lunes, 16 de diciembre de 2013

NOCITOTIK, LA PILLERA TROKAN ZEHAR IBILBIDE ZIRKULARRA


Nocitotik Tozal de Guararako bidea hasten den toki berean  ibilbide honi hasiera eman genion. Nocitoko zubitik, pista batetik, hegoalderantz 2 kilometroko bidea egin genuen, Gautizalema errekarekiko paraleloak. Bidegurutzera ailegatu ginenean ezkerretik erreka gurutzatu genuen. Seinal-zutoiak adierazten duen norabidea jarraitu genuen la Pillera trokan sartzeko. Kanalizazio bat aurkitu genuen eta zenbaitetan la Pillera erreka zeharkatu genuen. Lurrekoaren arabera errekaren ertz batetik edo bestetik doan pista segitu genuen ekialderako norabidearekin harik eta beste seinal-zutoi batera ailegatu arte . Bertan bidea bitan banatzen da. Batek, Tozal de Guararako norabidearekin, ezkerrera jotzen du eta besteak la Pillera errekazulotik aurrera jarraitzen du. La badina de Estañonero aurkitu genuen, toki ederra  benetan. Handik gutxira  Brazo de mar deritzoten lekuan eta ibilbidearen amaieran geundela   adierazi zigun beste seinale-zutoi bat ikusi genuen. Metro batzuk aurrerago Fuen del Guaril-era heldu ginen,  la Pillera errekaren iturburua delarik. Ibilbide zirkularra egitea gure asmoa zenez ibaiaren ibilgu lehorratik jarraitu genuen errekazuloen arteko bidegurutze batera ailegatu arte. Harri pliek Las Cañatas  trokatik iparralderantz, ezkerrerantz, eraman gintuen. Bidezidorra trokaren eskuinatik igotzen da Tozal de las Cañatas-en azpiko lepora ailegatu arte, gero Nocitirako jaitsiera suabe, mendebalderantz, hasten du. Bideak 11km ditu baita 300metroko desmaila ere.
Nociton sartu baino lehen San Urbez-en santutegi romanikoa bisita daiteke.



domingo, 8 de diciembre de 2013

TOZAL DE GUARA NOCITO-TIK




Ibilbide zirkularra, oso atsegina eta erabatekoa. 22 km ibili genituen eta 1400 metrotako tartea igo genuen. Nocito bailaran zehar ibiltzen ginen bitartean Guara mendilerroaren gailur nagusira, Tozal de Guara-ra, igo ginen.
Nocito-ra ailegatzeko Sabiñanigo-an Huescarako  norabidearekin N-330 hartzen da eta 14-15 kilometrotara, ezkerretarako errepidetik, Boltañara zuzentzen den errepidetik joan Nocitoraino (A-1604). Beste aukera da Arguis-etik joatea. Sabiñanigo-tik N-330, Huescarako norabidearekin ere, hartzen  dugu. 35 kilometrotara heltzen gara Arguis-era eta bertan Nocitorako mendi errepidetik jarraitzen dugu. Hilabete hotzetan bi mendi errepideen bazter batzuetan izotza izan daiteke.
Ibilbideak ez dauka galtzerik, seinal-zutoiez, mugarriez eta, batez ere, bidezidor batez markaturik dagolako. Nocito-ko zubitik 2 km ibili genuen pista batetik, hegoalderantz, Gautizalema errekarekiko paraleloak. Seinal-zutoi batera aileatzerakoan ezkerretara biratu, Gautizalema erreka zeharkatu eta (E) La Pillera errekaren amildegian sartu ginen. Behin baino gehiagotan, kontu handiz izotzagatik, zeharkatu behar izan genuen  errekaren ondotik jarraitu genuen. Ubide-mota batetik pasatu ginen eta errekaren zati honen bazterrez gozatu genuen. 2,5 km ibili eta gero Tozal de Guara-rako norabidea adierazten duen beste seinal-zutoi batera heldu ginen. La Espatula amildegiaren pinuditik hasi ginen igotzen. 1200 metrotako kotaren aldean bidezidorrak eskuinera jo  (HM) eta jarraitzen du , batez ere igotzen, baina noizbehinka jaisten, Petreñales lepora arte. Bidean ikusi eta fotografiatu genuen Huescako Pirineo mendilerro osoa, Bisaurin-etik Vignemale-raino ¡Ikaragarria!. Behin mendilepoan eskuinetara La Punta de Corcurezo daukagu. Bertan beste seinal-zutoi batek adierzi zigun gure bidea (HE),ezkerretara. Pinudi batean sartu ginen, El Chinebro iturritik pasatu, el Raso de Hongos-era heldu. Jarraitu genuen hegoekialderantz El Tozal-aren hegoekialdeko ertza pasatu arte. Orduan norabideaz aldatu ginen, iparekialderantz, aldapa pikoa gainditzeko tontorra arte. Asken aldapa hau igotzeko seinal-zutoi batek bi aukera ematen dizkigu edo “Pedrera”-tik edo “Abadejo”-tik, gandorratik, igoz. Gutxi gorabehera antzekoak dira. Abadejoarena hartu genuen eta alhegin handiez falta zaigun 400 metrotako tartea igo genuen. Tontorretik, iparralderantz, Pirineo elurtua, bere osotasunean, Bisaurin, Axpe, Collarada, Pala de IP, Peña Escarra,  Partacua, Palas, Arriel, Balaitus, Arlas, Garmonegro, Infiernos, Cilindro, Perdido, Añisclo, Vignemale eta ahazten zaizkidanak, heoalderantz Calcón urtegia eta ekialderantz Guara mendi lerroa.
Jaitsiera hasu genuen(EIE) urrengo lepora ailegatu arte, bertan mugarriek adierazi zizkigun iparraldea eta gure bidea. Norabideari eutsiz pinudi-izeidian sartu ginen. Tarte baten buruan bidezidorrak mendebalderantz biratzen da pista batean amaitzeko Fenales basoko etxolatik oso hurbil. Pistatik jarraitu genuen metro batzuk, gero  eskuinetara eta jarraian ezkerretara biratu ginen Nocitora eraman gintuen bidezidor bat (MIM) hartzeko. Asken zati honetan Nocitorako bidea ondo markaturik dago seinal-zutoiez.
Ze Ibilbide ederra!


