Bi eguneko ibilbide biribildua
egin genuen. Lehenengo egunean Ordessako belardiko parking-etik atera ginen
Cotatuero-tik igotzeko Gorliz-ko aterperaino. Bigarren egunean laku izoztutik
Monte Perdido igo genuen eta gero jaitsi Ordessako belardira Cola de
caballo-tik eta Soasoko iltzeetatik.
Ordessako belardiko parking-ean
(1330 m) ibilbidea hasi genuen, bailaran sartzen den pistatik, Arazas ibaiaren bideari
jarraituz. 750 metrotara, ezkerrera, Cotatuero-ko amildegietara zuzentzen den
sahisbidea agertzen da, seinale tantai batez markaturik. Bidea igotzen doa
pagadi hostotsu bat zeharkatzen duen bitartean, zig zag-en bat marraztu eta iparekialdeko
norabidea mantentzen du. Momentu batean, iltzeetatik oso hurbil, bidetik atera
ginen eskuinera Cotatuero-ko urjauzi handia ikusteko burdinezko zubi batean,
aurten ur gutxikoa. Itzuli ginen berriro bidera y metro gutxietara Cotatuero-ko
iltzeetara heldu ginen (2000 m). Aireko pasabidea da.
Hasieran tximinia erraz
bat daukagu, hiru iltzez hornaturik, arazorik gabekoa. Gero, eskuetarako eta
oinetarako zenbait iltze, hormaren 15 metro zeharkatzen dituztenak, 150
metrotako amildegian kokatuak. Iltxeen ibilbidea horizontala da baina erdian, gutxi
gorabehera, zatitxo bat igotzen da eta gero, berriro, horizontalean jarraitzen
du igarobidetik atera arte. Igarobide osoa burdinezko zirga batez sendotuta
dago. Zirgara finka gintzatenn lakioa eta mosketoia komenigarria dira. Zirkuaren
goiko aldean, Cotatueroko urjauzi handitik amildu baino lehen Ribereta edo
Millaris errekak sortzen dituen ur jauzi txikien ondoan atera ginen.
Ekialderako norabidearekin oso markaturik ez zegoen bidezidor bat hartu genuen,
urjauziak gibelean utziz. Segitu genuen, erreken ondoan, Cotatueroko goiko
zirkuak eta Millaris-ko amildegiak ixten duten belardi baten zehar. Zirkuren
hondora heldu baino lehen eskuinera jo genuen (HE) Punta Tabacor-tik jaisten
den beste amildegi bat hartzeko. Aldats pikoa igo baina amaitu aurretik
ezkerrera joan ginen, belarrezko kanal batetik, La Plana deitzen den beste
belardi batera (2300 m) ailegatzeko, Punta Tabacor eta Punta Millaris-en
azpian. Iparralderako norabidearekin zeharkatu Pico Descargador eta Punta
Millaris-en arteko igarobide zabalera (2380 m) iritsi arte, San Ferlus plana
eta plubiómetro ospetsuaren gainean hain zuzen ere.
Mugarriek zuzendu ginduten
(IE) metro batzuk gehiago igotzeko Punta Millaris-en maldak inguratzen eta
Millaris-ko lepoa lortu arte (2457m). gero jaitsi ginen (EHE) Millarisko
lautadatik Delgado Ubeda edo Gorizko aterperaino (2200 m). Inguru hauetatik
ikusi ahal genituen hurrengo mendiak: Taillón, falsa brecha, Brazillac, Casco,
La Torre, Marmoré, Cilindro Monte Perdido, Sound de Ramond edo Añisclo.
Lehenengo egun hau iraun genuen 5,30 ordu, baina ordu erdiko jateko geldialdia
izan genuen.
Hurrengo egunean, 7,30etan hasi
ginen igotzen Monte Perdido. EIE norabiderantz zuzendu ginen bidesidor batetik
baina 2400 metrotako kotan iparralderantz aldatu ginen, Punta de las Escaleras
pasatu aurretik, Goriz amildegiaren terrazak eta harriez kaosa gainditzeko. Ez
dago galtzerik, bidezidorra oso nabaria da eta bidea mugarriez beteta dago.
