domingo, 30 de junio de 2013

MONTERAPIA "Aldapa gora pentsatzen da hobeto"




Juanjo Garbizuk mendizaletasunari buruzko liburu bat argitaratu du. MONTERAPIA Diéresis argitaletxe eskutik. Liburua beste edozein gauza baino gehiago atsegina egin zait.
Hamar ataletan mendizaletasunaz duen ikuskera berezia kontatzen digu. Bere eskarmentuen bidez eta besteenen bidez aleatzen ditu bere ikuspuntuak, ezdabaidagarriak, nola ez, baina oso iradokitzaileak. Mendian ezer uko egin gabe, kirol honen aurpegi bare eta zuhurra aldarrikatzen du, izadiarekin elkartzea, norberarekin, lagunarekin, ahaleginarekin.
Mendi guztiak gure bizimodu urbanoak sortzen dizkigun estrés, akidura eta estutasunatik ihes egiteko aukera paregabeak dira Juanjorentzat. Gure bizimoduak, hainbestetan lehiakorra eta frustratzailea, ez digu esparrurik uzten begiratzeko, asetasunarako.
Juanjo berak zer kontatu nahi duen zehazten du:
"Liburu honek ez du mendizaletasunaz, kirol bezala, hitz egiten, are gutxiago bere aurpegi lehiakorraz, ezta enpresen mundura zuzenduta dago ere. Bere asmoa oso desberdina da: Edonor pertsona, edozein sexu, heziketa edo maila soziala izanda ere, oraindik egin ezean, mendiko ibilbide edo txano batek eskaintzen dizkion denetariko onurak gozatzen has dadila lortzea.
Harengatik liburua zortzimilez ez da, ezta lorpen handiez ere. Lorpen pertsonal txikiez beteta dago, hori bai: mendiak, edozein mendi, hurbilena eta eskuragarriena barne, zure bizi-kalitatea obetzeko eta zuri laguntzeko duen gaitasunaz hitz egiten du. Jolas-parke baten errusiar mendia baino zapaldu ez duzun pertsona bat izan arren."
Baina Junajok ez dio uko egiten teknologiari eta are gutxiago internet-ari. Horixegatik atal bakoitzak tabletetarako edo smarphon mugikorretarako QR kode bat Dakar. QR kodeak irakurtzen dituen programa batez atalarekin zerikusirik duen bideo bat ikusi ahalko duzu. Gailu hauek izan ezean kode bakoitzaren azpian zure ordenagailuaz bideoetara eramango zaituen web helbide bat aurkituko duzu.

Azkenik, Juanjok bere ibilbedeetan egindako bideoak ikus ditzakegu web helbide honetan: 

lunes, 17 de junio de 2013

ESPIGUETE CARDEÑO DE ABAJO-TIK




Eguraldiaren iragarpena txarra zen baina Espigueteren gailurrera ailegatu ginen, lainoz beteta izan eta zerua erabat estalita zegoen arren. Cardeño de Abajo-tik (1320 m) abian jarri ginen. Herriaren gainetik hasten den pista bat hartu genuen. Hasieran hegomendebalderantz gero iparralderantz eta azkenean mendebalderantz, gutxi gorabehera. Pistak landarez betetako ermua zeharkatzen du aritzekin, piorno-ekin eta isatsekin bidearen alboetan.



Hiru kilometroetara mugarri handia agertu zen  Espigueteren maldak nondik igotzen hasi  behar genuen adieraziz. Hasierako metroak belardiak ziren. Jarraitu genuen igotzen mugarriz mugarri eta gailurrera arte Iparralmendebaldeko norabideari eutsi genion. 



Pizkanaka pizkanaka aurrera joan ginen, kariazko harrietako eremura iritsi ginen eta gero  lehen elurtegira.  Pixka bat aurrerago harrieta, azaleko elurtua eta irristatsua, aurkitu genuen. Harrietaren eremua gailurrera eraman gintuen kanal handia da. Goiko aldeak elur geruza lodi eta biguna bazeukan eta ez genituen kranpoirik erabili behar baina pioleta bai aldaparen makurduragatik. Azkenean goiko ertzera heldu ginen baina gurutzea eta mugarri geodesikoa (2446 m) ukitzeko hogeita hamar metroko ertz zorrotza zeharkatu genuen.