lunes, 2 de diciembre de 2013

MASCUNGO ARROILA


Guara mendilerreoa, Pirineoetako hegoalderantz, kareazko mendilerroa da. Bero eta Mascun ibaiek zeharkatzen dute arroil sakonak zizelkatuz, baita harrizko paisai izugarriak sortuz ere. Bertan kirol desberdinak egiten dira baina agian arroil-jaitsiera ospetsuenetariko bat da. Guk joan ginen beste asmo batekin. Paisai izugarri hau gozatzen utz ziezagun Ibiltaritza-ibilbide bat ibili nahi genuen. Hasi baino lehen esan beharra dago ibilbide hau egin baino lehen ibaibidearen ur-maila nola dagoen jakin behar dugula. Ur gutxiarekin baino ezin da egin. Azaroa hil egokia izaten da.


Ibilbidea oso erreza da, ez dago galtzerik. Rodellar herritik jaitsi ginen Mascungo arroilara, iparralderantz. Bidea markaturik eta baizatuta dago,  baita herrian bidea azaltzen digun  kartela aurki daiteke ere.  Lehenengo unetik, ibaiaren igadura dela eta, harriek eta amildegiek hartu dituzten itxurak oso ikusgarriak egin zitzaizkigun. Ibaibidean sarturik ibili ginen (I) ur gutxiarekin. El Castillo Baselizaren  eta Mascungo iturriaren ondoan pasatu ginen. Jarraitu (IM) ibaibidea utzi gabe eta hiru kilometrotara bidegurutz batera heldu ginen. Bidea banatzen da ezkerratik Orin herrira igo eta eskuinera ibatik jarraitu, gure bidea. Bertan ikus daitezke bitxiak diren harrizko eraketak, La Ciudadela eta La Cuca de Vellostas deritzenak. Argazki pilo bat atera genien arroilaren hormetan dauden kobei eta puro-itxura duten eraketa erraldoei. Ibaibidearen erdian dagoen harrziko bola erraldoi bat, "El Bolo dó Real" oso bitxia egin zitzaigun ere.


Hemendik aurrera bidezidorra ez da oso nabaria, kontu handiz ibili behar da. Ibaiaren hormak ixten diren ondorioz ertzeetatik ibilbide paralelo ibili behar genuen, batzuetan maldeetatik trepatuz eta besteetan ibaibidearen harriak sahiestuz, baina beti bidezidorra, mugarriak edo seinale-zutoiak jarraituz. Horrela beste harrizko eraketa bitxi batera ailegatu arte, " El Beso" deritzona. Urak zizelkatu du ate obalatu bat eta goiko harriek elkarri pot egiten diotela ematen dute. Hemen ibaibidea sakonagoa da, eta eskuinetik, joatearen arabera, atera beste biderik ez zegoen. Muxuaren beste aldera pasatu ginen malda malkartsu batetik. Metro gutxietara Otin Turmo mtik igotzeko bidea adierazten duen seinal-tantai bat aurkitu genuen. Aldapa igo genuen El Turmo bidetik, zig-zag eginez. 250 metroko tarte gainditu  mendilepo batera ailegatu arte nondik eskuinera ikusi ahal genuen Otin herria eta gure aurrean, hondoan, El Tozal de Guara.