Azkenik Monte Perdido eta Cilindro de Marboren arteko laku izoztura heldu ginen.
Eskuinara biratu besterik ez genuen behar, hegoekialderantz, gailurrarako harrieta luzea igotzeko. Harrietaren lehenengo zatia erosoagoa da. Amildegiaren harrizko gandorratik ibili ginen baina “escupidera”-tik aurrera sartu behar izan genuen benetako harrietan, non aldapa gogortzen den, lautada txiki batera heldu arte. Lautadan ikus daitezke mendiaren iparraldelko isuriaren ikupegi zoragarriak: Iparraldeko aurpegiaren glaziarra, Tucarroya, Tucarroya bretxa, Tucarroya lakua, Astazu, Pineta-ren balkoia. Metro batzuk gorago gailurra zegoen (3355m), nondik Pirineos-en ikuspegi klasikoak ikusi ahal genituen: Cilindro, Soum de Ramond, Ordessa bailara, Punta Millaris eta Tobacor, Pineta bailara, Munia, Robiñera, Tucarroya eta bere ingurukoak eta abar. Igoeran iraun genuen 2,30 ordu.
Eskuinara biratu besterik ez genuen behar, hegoekialderantz, gailurrarako harrieta luzea igotzeko. Harrietaren lehenengo zatia erosoagoa da. Amildegiaren harrizko gandorratik ibili ginen baina “escupidera”-tik aurrera sartu behar izan genuen benetako harrietan, non aldapa gogortzen den, lautada txiki batera heldu arte. Lautadan ikus daitezke mendiaren iparraldelko isuriaren ikupegi zoragarriak: Iparraldeko aurpegiaren glaziarra, Tucarroya, Tucarroya bretxa, Tucarroya lakua, Astazu, Pineta-ren balkoia. Metro batzuk gorago gailurra zegoen (3355m), nondik Pirineos-en ikuspegi klasikoak ikusi ahal genituen: Cilindro, Soum de Ramond, Ordessa bailara, Punta Millaris eta Tobacor, Pineta bailara, Munia, Robiñera, Tucarroya eta bere ingurukoak eta abar. Igoeran iraun genuen 2,30 ordu.
Igoera honetan bi zehetasunez
arreta jarri nahi dut. Lehenik, derrigorrezko pasu batzuetan harria oso
irristakorra da hainbat gende paa eta
gero, kontu handiz ibili behar
dugu ez erortzeko. Bigarrena, “escupidera” deitzen den igarobideak
amildegirntz peraltea dauka, udan elurrik gabe ez dago arazorik, baina neguan
oso arriskutsua da; izan ere, istripu larrien ondorioz hildako asko izan dira.
Bide beretik jaitsi ginen Goriz
aterperaino, bi ordutan. Gero hegoalderantz joan ginen Ordessa belardira
jaisteko, Soasoko iltxeetatik, Cola de Caballo urjauziaren ondoan. Iltzeetara
ailegatzeko, 2000 metroko kotara heldu baino lehen bidetik atera ginen
eskuinera bidezidor ageri batetik. Bide nagusiak jarraitzen du Faja de
pelay-ren barruan pixka bat sartzen eta gero zigzag egiten du Soaso-ren zubiara
jaisteko. Aukera honek nahiz eta luzeena izan ez dauka problemarik. Hala ere,
iltxeetako aukera azkarragoa da bide nagusiarena baino. Ez da pasabide saila
baina harria higatu da eta irristatzeko arriskua bada, baina iltxeak kateekin
indartu dira. Bertigo izanez gero hobe duzu bide nagusia.
Behin bailaran, Cola de
Caballo-ari betiko argazkiak atera genizkion eta aurrerago Monte perdido-ari
eta Soum de Ramond-ari. Arazas ibaiaren bideari jarraitu, Ibaiaren urjauzien
ondoan pasatu parking-era ailegatu arte, amaitu aurretik La Punta del Gallinero
eta El Tozal de Mallo fotografiatu genituen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario