medebalderantz, Atxak inguratu genituen Sistietako harresi handia zeharkatzen hasteko, Sistietako kanaletik metro batzuk gorago.


Axkorriganetik jaisten den ezproi nabaria gainditu genuen eta 100-150 metrotara kanal aldapatsuaren azpian kokatu ginen. Kanala Atxaragun leporaino igotzen da. Igoera harrieta handi batetik egiten da eta mugarriez markaturik dago. Kontu handiz ibili behar genuen goiko aldean aldats pikoa dela eta. Bideak, ia ia ikusten ez dena, zig zag egiten du, guk trepatu genuen ondoko harrietatik. 



Behin Atxaragun lepoan, Axkorrigan ezkerrean dago, trepatu genuen gandorretik gailurra arte. Bancobao elkartearen monolitoak eman zigun 1095 metroko kota.



Ojo Atxulartik itzuli ginen. Gailurrako Lapiaz gandorratik jarraitu genuen, ekialderantz, Urtutxerako norabidearekin. Baina azken mendi honetara heldu baino lehen jaisten hasi ginen, hegoekialderantz, Itxinako bihotzerantz, mugarriak, marra gorriak eta azkenean bidezidorra jarraituz. Tarte batean bidezidorra norabideaz aldatu zen, Ipar mendebalderantz, eta eraman gintuen Ojo Atxulauraino. 


Hemendik  jaitsi ginen Egolasaburu bidezidorrera eta Iparmendebalderako norabidearekin, Ordeko iturria pasa eta gero, Egolasaburu zelaietara heldu ginen Atxen azpian berriro. Mendebalderantz jaisten jarraitu genuen pinudi bateraino gero pagadi bateraino . Azkenean Aldabide errakara ailegatzen den pistara, hasieran eskuinera utzi genuena, atera ginen Elazkingo parking-etik oso hurbil. 
Lau ordu gutxi gorabehera iraun genuen.







miércoles, 5 de septiembre de 2012

BEDON ETA PICON CUESTAHEDO-TIK.





Espinosa de los Monteros-tik atera ginen, BU-543 errepidetik. Metro batzuk Cuestahedora heldu baino lehen, pista batek eskuinara sartzen gaitu herriaren iparraldeko muturretik. Bedón-en gailurrean telebista antena jartzeko pista egin zuten. Hasieran iparralderantz metro batzuk igotzen ditu eta gero hegoalderantz zuzentzen da azkenean berriro iparralderantz joateko.Horrela pistak bihurgune handi bat  marrazten du Bedón-en maldetan Bedón eta Picón bereizten duen mendilepo batera iritsi arte. Mendilepoa 949 metroko altitudean dago.


Mendilepotik iparekialderantz zuzendu ginen mendiaren goiko aldea inguratzen duen harresiaren ertzetik. Hogei minututan buzoian eta antenetan geunden, 1091 metroko altitudean.
Itzuli ginen , berriro, mendilepoan eta iparamendebalderantz pista berri bat hartu genuen El Picón gailurrera heltzeko,1044 metroko altitudean. Azken zatian pista desagertzen da eta arreta jarri behar diougu hitoei. Gailurrean buzoia beharrean harri puntaduna dago.



Ibilbidearen zehar eta gailurretatik ikusten diren ikuspegiak izugarriak dira: Espinosa eta bere inguruko mendiak; aldeko gailurreik garrantzitsuenak, Castro Valnera, Imunia, Picón Blanco, Caballo, Zalama eta Los montes de La Peña; eta iparraldetik Sotoscueva-ko arana ixten duten harresi semizirkularrak, Bedón eta Picón-etik hasten direnak.