Mendilepotik, pista batetik, (IM) Otinean sartu ginen, herri hustuta, etxeak eta eliza erortzear daude. Seinal-zutoiak jarraitu genituen (M) herria zeharkatzeko. Gero, Iparralderantz, itzulera hasi genuen berriro Mascunera jaitsiz, hain zuzen ere goizean pasatu ginen bidegurutzera, La Ciudadela-ren  eta La Cuca de Vellostas-en ondoan. Rodellar-era heltzeko asken zatia goizean egin genituen urratsak berriro ibiliz amaitu genuen



viernes, 22 de noviembre de 2013

EL CURRO. ESPINOSA-KO LAS MACHORRAS-EAN.



Ibiltaritzaren ohiko ibilbidea da. 15 edo 16 km ibiltzen dira eta 550 metrotako aldea igotzen da "El Curro"-ra igotzeko. "El Curro" Izen bereko zirkoren ikuspegi zoragarriak dauzkan muinoa da. Ikus daiteke ere inguruko mendiak: La Horadada, Cubada Grande, Cubada Pequeña eta Castro Valnera.

Lunadarako errepidean, Trueba Ibaiaren gaineko zubian hasi ginen ibilbidea, "La senda del Bernacho" hasten den lekuan hain zuzen ere, marrak zuri-horiak. Bertan beste ibilbide bat hasten da ere "La vuelta a Salcedillo" marrak zuri-urdiñak. Gure ibilbide oso argi balizatua eta markatua dago marra zuri-gorriez.


Hiru ibilbidea ibiltzen dira batera lehenengo 800 m (Lehen IM eta gero M). Seniale-zutoi batek adierazten du "El Bernacho"-rako bidea  eskuinera. Jarraitu genuen aurrera, Lunada erreka zeharkatu genuen eta beste bidegurutze batera heldu ginen. Orain eskuinera jo genuen ezkerratik jarraitzen duen "Salcedilloko bira" (esteka) utziz. Salcedilloren borden artean segitu eta altitude pixka bat irabazi genuen. Trueba ibaiekiko paralelo ibili ginen erdi aroko zubira iritsi arte. Iparralderantz biratu ginen eta altitude irabazten hasi ginen La horadada mendia gure aurrean izanik.


Hemendik aurrera bideak iskinen bat egin zuen, pagadi batetik pasatu eta El Curro zirkora ailegatu zen. Zirkoren lautada belardi eta borda pribatuak hartuta dago. Pistak beste iskin bat egin zuen eta hegoekialderantz igotzen jarraitu zuen. Gero berriro bira egin zuen, iparmendebalderantz, muino baten gailurrera ailegatu zen , bertan seinale-zutoi batek adierazi zigun El Curroan geundela. Itzuli ginen bide beretik.



domingo, 17 de noviembre de 2013

GAMUETAKO BASOA. LINZAN, ANSÓ.


"Gamuetako basoa"  Linza aterpetik hasten den ibilbidea da. 7,5 km egiten ditu eta 300m aldea igotzen du. Erraza baina ikusgarria, batez ere udazkenean, basoa koloreez hornitzen denean zuhaitzak hostoez biluzten dira baino lehen. Bidea ondo balizatua eta markaturik dago marra berde eta horiez.


Linza aterpetik Zaldiaren igarobidera igo genuen (H) pagoen artean gogorra ez den aldapa batetik. Gero jaitsi ginen hegoalderantz, belardien artean, aurrerago basoan sartzeko. Kilometro batera norabideaz aldatu ginen ekialderantz eta Plana de Diego-tik datorren errekatxo  baten ibarbideari jarraitu genion.


Beste kilometro batera, gutxi gorabehera, erreka zeharkatu, hegoaldera jo eta belarrezko aldapatxo bat igo genuen eta Gamuetako basoan  sartu ginen. Jaitsiera hasi genuen Gamuetako amildegitk mendebalderantz biratuz.


Egurrezko zubitik zeharkatu genuen errakaraino jaitsi ginen. Norabidea galdu gabe, bertan hasten zen pista bati jarraitu genion errepidera arte, klerikoen iturriaren parean. Errepidetik, iparalderantz, heldu ginen berriro Linza aterpera. Udazkenean pagadiaren edertasunaz gain, Txamantxoiaren ikuspegiak gozatu ahal genituen.



lunes, 11 de noviembre de 2013

UBEGI, BAIAS-EN JAIOTZE. GORBEIAREN BIOTZEAN.



Areatzatik Pagomakurrera igo ginen. Bertan Arrabako landetarako pista hartu genuen (H). Aldabe pasabiderantz jarraitu genuen (HE) Zastegi landetara heldu arte. Pasabide hau Gatzarrietaren gailurrak menperatuta dago. Norabideaz aldatu ginen, orain mendebalderantz, Zastegi zutarritik pasatu eta jaisten den bidezidor bat hartu genuen. Borden artean jarraitu, Urratza-puska eskuinera izanik. Eroritako aritz baten enbor handia aurkitu genuen eta orduan Padrobaso edo Zastegi errekaren bidean sartu ginen eta iparralderantz metro batzuk igoz errekaren jaiotzera iritsi ginen, Ubegi. Baia ibaiak lehen metroetan hartzen duen izena Pedrobaso da. Koldo Mitxelenaren ustez, Baia izena dator euskeraren ibaia hitzatik.


Joan eta etorriko 12 km izan ziren eta igo genuen 500 metroko alde metatu positiboa.



miércoles, 30 de octubre de 2013

LA FRENTE IBILBIDEA. ESPINOSA DE LOS MONTEROS-EKO LAS MACHORRAS-EN.




Las Machorras-etan hasten den Ibilbide zirkularra daukagu. Trueba ibairen bidea igo, Las Crespas-en mendi-adarrak zeharkatu eta Río Seco ibarratik itzultzen da.


Ibilbidearen hasiera  beste deskribapen batean azaldu nuen La senda de Valdescaño-arekin bat dator (esteka ikusi). Las Machorras-etatik abiatu ginen. Auzoaren erdian dagoen aritz handi baten atzean Trueba ibaiaren gaineko zubira eraman gintuen  asfaltozko pista bat hartu genuen. Zubían jadanik ibilbide osoan  lagundu gintuzten marra zuriak eta urdinak  agertu ziren. MIM norabidearekin ibaiaren bidea jarraitu genuen Berolunchu auzotik eta Los Pilangreros deritzeten putzuetatik pasatuz. Lehen zubitik kilometro batera bigarrena aurkitu genuen, baina ez genuen zeharkatu. Segitu, IIM norabidearekin, borda batzuetaraino heldu arte, bertan bidezidorra zementozko bihurtzen da. Mendebalderantz zuzendu ginen hirugarren zubira ailegatzeko. Zubia pasatu baino lehen La Frente Ibilbidea erakusten  duen  seinal zutoi bat aurkitu genuen. Bertan La senda de Valdescaño  utzi genuen.


Orain hegoekialderantz aldatu ginen eta El Cuadradal auzoko belardien eta borden artean Lunadarako errepidera heldu ginen. Ibilbideak Las Crespas mendiaren adarren zeharkaldia hasten du, Rio Seco Ibarrera pasatzeko. Lunadarako errepidearen beste aldean mendebalderantz igotzen den pista bat hartu 1000 metroko kotara ailegatu arte. Gero, pistak, hegoalderantz, zigzag zabala marrazten du Lalar menditik gertu, astoak hazten dituzten bordeetatik pasatu eta pagadian sartzen da. Hegoaldeko norabidea galdu gabe igo ginen pagadian barruan eta  Rio Seco Ibarra ibiltzen duen errepidera atera ginen. Las Crespasko beste isurialdean dagoeneko geunden. Errepidetik jarraitu genuen (300 m) hegoekialderantz eraman gintuen seinal zutoi bat aurkitu arte. Orain, belardien artean, 200 m ibili ginen. Berriro norabideaz aldatu, hegomendebalderantz, beste zigzag bat borden artean marraztu genuen eta errepidera berriro atera, behin honetan 50 metroko zati txikia. Ibilbideak ekialderantz jo zuen Río Seco-raino jaisteko beste pagadi zoragarri bat zeharkatzen genuen bitartean. Zati honetan Las Crespas eta haize errotak dira nagusiak.



Ibaia zeharkatu bezain pronto,  bere eskuineko aldetik, ibaiekiko paralelo ibili ginen. Basoaren barruan iparekialderantz zuzendu ginen Las machorras-etara eramen gintuen pista zabal bat agertu arte.


lunes, 21 de octubre de 2013

DIENTE DE BATANES ETA BRAZATO, BRAMATUERO ETA BACHIMAÑA URTEGIETAKO AINTZIRA-ARROETAN ZEHAR GOIKO BIDEA.





Brazato, Bramatuero eta Bachimaña urtegietako aintzira-arroetan zehar goiko bidea, hegoekialdeko Diente de Batanes igoz. 18 Kilometrotako ibilbidea  eta 1500 metrotako tartea.


La Casa de Piedra-tik atera ginen, Baños de Panticosan. Turismoko guneko eraikinen artean lehengo urratsak ibili ginen, lehen Caldares erreka (H) zeharkatu genuen  eta gero (HE) jarraitu metro batzuk gehiago Brazato errakaren ondoan zeharkatu arte. Orduan igoera hasi genuen (IE) Baños de Panticosatik, pixkanaka pixkanaka, hurbilduz. Lehen momentuan ibilbidea GR11-ari egokitzen zaio, baina berehala uzten du. Zigzag motz eta azkar batez Baños-en eraiki batera heldu ginen eta hegoekialderako norabidearekin dagoeneko sartu ginen Brazato amildegian pinudi batean zehar. (Argibide bat: Gure zigzag Ibon Inferior de Brazato-ra zuzentzen den GR-11-arena ez da,  eskuinagotik doan beste ibilbide bat baizik). Igotzen ginen bitartean gure bizkarrean (I) Arlas, Argualas eta Garmonegro-ren gainean egunsentiari eta gure aurrean (H) Foratura-ri argazkiak atera ahal genizkion.


Brazato amildegia igo genuen (HE), errekaren ondoan, bere eskuineko aldetik. Erreka oinutsik zeharkatu genuen ur gainezka zetorren eta. Basoa desagertzen joan ahala granitozko harrietak agertu ibilbide amaitu arte. Mugarriez ondo seinaltuta izan arren galtzea oso erreza da.  2300 metroko kotaren pixka bat gainetik kokatu ginenean, gure ezkerrera, ikus genezaken Ibon Bajo de Brazato (2,10h). Gure gainean (HE) Sarrato/Tablatoren eta Brazatoren tontorrak tentetzen ziren. Iparralderantz begiratuz lehen aldiz "Dientes de Batanes" ikusi genuen. Bertan norabideaz aldatu ginen (EIE)Brazato urtegira ailegatu arte (2427 m) (2,45h). Bere ezkerrako aldea ibili ginen, burdinezko zubitik urtegiaren buruaren gainean pasatu ginen non Collarada, Pala de IP eta Peña Eskarra fotografiatu ahal genituen. Punta del Puerto-puska uretan islatzen zen.


Jarraitu genuen Brazato mendaterantz (IE) GR11-arekin lotuz eta Ibones altos de Brazatoren gainetik pasatuz (3,20h). Brazato mendatera heldu gabe desbideratu ginen ipar mendebalderantz Los Picos de Labaza mendilepora eraman gintuen harrieta igotzeko (2632 m) (4,05h). Mendilepotik jaitsi ginen (I), Serrato eta Labaza aintziren gainean kokatu eta norabidea mantendu Xuans mendilepora heldu arte (2763 m) (5,30h). Ezkerrera Xuans mendia altxatzen da, iparralderantz Serrarto mendia eta eskuinera Los Dientes de Batanes-en mendebaldeko isurialdea. "Los Dientes de Batanes" hiru dira: Iparmendebaldekoa (2877 m) erdikoa (2899m) eta hegoekialdekoa (2910m). Azkena eta altuena gure helburua da.


Mendilepotik "Los Dientes de Batanes"-en ekialdeko isualdera pasatu ginen hegalderako norabidearekin hiruetatik altuenara eta hurrunenara zuzendu ginen. Puska honen hegoaldeko mendilepora heldu ginen eta bertan tontorrera eraman gintuen trepada hasi genuen. Trepadak IIºko urrats bat (PD) dauka eta I+ºko beste bat . Gailurretik ibili berria geneukan urtegietako aintzira-arroaren ikuspegia ikaragarria zen. Marcadou, Gran Facha, Badet, Arlas, Argualas eta Garmonegro nabarimenak ziren ere.


Jaitsi ginen rapel batez IIºko urratsa ekiditzeko. Bramatuero alto urtegira zuzendu ginen (2520 m) (8,30h) Badet, Picos de Arratille eta Vignemal-aren ikuspegi ederrak ikusten. Urtegiaren buruan norabideaz aldatu ginen berriro (M) Bramatuero bajo urtegira jaisteko (2320m) (9,30h) eta pixka bat beranduago berriro norabiadeaz aldatu Bachimaña alto urtegira ailegatzeko Bachimaña aterpe zaharratik oso gertu. Honaino marra zuriak eta beltzak jarraituz jaitsi ginen. Marrek jaitsiera hasi genuenetik  lagundu gintuzten, baina Bachimacha alto urtegia pasatzeko ezkerreko aldea hartu genuen, ohiko bidearen kontrakoa. Ezkerreko aldea mugarriez markaturik dago eta kontu handiz ibili behar da urtegira ez erortzeko. Bi tokietan kablezko eskubandak daude eta destreperen bat igin behar da. Behin urtegiaren buruan afaldu eta lo egin Bachimaña aterpe berrian (11,30h) (2192 m).


Urrengo egunean GR11-ri eta Caldarés ibaiari jarraituz (H) Baños de Panticosa-ra jaitsi ginen, gure abiapuntura.


martes, 15 de octubre de 2013

ESCARRA AMILDEGIAREN TONTORRAK.



Escarrillatik (1150 m) Tena arana igotzen duen errepidea jarraitu genuen, Escarra ibaiaren gaineko zubia zeharkatuz. Tunelaren ahoan errepide zaharra hartu genuen eta berehala PR baten sienaleak aurkitu genituen. Basoan sartzen den, Tunel gainetik pasatzen den eta Las Grampas-en erortzeen azpian zigzag-ean igotzen duen bitartean Escarra ibairen gainean altitudea irabazten duen bidetik marra zuriak eta horiak doazen. Tarte malkartsu eta, noizbehinka, arriskutsutik ateratzean Bastzo bat zeharkatzen da eta gurutze batera heltzen da (1600 m) (1h) PR HU-91-ri buruz kartelekin.


Escarra urtegia agertzen denean bideak horizontalean aurrera egiten du. Heldu baino lehen Pazino mendileporako bidegurutzea (1600 m). Bi bideak utziz, mendebalderantz muino bat gainditu genuen eta Escarra urtegiaren gainean dagoen belarrezko kotara (1829 m) iritsi ginen. Hurbil dagoen Tosquera mendilepoan (1816 m) Punta de Pazinotik (1965 m) datorren kordalarekin lotu ginen. Bertan hasi genuen gando-zeharkaldia beti mendebalderantz. Lehen Puntas de la Tosqueran (1946 m) (2.15h) utzi gintuen belarrezko aldapa igo genuen.


Hurrengo sakonunetik (1894 m) beste belarrezko kota bat (1927 m) gainditu genuen Punta Condiana (2239 m) ( 3.00h) heltzen uzten duen igoera aldapatsua baino lehen. Kontrako gandorra malkartsua da, sahiestu genuen hegoaldeko gandorratik pixka bat jaitsiz, gero IM diagonalean, Hurrengo bretxara heldu arte (2214 m). Punta Sorpenara (2249 m) harri deslaiazko aldapatik berehala iristen da.  Kordaletik jarraituz, beste sakonune batetik (2209 m) Pico de Tres Hombres (2276 m) (3.45h) igotzen da, bertan gandor-zeharkaldia amaitzen da. Tontor honetatik iparralderantz Midi d`Ossu, Sierra de Ferraturas, Arriel, Palas, Balaitous, Picos del Infierno y Pico de las Argualas. Hegoalderantz Gallego Ibaiak Sierra de Tendenera  Sierra de la Partacua-tik bereizten du. Sierra de Partacua Pico Escarra, Pico Anayet eta Col de Portalet-en bidez luzatzen da.



Aurreko mendilepora itzuli ginen (2209 m), Condina Iturria sortzen den zirku txikiatik hegoalderantz zuzendu ginen. Eskuineko aldetik errekaren bidea jarraitu genuen (H). Escarra amildegiaren hondorantz urak erortzen direnean eskuinagora desbideratu ginen, belarrezko pala aldapatsuak jaitsi ginen arana zeharkatzen duen pista arte (1700 m). Aurrean genuen artzain-etxola bi ohatzeekin eta bi lastaira apurtuekin. Pista jarraitu genuen (E) beherako noranzkoan, Escarra urtegiaren adatsan kokatuta dagoen  abere-pabiloira ailegatzean aldameneko zubiaren gainetik (1630 m) ibaia zeharkatu genuen. Hegoalderantz jira egiten duen pistan iraun eta erreka igarotzen uzten duen pasagunea ez ikusi eginez, Gorgol amildegitik igo ginen Tramacastilla urtegi arte (1690 m) (5.15 h). Bitan adarkatzen duen pista utziz, presatzen den ibon eskuinaldeko ertzetik ibili genuen. Presara alegatzean, behean ingurua zingiratsua denez,  medilepo batera (1806 m)  zuzentzen den belarrezko aldapa (IE) igo baino lehen inguraketa txiki bat eman genuen. Orain, Tarmañones mendilepoa bilatu beharrean (IE) eskuinera desbideratu ginen (HHE). Larreetatik aurrera egiten duen bidezidor batek, ondo seinalatuta, azken gandorrara eraman gintuen (IE) dagoeneko oso hurbil Punta de Tarmañones edo Pimendalluelo-tik (1966 m) (6,15h). Belarrezko tontor honek Tena arana inguratzen duten mendilerroetako eta kordaletako bista bikainak eskaintzen duitu, baita Vignemal-ekoak ere.


Punta de la Cochatara begiratuz jaitzi ginen  iparraldeko belarrezko pala aldapatsutik, behin Tarmañones mendilepoan (1754 m) Tallata amildegitik jaisten den bidezidorra hartu genuen mendi-hegalean zehar ibiltzen den beste pista bat aurkitu arte. Jaisten jarraitu genuen (EIE) El Saldoren kontrahormatik basoan zehar. Escarra ibaiaren ondoan doan beste pista bat hartu genuen errepidera heldu baino lehen Escarrillatik oso hurbil.

Luis.


domingo, 22 de septiembre de 2013

NARANJO DE BULNES HEGOALDEKO AURPEGITIK. LOS MARTINEZ-EN IGOERA.



Ez naiz eskalatzaile, ezta pentsatu ere, baina Naranjo de Bulnes-en gailurra zapaltzea desio bat zen, inoiz uko egin ez niona, nire motxilan perla bat. Baldintza batzuk batetzen baziren, garrantzitsuena, ziurtasuna bermatzen zuen kordadaren lehen on batek lagunduta joatea, Naranjo de Bulnes-en hegoaldeko aurpegia niretzat eskuragarria zen.


Rafa eta biok igotzeko gai ginela konbentzituak eta erabakiak geunden eta eta eskalada bermatzeko Altius-en gida bat, Sergio, kontratatzea erabaki genuen. Rafa ni baino askoz hobeto moldatzen da egoera hauetan, eskarmentu gehiago eta trebezia gehiago. Horrela antolatu genuen "el trio calavera" Sergio lehena, igoera irekitzen, Rafa bigarrena, Sergio bermatzen eta ni hirugarrena ez erortzea eta oso astuna ez jartzea beste beharrik gabe.


Igoera ez dut deskribatuko oso ezaguna dela eta. Hasieran 5º-ko pasabidea, itsaspenean, organoren tutuak, anfiteatroa etc. Jaitsi ginen Teogenes-tik lau rapelez, hiru luzeak eta bat motza, bigarrena extraplomo-arekin. Luis Alejos-ek "Alta montaña Iberica" eta David Atela-k "Los Urrieles, Macizo Central de Picos de Europa" egindako deskribapenei lotzen natzaio.













Nire sentsazioak oso askotarikoak eta kontraesanak izan ziren. 5º-ko itsaspeneko pasabidean beldur pixka batetik, arrazoirik gabe oso bermatua nengoen eta, organoren tutuetan eskalatzeko grina eta rapeletan gozamena arte. Esan beharrik ez gailurrera ailegatzea asetze betea izan zela. Rafak, bere aldetik, kontatu zidan horman ume bezala gozatu zuela eta hasierako zalantzen aurrean erabateko kaudimenaz eta bere buruaz ziur zegoela eskalatu zuela. Sergio, Altius-en gida, 100%-ean kordada bermatu zuen profesionala izateaz gain, pertson atsegina eta jatorra da, taldean integratzen dena, mendiko asteburu on bat pasatu ahal denarekin.


 Igoeraren eta pausoen eskema batzuk esekitzen ditut. Ikusten denez mendizale batzuentzat pausoak IV+-koak dira eta beste batzuentzat V-koak.















Beno, laburbilduz, niretzat, eta ez dut handitzen, eskarmentu ahaztuezina izan da.


Sergiorekin edo Altius-ekin harremanetan jarri nahi badu, hona hemen helbide elektronikoa  www.altiusaventura.com .



miércoles, 11 de septiembre de 2013

ALMANZOR ETA LA GALANA



Plataforma de Gredos-ean ibilbidea hasi genuen (1780 m) (HM) oso ondo seinaleztutako harrizko pista batetik. Metro gutxiren buruan La Laguna Grande-rako (M) norabidea hartu genuen eta Reguero Llano aterpetik gertu pasatu ginen. Lehenik Los Cavadores iturrira eta gero los Barrerones-en punturik garaienera igo ginen bitartean norabidea jaso genuen. Bertatik Gredos-ko gailur nagusien lerroa ikus ahal izan genuen, batez ere gure eguneko helburuak: Almanzor eta La Galana. Hegomendebaldeko norabide. Pista berean jarraituz La Laguna Granderaino eta Eola aterperaino jaitsi ginen (1950 m) ( 2,15 h).          
            
Antonaren sakonunean sartu ginen, Bermeja kanalaren aurrean dagoen harrieta da. Ez dago galtzerik, kanala oso nabaria da eta gainera tarte hau              mugarriz beteta dago. Kanaletik igotzen bidebanatze batera heltzen da, ezkerrera joanez gero Bermeja mendilepora ailegatzen da baina joz gero eskuinera Crampon mendilepora iristen gara. Almanzor gailurrera ailegatzeko biderik azkarrena kranponarena da. Guk okertu ginen eta hartu genuen Bermejarena       (2418m)(3,45h), Sagrao-ren eta El Risco de la Portilla del Crampon-ren artean. Hanka sartze honek igotzera eta mendi hegalean zehar ibiltzera (IMI) behartu gintuen Crampon mendileporako igarobidea aurkitu arte (2538 m) (4,30h). Almanzor-ren azpian geunden bakarrik azken metroak geratzen zitzaigun. Mugarriak jarraituz eta pixka bat gure kabuz gailurraren pasabidea aurkitu genuen. Igoeraren azken zati honek IIº ko urratsen bat (PD) ba dauka. Almanzor-ren gailurrak, mugarri geodesiko batek burututa, bi pertsonentzat lekurik ez dauka         (2592 m) (4,50h).


Egun luzea geneukan eta granitozko harriek gonbidatzen gintuen haien forma apetatsuen artean galtzera. Gailurreko harrietatik jaitsi ginen. Zerbait jateko eta indarrak berrezkuratzeko geldialditzo bat egin genuen. Gero, iparraldeko norabidearekin La Galana arte, hurbildu ginen La portilla de los Cobardes-era (5,35h).


Cuhillar de Ballesteros-en gandorretik jarraitu genuen pixka bat, El Cuchillar-ren eskuineko aldera (ibilbidearen arabera) jaisten utzi zigun pasabidea aurkitu arte. Bere hormen azpian osatzen den harrieta zeharkatu genuen. Berehala El Venteadero mendilepora heldu ginen (2476 m.)(6,10h.). Venteadero-tik (I) La Muesca de la Galanak eta La Galanak harrien artean altxatzen den pirámide bakarra ematen dute. Egia esan, zati bakoitzari nortasuna emanten duen eta La directísima de La Galana esagutzen den kanala (H) marrazten duen ebaki batek banandutak daude. Lehenik Muescaren harrieta igo genuen eta gero, kontu handiz, jaitsi ginen kanalera. La Galana-puskan sartzeko pasabidea bilatu genuen, mugarriek eraman gintuen ezkerrera azken urratsak emateko, airezkoak baina errazak, harririk garaienera arte. Ez dago buzoirik. La Galana (2564m) (6,46h)(IIº PD).

La Muesca eta La Galana bereizten duen kanaletik jaitsi ginen (HE), La Galana-ren zuzenekoa. Ez dago arazorik baina kontu handiz ibili behar, joatearen arabera ezkerretik jaisten den 2,50 metroko irtengunea gainditu behar da. Venteaderoaren azpian kokatu ginen, urmael baten ondoan, Ameal de Pabloren aldean (7,36h). Jaisten segitu  mugarriei jarraituz Los Geografos kanaletik. Kanalaren azken zatia destrepatu behar da eta oso garrantzitsua da mugarriak ez galtzea, horrela gertatuz gero urratsak korapilatu ahal dira. Berriro Anton sakonunean eta pixka bat beranduago Eola aterpe  an, garagardoren bat hartu, likidoak berrezkuratzeko eta atseden hartzeko (9h.). Etorri ginen pistatik itzuli ginen berriro La plataforma de Gredos-era (11h). 




                                   GPSRAKO TRACK